Azken hilabeteetan Helep edo Ipar Euskal Herriko hiri erkidego bakarraren aldeko bozketek lortu duten oihartzunarekin, ez litzateke sortu behar itxaropen faltsurik.
Badirudi zerbait historiko gertatzen ari dela, ezagupen instituzional handi bat izanen duela Ipar Euskal Herriak…
Gogora ekarri behar da, ordea, duela hogei bat urte sortutako “pays” egitura (“sasi-egitura” gisa hartu izan zena) desagertzearen ondorioz sortu zirela kezka batzuk, eta kezka horiei ematen zaien erantzuna dela Helep hori. Azken hogei urteetan Ipar Euskal Herriak ez zeukan ezagupen instituzionalik, baina Garapen Kontseilua eta Hautetsien Kontseilua egituren bitartez (“pays” horren harira), Frantziako Estatuarekin lurralde hitzarmena izenpetzeko aukera izan zuen. Egitura hori desagertu ondoan, zer gertatuko da?
Hortik abiatu zen hainbat hautetsiren kezka, eta lurralde ezagupenaren aldeko mobilizazioa. Hautetsien gogoetak aski onduak ziren, eta eskumen zabaleko eta botere handiko lurralde kolektibitate baten alde agertu ziren, Ipar Euskal Herriari autonomia emanen ziokeena.
Frantziak ezetz erran zuen irmoki, eta herri elkargoen mapa aldatzea proposatu zuen.
Bi proposamen nagusi egin zituen prefetak, horien artean hiri elkargo bakarrarena. Ez dezagun ahantz, hala ere, herri lkargoen egituraketaren aldatzea, nahi ala ez, etorriko zen zerbait zela, Frantziako lurralde antolaketa lege berriek hala aurreikusten zutelako. Beraz, Frantziak ezarri duen agendaren arabera jokatzen ari gara azken bi urteetan, itsuitsuan, energia guztia horretara bideraturik.
Galdera horri erantzuteko tenorea jinen zen, lurralde kolektibitatearen ideiarekin segitu ala ez. Helep onartuz Lurralde kolektibitatearen alternatiba gisa, galdera bihurritu da.
Zein da, funtsean, herri elkargo sistema hoberena, herri elkargoen arloan? Lurralde kolektibitateak baiezko erantzuna izan balu, beharbada herri elkargoei buruzko eztabaida guztiz desberdina izanen zen. “Lantzen ari den prozedura Frantziako Gobernuak elkargo bakarrari ezetza emateko ‘jukutria’ da”.
Nork argudiatu zuen, hitz horiekin, Helep-en kontrako jarrera? Ez, ez zen abertzalea. Miarritzeko auzapez Michel Veunac zen, erranez Lurralde Elkargoaren alde dagoela. Veunac fede onez ari ala ez, Frantziak erabiliko du Helep sortu izanaren argudioa, beste edozein aldarrikapeni ezezko erantzuna emateko, harro erranez Hiri elkargo bakarra eman diola Ipar Euskal Herriari. Hain zuzen, azken hogei urteetan, “pays” egiturarekin eta lurralde hitzarmenarekin egin duen bezala, euskal departamenduaren eskaerari ezezko erantzuna emateko. Hiri erkidego berriak boterea hartzeko eta autonomo bihurtzeko gaitasunik izanen ote du? Frantziak ez du utziko bide handiegia egiten horretan, sokatik loturik atxikiko du.
Hiri erkidego berriak
boterea hartzeko
eta autonomo bihurtzeko
gaitasunik izanen ote du?
Frantziak ez du utziko
bide handiegia egiten horretan,
sokatik loturik atxikiko du.
Eskumenen zerrenda bat egin da, baina botere politikorik ez da aipatzen. Batzuek azpimarratu dute hizkuntza politikaren eskumena. Azken urteetan herri edo herri elkargo bakoitzak badu bere politika; eta Helep-ek bilduko du politika hori bere baitan, kohesio bat emanez Ipar Euskal Herri osoko hizkuntza politikari.
Garbi erran behar da orain arte egin diren politika “ausartenak” ez direla heltzen euskara salbatzeko maila ttipienera ere. Hizkuntza politika zentralizatua ala deszentralizatua izan, borondate politikorik ez baldin bada, eskumenak berak ez du balio euskara salbatzeko eta garatzeko. Berez, berri ona izanen da Helep sortzea. Hobe da hori, desegituraketarekin segitzea baino. Baina egitura hori sobera ederresteak baditu arriskuak: helmuga bihurtzea eta horrek frustrazioa eragitea.
Artikulu hau Enbata aldizkariak argitaratu du, haien baimenarekin ekarri dugu ARGIAra
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]
Antropozentrismoaren aldaera traketsena eurozentrismoa izan zen. Europako mendebaldea, geografikoki, Kontinente Euroasiarraren penintsula txiki bat besterik ez da, baina lau mende luzez gertaera demografiko, teknologiko eta ideologiko batzuk zirela medio, bazter horretako... [+]
Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.
Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]
Euskarak, mendez mende, zapalkuntza sistematikoa jasan du, eta oraindik ere borrokan dabil egunerokoan bere leku duina aldarrikatzeko. Hizkuntza baten desagerpena ez da inoiz berez gertatzen; planifikazio politiko eta sozialak eragiten du zuzenean. Euskaldunoi ukatu egin izan... [+]
Oldarraldia ari du EAEko administrazioa euskalduntzeko erabakien aurka, berriz ere, enegarren aldiz. Oraingoan berrikuntza eta guzti, espainiar epaitegiak eta alderdi eta sindikatu antieuskaldunak elkarlanean ari baitira. Ez dira izan akats tekniko-juridikoak zuzentzeko asmoz... [+]
Igande gaua. Umearen gelako atea itxi du, ez guztiz. Ordenagailu aurrean esertzeko momentua atzeratu nahi du. Ordu asko aurretik. Zazpietan jaiki da, eta, bihar ere, astelehena, hala jaikiko da. Pentsatu gabe ekiten badio, lortu dezake gauak pisu existentzialik ez izatea. Akats... [+]
Naomiren etxeko eskailerak igotzen ari dela datorkion usainak egiten dio memorian tiro. "Ez da sen ona, memoriaren eta emozioaren arteko lotura da. Baldintzapen klasikoa", pentsatzen du Peterrek bere golkorako Intermezzo-n, Sally Rooney irlandarraren azken eleberrian... [+]
Joan den urte hondarrean atera da L'affaire Ange Soleil, le dépeceur d'Aubervilliers (Ange Soleil afera, Aubervilliers-ko puskatzailea) eleberria, Christelle Lozère-k idatzia. Lozère da artearen historiako irakasle bakarra Antilletako... [+]
Aspaldi pertsona oso zatar bat ezagutu nuen, urrun izatea komeni den pertsona horietako bat. Bere genero bereko pertsonengana zuzentzeko, gizonezkoengana, “bro” hitza erabili ohi zuen. Edozein zapaltzeko prest zegoen, bere helburuak lortzeko. Garai hartatik hitz... [+]
2020. urteko udaberrian lorategigintzak eta ortugintzak hartutako balioa gogoan, aisialdi aktibitate eta ingurune naturalarekin lotura gisa. Terraza eta etxeko loreontzietan hasitako ekintzak hiriko ortuen nekazaritzan jarraitu du, behin itxialdia bareturik. Historian zehar... [+]
Hurrengo ariketa egin ezazu zure lantokian, euskaltegian edo gimnasioan:
Altxa eskua Minneapoliseko George Floyd nor den dakizuenok.
Altxa eskua Madrilgo Mame Mbaye nor den dakizuenok.
Altxa eskua Barakaldoko X nor den dakizuenok.
Mame Mbaye manteroa duela zazpi urte... [+]
2022ko ekainaren 7an, Directa-k serie luze bateko lehen polizia infiltratuaren kasua argitaratu zuen. Martxoaren 5ean, Belen Hammad fikziozko izena erreta geratu zen, polizia-argotean dioten bezala. Jada hamar dira Directa, El Salto eta El Diario-k azken hiru urteetan argitara... [+]
Horra Libération egunkariak berriki argitaratu duen idazkia:
“Bayonne” bukatu da, Libérationek “Baiona” idatziko du
Hiri baten izenaren erabilpena ohiturazkoa delarik, egunkari batean izen horren erabilpena aldatzea zaila da. Alta, irakurleen... [+]
Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak Datu Zentroen instalazioei ateak irekitzen dizkiete horiek arautzeko legedia sortu aurretik. Bilbao-Arasur Dantu Zentroarekin, bere lehen fasea gauzatuta, eta instalatzea amesten duen Solariaren Datu Zentroarekin, 110.000 m2... [+]