'Egin' egunkariaren dokumentu-funtsak Hernanin zeukan egoitzatik Euskadiko Artxibo Historikora mugitzeari ekin dio Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzak. 1.000-1.500 kaxatan aterako dute materiala, argazkiz beteak gehienak.
Orotara 500 metro hartuko ditu 'Egin'-en funtsak Artxibo Historikoan, Kultur Ondarearen zuzendari Mikel Xabier Aizpuruk azaldu duenez.
'Gara'-ren izenean, Iñaki Sotok eta Mertxe Aizpuruak adierazi dute urrats garrantzitsua dela, baina gogoratu dute "itxiera ilegal haren ondorioak" bizi-bizirik daudela: "Baltasar Garzon epailearen instrukzioak eraginda, ‘Egin’-ek Gizarte Segurantzarekin zuen zorra GARAri egotzi zioten". Zor horri heldu dio, hain justu, Ramón Sola kazetariak bere analisian. "Hilzorian zen artxiboa salbu da, baina Gara-ren gain bada beste ondorio bat, Damoklesen ezpata bailitzan: Madrilek medio hori pasa zion 4,7 milioiko zorra".
Datorren uztailaren 15ean beteko dira 20 urte poliziak Egin egunkaria eta irratia itxi zituela.
1998ra arte izan zen zuzendaria Egin egunkarian, Baltasar Garzonek ixteko agindua eman zuen arte. Zazpi urteko espetxealdia bete zuen Burgosko kartzelan, 2015 aske geratu zen. 73 urterekin hil da Donostiako bere etxean, azken hilabeteetan pairatu duen gaixotasun baten ondorioz.
Pepe Rei kazetaria 73 urterekin hil da, astearte honetan, Donostian. Egin egunkariko ikerketa taldea martxan jarri eta Ardi Beltza aldizkaria sortu zuen, besteak beste. Euskal Herriko eta Espainiako estolderia politikoez, gerra zikinak ustelkeriarekin eta narkotrafikoarekin zuen... [+]
Astelehen honetan 21 urte betetzen dira Aznarrek Egin egunkaria indarrez itxi zuenetik. 1998ko uztailaren 15eko goizean Baltasar Garzón epaileak Egin egunkaria eta irratia ixtea agindu zuen, eta zuzendaritzako zein administrazio-kontseiluko hainbat kide atxilotu zituzten.
Iragan larunbatean zendu zen Isidro Murga. Gaur arratsaldean omenaldi jendetsua egin diote Egin egunkariko sustatzaile eta herri mugimendu ugaritako kidea izan zenari. Laudioko Lamuza parkean egin dute ekitaldia, eta ehunka herritar bertaratu dira zitara, gizarte eta politika... [+]
“Goizero-goizero amosal bonba txiki batek, 50 bat gramokoa, eztanda egiten du Euskadin: Egin egunkaria”. Hala zioen Eusko Jaurlaritzako Barne Sailburu Juan Mari Atutxak 1996an, gaur egun arte luzatu den ‘Dena da ETA’ teoriari ateak irekiz.
Egin egunkaria zuzentzeagatik zigortu zuten 18/98 makrosumarioan. Europan espetxeratuta dagoen hedabide bateko zuzendari bakarra aske geratu da gaur goizean espetxealdia hiru alditan bete ostean. Ean (Bizkaia) egingo diote harrera 19:00etan.
8 urte preso egon ostean, ostegunean gelditu ziren aske Isidro eta Patxo Murga anaiak. 18/98 sumarioan auzipetuak, Egineko langileak izateagatik atxilotu zituzten 2007ko azaroan, eta 69 eta 70 urteko adinarekin utzi dute Leongo espetxea.
Igandean geratu da aske Pablo Gorostiaga Auzitegi Nazionalak 2007an espetxean sartu ondoren. Egin egunkariko administrazio kontseiluko kidea zen eta 18/98 makrosumarioarengatik egon da preso zortzi urtez.
Teresa Toda Egin egunkariko kazetariak sei urte eman ditu espetxean. 18/98 makrosumarioan inputatu zuten. Goizeko 8:30ean atera da Kordobako kartzelatik.
Gaur bete dira 15 urte Baltasar Garzon epaileak Egin ixteko agindua eman zuenetik. ETAren menpe egotea leporatu zioten. Auzi horren ondorioz Eginen proiektuaren parte ziren hainbat kidek kartzelan jarraitzen dute, horien artean, Xabier Salutregi Egineko zuzendaria eta Teresa... [+]
Egin egunkariko zuzendaria