Egiari Zor Fundazioak “tortura sistematikoa” salatu du Torturaren Aurkako Egunean

  • Otsailaren 13an 42 urte bete dira Joxe Arregi Espainiako Poliziaren torturen ondorioz hil zutela, Madrilgo Carabanchelgo espetxeko ospitalean, atxilotu eta bederatzi egunera. Igandean Zizurkilen omenaldia egin dio Egiari Zor fundazioak, eta “tortura sistematikoa” salatu dute.

Zizurkilen omendu dute Joxe Arregi, torturaren ondorioz hil eta 42 urtera. / Argazkia: Egiari Zor Fundazioa.

2023ko otsailaren 13an - 13:29
Azken eguneraketa: 14:36
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Joxe Arregiren heriotzaren urteurrena izaten da Torturaren Aurkako Eguna, otsailaren 13. Aurten 42 urte bete dira Arregi Poliziaren eskuetan hil zela, eta bere jaioterri Zizurkilen ekitaldia egin dute igandean. Egiari Zor Fundazioak bertan nabarmendu du Arregiren kasua bezalakoak bereziak direla, heriotzak direlako , baina “gaitz askoz zabalago baten parte” direla, “tortura sistematikoaren parte”.

Arregiren heriotzaren inpunitatea salatu dute. 73 poliziak hartu zuten parte haren atxiloketan, eta soilik bi epaitu zituzten: Antonio Gil Rubiales eta Julián Marín Ríos poliziek hiru eta lau hilabeteko kartzela zigorrak jaso zituzten, eta Felipe Gonzálezen gobernuak indultatu egin zituen gero. Are, postuz igo zituzten. Ohartarazi dute legez kanpoko praktika hori, tortura, hamarkadatan egin ahal izateko, Espainiako Estatuak bermatu zuela inpunitaterik gabe egiteko aukera.

EH Bilduk ere otsailaren 13aren harira salatu du “era sistematikoan” erabili duela tortura Espainiako Estatuak, zehazki “euskal independentismoaren aurka”. Zigorgabetasuna kritikatu eta torturaren biktimak bigarren mailakoak izateari uzteko eskatu du Unai Urruzuno EH Bilduko mahai politikoko bozeramaileak: “Torturatuek ere egia, justizia eta erreparazioa merezi dute”.

GKSk ere irakurketa kaleratu du, eta amnistia aldarrikatu dute: “Militantziarako eskubide politikoen defentsan berresten gara”. Zehaztu dute tortura erabili dutela “burgesiak eta bere menpeko gobernuek, batez ere langile mugimendu iraultzaileari aurre egiteko”. Ohartarazi dutenez, tortura “dominazio burgesaren berezko osagaia” da, eta burgesia prest dago “humanitatearen adierazpen guztiak alboratzeko ere”. Azpimarratu dute tortura ez dela soilik iraganeko auzia, baizik eta egungoa ere bai.

Aske Antolakundeak ere prentsaurrekoa eman du Intxaurrondoko kuartelaren parean, “bertan gertatutako ehunka tortura kasu gogorarazteko eta salatzeko”. Halaber, oraindik segitzen duten jazarpen kasuak salatu dituzte, eta ohartarazi dute indarrean daudela “jazotakoak berriro gertatzeko baldintzak”. Errepikatzea saihesteko, berretsi dute euskal estatu independente eta sozialistaren bidean borrokatuko dutela, eta amnistia galdegin dute, “Euskal Herri Langileak inolako jazarpenik ez pairatzeko berme bakarra” dela iritzi diotelako. Jakinarazi dutenez, Intxaurrondoko elkarretaratzearen ostean Ertzaintzak hiru kide identifikatu eta miatu ditu, Guardia Zibilak abisatuta.

Karpeta Urdinak egitasmoa

Larunbatean Intxaurrondon laurehundik gora torturatuk aitortza eta erreparaziorako “ekimen irmoak” eskatu zizkieten instituzioei. Ekitaldi horretan aurkeztu zuten Karpeta Urdinak egitasmoa: Torturaren Aurkako Egunean ekingo diote Karpeta Urdinak dokumentala aurkezteko birari, torturaren gaia gizarteratzeko. Zizurkilen izango da lehen saioa, astelehenean 18:00etan, eta Ander Iriarte zuzendariaren solasaldia izango da segidan. “Hasiera Zizurkilen ematea sinbolikoa eta hunkigarria da”, adierazi dute. Karpetaurdinak.eus atarian kontsultatu daiteke informazio guztia.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Tortura
2024-06-28 | Ahotsa.info
Sakanan torturak utzitako aztarna aitortzeko beste urrats bat eman dute ‘Arg(h)itzen’ dokumentalarekin

Altsasuko Iortia Kultur Guneko Areto Nagusiaren harmailak jendez beteta zeudela egin da asteazkenean Arg(h)itzen dokumentalaren estreinaldiko emanaldia. Torturak Sakanan utzi duen aztarnaren kontakizuna da film hau, eta egun aproposa aukeratu dute lehen aldiz publikoki... [+]


Nafarroako Gobernuak 2005-2011 aldian torturatutako herritarrak onartu ditu biktima gisa

Nafarroako Torturatuen Sareak jakinarazi du hemeretzi biktima berri onartu dituela Nafarroako Gobernuko Aitortza eta Erreparaziorako Batzordeak, horietariko bost 2005-2011 urte artean torturatu zituzten Mikeldi Diez, Iker Aristu, Oihan Ataun, Garbiñe Urra eta Mikel... [+]


Tortura sistematikoa salatu dute Sde Teiman izeneko Israelen atxiloketa eremuan

Presoak lotuak dituzte etengabe, pixoihalak jantzita eta jipoiak jasotzen. Hamaseko kideak diren susmopean ehunka pertsona bahituak dituzte sionistek, The Guardianen iturrien arabera.


'Bi arnas' proiektuaren ziklo amaiera ospatu dute
“Torturak ama eta alabarengan sorturiko zauria arintzen lagundu du dokumentalak”

Torturatu zuten Iratxe Sorzabal presoa eta haren ama ditu protagonista Bi arnas dokumentalak. Duela bi urte abiaturiko prozesua borobiltzeko ekitaldia egin dute eta bide horretan lortutako etekin ekonomikoak bi elkarteri eman dizkiote: Harrera eta Axut! Ekitaldiak une... [+]


2024-05-02 | Castillo Suárez
Eguna, ordua eta tokia

Tarteka bizitzak ekarrarazten dizkizu ahaztuta nahiko zenituzkeen oroitzapenak. Xafan-ekin geratu naiz gaur kafea hartzeko, Xabier Mendigurenen Oso latza izan da liburuari buruzko solasaldia dugulako gero, eta konturatu naiz inoiz ez diodala ezer galdetu aztnugal hitzarekin... [+]


Eneko Valdés eta Juan Calvo, Ertzaintzaren zaintzapean hilak: 30 urteko aldea, kointzidentzia gehiegi

1993ko abuztuaren 20an Juan Calvo bilbotarra hil zen Arkautiko Ertzaintzaren komisarian, atxilo zegoela. 2023ko uztailean ARGIAk heriotzaren inguruko informazio eta datu berriak argitaratu zituen, agerian uzten zituztenak Calvok jasotako tratu txarrak zein Poliziaren gezurrak... [+]


Joxe Arregi oroitu dute heriotzaren 43. urteurrenean, Zizurkilen

Torturapean hil zuten zizurkildarra gogoratzeko ekitaldia egin dute igandean. Tortura aitortu eta erreparatzeko bitarteko gehiago eskatu dituzte.


Euskal Herriko torturatu guztiak saretzeko ekimena aurkeztu dute Torturaren Aurkako Egunean

Euskal Herriko Torturatuak Saretzeko Talde Sustatzaileak aurkezpen agerraldia egin du Bilbon. Torturatu guztiak batuko dituen sare bat osatzeko lan egingo dute, eta topaketa bat iragarri dute urtebete barrurako. Torturaren aitortzan torturatuak agente aktibo izate aldarrikatu... [+]


2024-02-07 | Nekane Txapartegi
Ubelduak moretuz, tortura itzaletik argitara

1999ko martxoan Aiztondo bailaran jazotako gertaera latzak ez ziren eraso isolatuak izan, Espainiako Estatuak Euskal Herriaren aurka emandako beste urrats errepresiboaren zati baizik. “Todo es ETA” (Dena da ETA) doktrinaren menpean, atxilotu eta inkomunikaziopean gu... [+]


2024-01-19 | Euskal Irratiak
“Torturak Euskal Herrian ukan duen inpunitate-sistema ikertzea nuen xede”

Zazpi urtez landu ondoan, bere tesia aurkeztu du Pauline Guellek, zuzenbide publikoan doktore bilakatuz. Urte luze hauetan "torturaren zigorgabetasuna" landu du, Euskal Herriaren adibidea hartuz, Francoren garaitik 2022 urtera.


2024-01-17 | Hala Bedi
Meliton Manzanas torturatzaile frankista omendu du Espainiako Poliziak Gasteizen

Espainiako Polizia Nazionalaren 200 urteurren ekitaldia egin dute Gasteizen larunbatean. Polizia Nazionalak Betoñun edo Olagibel kalean bere egoitzetatik kanpo, kalean, ekitaldi publiko bat egiten duen lehen aldia da azken urteetan. Bertan izan dira, besteak beste, Maider... [+]


Eguneraketa berriak daude