Iragan asteazkenean eman zioten hasiera Azpeitian (Gipuzkoa) Gazte Sozialisten Topaguneari. Ikasle Abertzaleakek eta Gazte Koordinadora Sozialistak elkarlanean aurkeztu zuten ekimena pasa den apirilean, Azpeitiko Esklabak eraikinean. Hala, ehunka gazte izan dira bertan egunotan, “prozesu sozialistari bultzada emateko, komunitate politikoa indartzeko eta langile kultura hedatzeko”.
GKSk eta IAk "apustu" sendoa egin dute Topagunearen bitartez: lan egunak ardatz izatea. Beraz, auzolanak izan dira nagusi Azpeitian, eta alorrez alor, lanean aritu dira Euskal Herriko hamaika txokotako gazteak. Azpeitiko hainbat proiekturi bultzada eman diote horrela. Besteak beste, azpiegitura-lanak egin dituzte pasa den azaroan Azpeitiko Gaztetxeko kideek birjabetu zuten Esklabak eraikinean; esaterako, argi indar zein ur horniketan egokitzapenak egin dituzte. Era berean, gaztetxean bigarren solairu bat eraiki dute, eta gazte asanbladak Loiola inguruetan dituen lursailetan ere aritu dira lanean.
Behin lan saioak amaituta, formakuntza politikorako tartea ere izan da Topagunean. Azpeitiko Soreasu antzokia leporaino bete da egunotan "Prozesu Sozialistaz", "Euskal Herriko ziklo politiko berriaz" edota "gazte antolakundeaz" mintzatzeko antolatutako hitzaldietan. Larunbatean, ekitaldi politikoa ere egin zuten San Agustin Kulturgunean. Bestalde, iluntzean hasita, kontzertuak ere izan ziren San Agustinen.
Igande goizean, desmuntaketa lanak eginda, euren herrietara itzuli ziren Euskal Herri osotik Azpeitiara mugitu ziren gazteak. Luze iraungo du, baina, Azpeitian euren lanak eta grinak utzi duen aztarnak.
Argazki galeria osatua, hemen.
Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleakek antolatu dute topagune sozialista. "Sozialismoaren kultura politikoa jaso, sakondu eta hedatzeko alternatiba sozialista eraiki behar" dela azaldu dute.
Uztailaren 20tik 24ra arte gazte sozialisten elkargune bilakatuko dute Durango GKS Gazte Koordinadora Sozialistak eta IA Ikasle Abertzaleakek. "Antolakuntzarako deia zabaltzeko elkargune bat" izan nahi du topaguneak, eta eztabaida eta formakuntza uztartuko dituzte... [+]
Bost eguneko egitarauan “lanketa politikorako eta aisialdirako aukera zabala” eskaini dute. Durangon egingo da aurtengo edizioa uztailaren 20tik 24ra artean.
Gazte Koordinadora Sozialistako eta Ikasle Abertzaleakeko kideek antolatu dute Gazte Topagune Sozialista. Adierazi dutenez, "aisirako, sozializaziorako eta ospakizunerako tartea eskaintzeaz gain, antolakuntzarako deia zabaltzeko elkargune bat izan nahi du Topaguneak".
Urriaren 8a eta 12a bitarte gauzatu den Gazte Topagune Sozialistak parte hartzea altua izan du. Orain arte egindako ibilbidea ospatu eta aurrera begirakoan lanean jarraitzeko motibazioa agertu dute. Zentzu horretan, hainbat auziri buruz jarduteko baliatu dute topaketa.
Urriaren 8tik 12ra Altsasuk Euskal Herriko Gazte Topagune Sozialista hartuko du. Kanpalekua eta hainbat gune izanen dira. Bertan hitzaldiek eta aisialdiak osatzen dute egitaraua. Sarrerak bono moduan www.gks.eus webgunean salgai daude, igandera arte.
Bost eguneko ekimena izango da aurten ere. Aurreneko bi egunetan "lan planifikatuak izango du zentralitatea"; hala, obretan, tailerretan, txandetan eta aisian arituko dira gazteak, aldizkatuta. Larunbaterako "eduki politikoan sakontzeko" saioak prestatu... [+]
Legazpiko Urbeltz pilotalekuan batu ziren otsailaren 9an eguerditik ehunka lagun. Bazkaria egin zuten lehenengo, eta gero, Topagunea jendaurrean aurkeztu zuten GKSko bi kidek. Hala, ekimenak "ildo sozialistaren baitan betetzen duen funtzio politikoaren" inguruan jardun... [+]
Ikasle Abertzaleakek eta Gazte Koordinadora Sozialistak antolatutako topaketek "komunitatea indartzeko" baliatuko dituzte. Gaurtik zapatura bitartekoak, lan egiteko egunak izango direla azaldu dute topaketen antolatzaileek, baina eztabaidarako eta aisialdirako tartea... [+]