Petxarromanek (Lasarte-Oria, 1973) Ezezagunerako bidaia. Mundua, klima eta ekologia krisian liburua argitaratu berri du, planetak bizi duen klima aldaketa zertan den azalduz. Berria-n ingurumen gaiak jorratzen dituen kazetaria da eta bere ustez, gertatzeb ari diren aldaketekin "eremu ezezagun batean sartzen ari gara".
Hainbat langa jarri dira berotegiko gasen isurketa kontrolatzeko, horietako bat da 2030ekoa. Helburua da data horretarako 2010ean baino %25 CO2 parekide gutxiago isurtzea. Posible ikusten duzu?
Nahiko zaila izango da. Ikatzaren erabilera, adibidez, errotik aldatu beharko litzateke. AEBetan eta Europan asko jaitsi da erabilera hori, baina Txinan eta Indian, esaterako, oraindik asko erabiltzen da. Parisko Hitzarmena ere laster sartuko da indarrean, baina dauden neurriak ez dira oso indartsuak. Zientzialariek esaten ziguten hamarkada honetan gasen isurketa %7-8 jaitsi behar genuela urtero, eta bai, aurreikuspenen arabera aurten lortuko da, baina ekonomia gelditu delako. Gainerako urteetan ez da lortu.
Azken finean, munduak berdintsu jarraitzen du bizitzen, eta beraz, berdin bizi eta aldaketa izugarria eragin, hori gaitz samarra da.
Joera aldaketa batzuk ikusten dira, bereziki energia berriztagarrien eremuan. Inbertsioaren ikuspegitik, dagoeneko merkeagoa da energia berriztagarrien planta bat sortzea ikatzarena sortzea baino. Kontua da, ikatzezko plantak egiten ari direla oraindik eta beharko direla hamarkada batzuk horiei errentagarritasuna ateratzeko. Kapitalismoak berdez janzteko hautua egin du, baina joera orokorrei begiratuta, edo birplanteatzen dira gure kontsumo eta produkzio ereduak edo gaizki ibiliko gara.
Liburua egiteko aditu askorekin egon zara. Haien artean ere denetik dago, baina oro har, baikor ikusten dituzu?
Zientzialariak errealistak dira eta datuei oso lotuta daude, beraz, batetik, errealismo eta ezkortasun puntua dutela esango nuke; bestetik, aurrera begiratzean gizakiak badu baikortasun puntua ere, eta hori ere badutela uste dut. Planeta berotzen ari da eta horrek ondorio handiak izango ditu maila guztietan. Zein eratako ondorioak? Hori da oraindik ez dakiguna, eremu ezezagun batean sartzen ari gara eta hortik liburuaren titulua ere.
Super Sur, erraustegiak, AHT, eukaliptoa, Donostiako metroa... Batetik eredu desarrollista hori dugu eta, bestetik, Eusko Jaurlaritzak klima larrialdia aldarrikatu zuen iaz. Bateragarriak al dira?
Ez dira bateragarriak. Azken finean, eredua aldatzen dugu edo gaizki ibiliko gara, eta badirudi batzuek ez dutela erantzun nahi oinarrizko galdera hori. EAJk oraintsu negoziatu ditu Espainiako Gobernuaren aurrekontuak eta jarri duen baldintzetakoa izan da dieselari aurreikusitako zerga kentzea. Eta erregaiak zergapetzen ez badira, zaila izango da helburuak lortzea. Eusko Jaurlaritzak aurrera begirako ihes bidean segitzen du eta horren adibide da oraindik gasa bilatzen ari direla, adibidez, Araban. Aipatu dituzun adibideak porlanaren ereduari lotutakoak dira, hemen izugarri garatu dena, horregatik esaten dut liburuan, energia trantsizioaren bidai horretan, Europako atzeko bagoian goazela.
Liburua egiterakoan zerbaitek deitu dizu arreta bereziki?
Pandemamiak berak. Ingurumenarekin eta naturarekin dugun harremana berplanteatzeko deia da pandemia. Hau etorri da ekosistemak suntsitzeko dugun joeraren ondorioz, eta hori aldatzen ez badugu gero eta mundu zail eta arriskutsuagoan biziko gara. Justiziaren gaia azpimarratzea ere merezi du: oso mundu bidegabean bizi gara eta mundu guztia ez dago berdin prestatua arriskuz beteriko mundu horri aurre egiteko. Klima aldaketaren ondorioz, Asian eta Afrikan milioika pertsona euren herrialdeak uztera behartuta daude, NBEren arabera 300 bat milioi izan daitezke mende erdirako.
Hedabideon artean denetik dago, jakina, baina orohar, ari gara transmititzen gizarteari benetan dagoen larritasuna?
Parisko Hitzarmena sinatu zenetik sumatu dut aldaketa maila bat. Kapitalismoak mozorro berde berria behar du bere burua berrasmatzeko eta haren bueltan dabiltzan hedabide handiak New Green Deal horrekin lerrokatu dira: Le Monde, El Pais, The Guardian... baina momentuak eskatzen duen erradikaltasun hori gabe, bestela askoz gehiago kritikatuko lituzkete lehen aipatu dugun Jaurlaritzarena moduko klima larrialdiaren aldarrikapenak. Gizartean ere, bereziki 2018-2019an izan ziren gazteen mobilizazioei esker, beste indar bat hartu du agendan.
Eta herritarra ere hor dago. Nola jokatu behar du?
Establishmentak denok egiten gaitu egoeraren errudun, eta bai, denok dugu nolabaiteko ardura, baina denok ez dugu ardura bera. Herritar xeheak kontuan har dezake bere kontsumoa, zenbat eta nola bidaiatzen duen... baina dieselari zerga jartzea ez du berak erabakitzen. Hemen erabaki politikoak behar dira, makroak. Erantzukizun handiena dute gehien kutsatzen dutenek, agintari handiek, multinazionalek etab. Bestetik, mundua aldatzen da gizarte mugimenduek aldatzen duten neurrian eta herritarrek eta kolektiboek hortik eragin dezakete batez ere.
Erreportaje honetan irakur daiteke liburuarekin egin dugun erreportajea: Erretzera gerturatzen gaituen gradu erdia
Copernikusek eta Munduko Meteorologia Erakundeak urte hasierako ikerketak berretsi dituzte: Europak bero errekorra hautsi du. Gutxienez 413.000 kaltetu eta 335 hildako izan ziren iaz ekaitz eta uholdeengatik, Europan.
Egungo Venezia 118 uhartez osaturiko artxipelago baten gainean eraikita dago. Uharte horiek 455 zubik elkar lotzen dituzte. Lura baino lokatza du oinarri hiriak. Inguruetako milioika zuhaitz mozteari ekin zioten IX. mendetik aurrera, piloteak eraiki eta hiria zimendatzeko... [+]
Munduan gutien aipaturiko krisi humanitarioa da Angola hego-mendebaldean 2019az geroztik irauten duena. Klima aldaketak indarturiko lehorte luze baten ondorioz milioika pertsona janari eskasean edo desegokitasunean bizi dira eta ura bilatzeko ahalegin handiak egin beharrean... [+]
Lurrak guri zuhaitzak eman, eta guk lurrari egurra. Egungo bizimoldea bideraezina dela ikusita, Suitzako Alderdi Berdearen gazte adarrak galdeketara deitu ditu herritarrak, “garapen” ekonomikoa planetaren mugen gainetik jarri ala ez erabakitzeko. Izan ere, mundu... [+]
Eskola inguruko natur guneak aztertu dituzte Hernaniko Lehen Hezkuntzako bost ikastetxeetako ikasleek. Helburua, bikoitza: klima larrialdiari aurre egiteko eremu horiek identifikatu eta kontserbatzea batetik, eta hezkuntzarako erabiltzea, bestetik. Eskola bakoitzak natur eremu... [+]
Agintari gutxik aitortzen dute publikoki, disimulurik eta konplexurik gabe, multinazional kutsatzaileen alde daudela. Nahiago izaten dute enpresa horien aurpegi berdea babestu, “planetaren alde” lan egiten ari direla harro azpimarratu, eta kutsadura eta marroiz... [+]
Biologian doktorea, CESIC Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko ikerlaria eta Madrilgo Rey Juan Carlos unibertsitateko irakaslea, Fernando Valladares (Mar del Plata, 1965) klima aldaketa eta ingurumen gaietan Espainiako Estatuko ahots kritiko ezagunenetako bat da. Urteak... [+]
Nola azaldu 10-12 urteko ikasleei bioaniztasunaren galerak eta klima aldaketaren ondorioek duten larritasuna, “ez dago ezer egiterik” ideia alboratu eta planetaren alde elkarrekin zer egin dezakegun gogoetatzeko? Fernando Valladares biologoak hainbat gako eman dizkie... [+]
Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]
Desagertzeko arriskuan dauden izotz-masak dokumentatzen dituen nazioarteko erregistro batek Pirinioetako Monte Perdido sartu du zerrendan.
Aurtengo urtarrila 1850. urteaz geroztik beroena izan dugu. Gainera, aurreko hilabeteen joera mantentzen du, azken hemeretzi hilabeteen artean, hemezortzigarrena da bero erregistroak apurtzen.
Nature Medicine aldizkarian publikatutako artikuluaren arabera, berotegi efektuaren ondorioz handiagoa izango da beroak eragindako heriotzen igoera hotzak eragiten duen heriotza jaitsiera baino. Gainera, beroarekiko egokitze onenak ere ez luke arazoa guztiz konponduko.
Igande arratsaldean Greenpeace-ko 30 kide inguruk Urdaibaiko proiektuaren kontrako ekintza burutu dute Bilboko Guggenheim museoan. Hamar landare eta animalia-espezie errepresentatu dituzte.