2019an atxilotu zuten, talde terrorista bateko kide izatea egotzita. Telebista kate bereko beste bi kazetari oraindik Egipton daude espetxeratuta.
Egiptok aske utzi du Hisham Abdel Aziz Al Jazeerako kazetaria, lau urtez espetxean izan ondoren. 2019an atxilotu zuten, talde terrorista bateko kide izatea egotzita, familiak Kazetariak Babesteko Batzordeari adierazi zionez. Telebista kate arabiarreko kazetari gehiago ere atxilotu zituzten modu berean.
Abdel Aziz oporretan joana zen Egiptora, aireportuan atxilotu zutenean. Kate bereko beste bi kazetari, Bahaa Eldin Ibrahim eta Rabie el-Sheikh, 2020an eta 2021ean atxilotuak, Egipton espetxeratuta daude oraindik.
2019ko uztailean Mohammed Morsi orduko presidente islamista boteretik kendu zuten militarrek. Hainbat taldek diotenez, ordutik milaka pertsona atxilotu dituzte, askori Anaia Musulmanen taldeko kide izatea leporatuta. Egiptok talde islamista babestea leporatu izan dio Al Jazeerari.
Prentsa askatasunaren urraketa
Mugarik Gabeko Erreportariak taldearen arabera, gaur egun Egipton 22 kazetari dituzte kartzeletan. Prentsa askatasuna lurraldeka neurtzen duen zerrenda baten arabera, 180 herrialdetatik 168. postuan dago.
Egunkariaren editoreak egindako adierazpen batzuen harira hartu du neurria Israelgo Gobernuak. "Netanyahuren erregimena krudela da eta apartheid-a ari da egiten", esan zuen Amos Shocken editoreak Londresen emandako hitzaldi batean, duela hilabete.
Hamasen tresna izatea leporatuta ezarri du debekua estatu sionistak. Al Jazeerak akusazioak ukatu ditu eta ahots kritikoak isilarazi nahia salatu du. Nazioarteko hainbat elkartek kritikatu dute “prentsa askatasunaren aurkako erasoa”. Debekua 45 egunekoa da momentuz,... [+]
Sholomo Karhi Israelgo Gobernuko Komunikazio ministroak ez du gustuko Haaretz egunkari israeldarra gerra nola ari den lantzen, eta bere kontrolpean diren publizitate eta harpidetza guztiak kentzeko mehatxu egin dio. Israelgo Kazetarien sindikatuak elkartasuna adierazi dio... [+]
Ustelkeria kasuak argira ekarri izanagatik ezaguna da José Rubén Zamora. Siglo Veintiuno, El Periodico eta Nuestro Diario komunikabideen sortzailea da. Iazko uztailean sartu zuten preso, Alejandro Giammattei presidenteari loturiko ustelkeria kasu bat plazaratu eta... [+]
“Nahikoa da”, esan du Anthony Albanese Australiako lehen ministroak Democracy Now!-ko albistegian, eta eskatu du Julian Assangeren kasua bertan behera uztea. Wikileaks-en fundatzaileak lau urte daramatza Londreseko Belmarsh kartzelan, estradizioaren zain AEBetan... [+]
2023ko Prentsa Askatasunaren Munduko Indizearen arabera, kazetaritzarako giroa "txarra" da munduko hamar herrialdetatik zazpitan, eta eduki faltsuek prentsa askatasunean izandako ondorioak nabarmendu ditu. Mundu osoan zortzi kazetari hil dituzte 2023an, ehunka dira... [+]
Dagoeneko erreformaren %96 adostuta dute Espainiako Kongresuan erreforma lantzen ari diren alderdiek, eta datorren astean akordio batera iritsiko dira, El Plural.com-en irakurri dugunez.
Yesenia Mollinedo eta Johana García kazetariak Veracruzen hil dituzte astelehen honetan, saltoki baten kanpoaldean beraien autoan zeudela tirokatuta. Azkeneko hiru urtetan prentsako langileen kontrako 1.945 eraso zenbatu ditu Mexikoko Gobernuak.
Kazetaria otsailaren 28tik preso dagoela gogorarazi du eta behar diren berme judizial guztiekin egindako auzia eskatu du harentzat, besteak beste, berak hautatutako abokatua izatea eta bere familiarekin komunikatzeko aukera.
Zaila da propaganda olatu erdian Ukrainako gerraren egunerokotasunean gertatzen ari dena aztertzea. Gurean hedabide gehienek hooligan moduko lerrokatze bat egin dute gertakari batzuk anplifikatuz, beste asko isilaraziz eta beste batzuk faltsutuz, histeria kolektiboa sortuz... [+]
Daniel MC mossoak, Directa hedabideko kazetari Jesús Rodríguezen aurka "funtsik gabe" eta "haren segurtasuna erasotzeko" egin zuela ebatzi du Bartzelonako Justizia Auzitegi Nagusiak (TSJC), eta bi urteko espetxe zigorra berretsi du.
Espainiako Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzak seirehuna euroko isunarekin zigortu ditu Ahotsa.info eta Ekinklik-eko bi kazetari grafiko. Guardia Zibilak dago isunaren atzean; kazetariei leporatzen die agenteak identifikatzea errazten duten irudiak publikatu izana.
Mugarik Gabeko Kazetarien arabera, kazetari lanetan aritzeak eragozpen larriak ditu zerrendako 180 estatuetatik 73tan, eta beste 59 estatutan oztopoak.
LoRa irratia erreferentea da Zürich eta inguruetan. Ia berrogei urte daramatza irrati ez komertzialak eta eleaniztunak, aktibistekin aktibistentzat, migratzaileekin migratzaileentzat, elkartasunetik kartzelan eta asilo zentroetan dauden presoentzat igortzen. LoRa... [+]