Puerto de Santa Mariako espetxean hilik agertu zen Xabier Rey euskal preso politikoari Iruñeko hilerrian eguerdiko 13:00etan egingo diote azken agurra bere senide eta lagunek. Ostegunaz geroztik hainbat izan dira Puerto III presondegian muturreko isolamendu egoeran zigortuta hildako presoaren oroimenezko deklarazioak, haren beilara hurbildutako herritarrak ere asko izan diren bezala.
Eguerdiko 13:30ak paseak zirenean iritsi da Xabier Reyren gorpua Iruñeko hilerriraino, senide, lagun eta presondegian burkide izandakoen bizkarrean.
Gaur, ostirala 9, goizean hasita hainbat ekitalditan oroitu eta omen dute preso hil berria. 10:00etan oroimenezko elkarretaratzea egin dute Irurtzunen Neumáticos Iruña enpresako langileek, preso hil berriak han egin baitzuen lan, beharginen ordezkari sindikal ere arituz.
12:00etan, LAB sindikatuak deiturik, herritar asko bildu dira Madrilgo Gobernuak Iruñean duen ordezkaritzaren atarian, Rey heriotzera eraman duen espetxe politika salatzera.
Eguerdiko 13:00etarako zegoen iragarrita azken agurra Iruñeko hilerrian. Biharko, larunbata 10, arratsaldeko 17:00etarako dago deituta manifestazioa Iruñean, Xabier Reyren heriotza salatu eta euskal preso politikoekiko elkartasuna aderazteko.
Bakio, Laida, Lekeitio, Mutriku, Orio eta Donostian egin dituzte Etxeratek urtero antolatzen dituen hondartzetako mobilizazioak. Aurten Sare Herritarra batu da aldarrikapenera.
Hamahiru urte pasa ditu preso Atristainek, iragan abendutik hirugarren graduan zegoen eta martxoaz geroztik zigorra etxean betetzen ari zen kontrol telematikoarekin.
ETAko presoek espetxetik ateratzen direnean, egindako mina onartzeaz gain, "eragindako kaltea injustua" izan zela aitor dezaten lan egingo du Jaurlaritzak, María Jesús San José sailburu sozialistaren arabera.
Plataforma herritarrak gaur egun arte lortutakoaren balioa nabarmendu du, eta adierazi du gizarteak “bultzada bat” eman behar duela “oraindik erbestean eta deportazioan daudenak” etxeratzeko. Etorkizuneko belaunaldiei gizarte hobeago bat uzteko garrantzia... [+]
Bi edizio baino ez zaizkio geratzen elkartasun jaialdiari. Antolakuntzak iragarri bezala, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an, eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten ostean, agur esateko une gazi-gozoa helduko da. Aritz Colio Hatortxuko antolakuntzako... [+]
2024ko abenduan eta 2025eko uztailean egingo dituzte euskal preso politiko, iheslari eta deportatuekiko elkartasuna ardatz duen musika jaialdiaren azken bi edizioak. “Hatortxu badoa, baina erreminta berriei bide emateko”.
Palestinako umeek ere galdera hori buruan ote duten pentsatu dut gure liburua eskuartean dudala. Zenbat lo falta ote diren genozidioa amaitzeko. Zenbat haur hil ote behar dituen oraindik Israel estatu sionistak munduko estatuen konplizitatearekin.
Beraien amei luzatuko ote... [+]
Torturatu zuten Iratxe Sorzabal presoa eta haren ama ditu protagonista Bi arnas dokumentalak. Duela bi urte abiaturiko prozesua borobiltzeko ekitaldia egin dute eta bide horretan lortutako etekin ekonomikoak bi elkarteri eman dizkiote: Harrera eta Axut! Ekitaldiak une... [+]
Espetxe eskaera AVT biktimen elkarteak egin du eta, horren bidez, presoen ongi-etorriak antolatzeaz akusatutako sei pertsonari bederatzi urteko espetxe zigorra eskatzen zaie.
Badira sei-zazpi urte kartzelan dauden presoek euskara ikasteko duten eskubidea bermatzeko helburuarekin, lanean aritu den euskara-irakasleen sare bat: Presoen Euskara Irakasleen Taldea.
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]
Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.