“Ederra litzateke euskaraz kalean ikastea”

  • Euskalgintzaren Kontseiluak antolatutako "Ongi etorri Euskararen Mundura" jardunaldiak izan dira Gasteizen ostegunean eta ostiralean. Egun bi bete-beteak,  eta mahai gainean Euskararen normalizazio prozesuan euskal herritar berriak integratzeari buruzko praktikak eta gogoetak. Gasteiz da EAEn Espainiako Estatutik kanpoko etorkin gehien jasotzen ari den hiria eta, hortaz, agertoki ezin hobea hizpidean aurrera abiatzeko. Aztergaien artean, ezinbestekoa izan dugu ostegun eguerdiko "Euskarak ematen al du aterperik?" izenekoa.

Kontseilua

2024ko urriaren 11n - 10:15

Ostegun goizean esandakoaren arabera, Hego Euskal Herrira datorren migratzaileen artean nagusi emakumezkoak dira, eta gehienak hegoamerikarrak. Hala, eguerdiko mahai-inguruan, besteak beste, Boliviako Ruth Pizarrok, Kolonbiako Laura Penagosek, Argentinako Celeste Agüeroek, eta Siriako Ruba Hassanek hartu dute hitza.

Bi ideia nabarmendu dira solasaldian. Alde batetik, helduek euskara ikasteko aukera gutxi dutela, eta erakundeen laguntza txikia. Izan ere, euskara ikastea “garestia eta zaila” da. Nekeza da ordutegiekin konpontzea. Ruth Pizarrok, esaterako, iradokitzen zuen interesgarria litzatekeela leku jakin batzuk izatea euskaraz ikasteko, eta ordutegi zabalak (gaueko eskolak, edota asteburuetan aritzeko aukera). Bere hitzetan: "Zaila da, lehentasuna gure familia aurrera ateratzea baita, baina guk euskaraz ikasi nahi dugu, beste ate bat ere irekita izan nahi dugulako".

Solaskide guztiek partekatu duten bigarren ideia izan da asko eskertzen dutela jendeak berarekin euskaraz hitz egitea. Edo hobeto esanda, oztopoa dela hori ez egitea. Ruba Hassanek kontatu du, adibidez, Siriatik etorri zenean, bere lehenengo aukera euskaraz ikastea izan zela, eta erderaz ikasten baino lehen hasi zela euskara ikasten. "Hura izan zen nire lehenengo ideia, baina ideiaz aldatu nuen gero". Eta gehitu du: "Gaztelaniaz hitz egin izan ez balidate, agian orain euskaraz hitz egingo nuke". Ideia bera adierazi du Celestek: "Nik Argentinan ezagutu nuen euskara, baina, dudarik gabe, hemen, nire indargunea nire lagun euskaldunak". Eta entzule ginenoi zera eskatu digu: "Mesedez, hitz egin euskaraz etorkinei". Rubak ere esan du eskola inguruan iruditzen zaiola euskaldun batzuk hasieran zuten jarrera aldatzen ari direla. Baina ez hoberako. "Lehen" esan du "bazeuden euskaldun ‘oso euskaldunak beti euskaraz hitz egiten zutenak; orain, ordea, sentsazioa daukat hauek gurekin hitz egiten dutenean, edo gure haurrei, (hemen ikasitako umeei, alegia), gaztelaniaz hitz egiten dutela, eta ematen du beraientzat bakarrik uzten ari direla euskara... hitz egin lehenengo beti euskaraz, gero behar bada, jada aldatuko dugu..."

Ezinezkoa izan da euskararen egoera gutxitua ez nabaritzea bere hitzetan, Celestek esan duen bezala, "ederra litzateke euskaraz kalean ikastea", baina gaur egun hori ia ezinezkoa da hainbat lekutan, eta horrek migratzaileei gauzak zailtzen dizkie. Celestek berak esan duen moduan, "instituzionalizatu behar da euskararen ikasprozesua, ados, baina nik uste dut garrantzitsua dela etorri den jendeari ulertaraztea zer den euskara. Hizkuntza identitate batekin harremandu behar da". 

Kolonbiatik etorritako Laurak oso garbi izan zuen hasieratik bertatik: “euskara hizkuntza gutxitua delako ikasi eta babestu izan nuen”. Eta horregatik, nahiz eta oso zaila izan zen Iruñean erabaki hori izatea, orain berak esaten duen moduan kolonbiar euskalduna da. Borroka hori borrokatu nahi du, eta adibidez, Iruñean bertan erroldatzera joan denean, euskaraz egin diezaioten eskatu du. Borroka pertsonal gisa ikusten du euskaraz mintzatzea, "niretzat gaztelaniaz hitz egitea inposizioa izan zelako, prozesu kolonial baten inposizioaren emaitza. Ez dut izan aukerarik gaztelaniaz ez ikasteko. Bestela, ni orain txibtxa hiztuna izango nintzateke".

Hona ez da inor lan egitera etorri soilik, baizik eta gurekin bizia partekatzera, eta hori, mahai-inguruan argi geratu da, gogoa, asmo ona eta ilusioa pizten dituen zerbait da.


Azkenak
2025-04-15 | Bertsozale.eus
Kattin Madariaga Apaolazak irabazi du 2025eko Nafarroako Eskolarteko Txapelketa

Irurtzunen jokatu da Nafarroako Eskolarteko Txapelketaren 39. edizioa. Sei bertsolari gaztek hartu dute parte txapelketan, eta horietatik, Arantzako Kattin Madariagak jantzi du txapela. Txapeldunorde, berriz, Kattalin Lizarraga izan da. Biak izanen dira Nafarroako ordezkari... [+]


Zentsura mozioa onartuta, UPNk Noain-Elortzibarreko alkatetza galdu du

AINE Noain-Elortzibarreko talde independentea, Harana Gara eta Aldatu Elortzibar egongo dira udalaren agintean, eta azken horretako Luis Mayak hartuko du aginte makila. Martxoaren 31n iragarri zuten mozioa aurkeztuko zutela, UPNren kudeaketaren "noraeza" eta... [+]


2025-04-15 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Milioika abokaturekin edo igerilarirekin, AEBak berrindustrializatu?

Iradokitzailea delakoan edo, muga-zergen gatazkaren harira norbaitek berriro zirkulazioan jarri duen Maoren 1953ko bideoaren garai hartakoa da milioi bat igerilariren txantxa. Alegia, orain harekin bat egiten omen duen Xi Jinping jaio zen urtekoa.


Baionako Xingar Ferian salatutako bortxaketa gaitzesteko elkarretaratzea egin dute

Ostegun gauean emakume bat bortxatzea egotzita atxilotu zuten gizon bat larunbatean. Gizona kasua argitu arte zaintzapean dago. Mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean 18:30ean, Baionako Herriko Etxean, eta horren erantzukizuna azpimarratu du.


Naziek deportaturikoen oroimena, diru-zorro batean

1945ean Neuengammeko nazien kontzentrazio esparruan hil zen Jean Iribarne gamerearraren diru-zorroa berreskuratu eta bere senideei eman diete. Ipar Euskal Herrian gutxienez 350 herritar deportatu zituzten erresistentzian parte hartzeagatik, eta ia erdia ez ziren bizirik atera.


Elena Barrena, irakasle eta historialarien erreferentea

Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]


Gernikako gaztetxe zaharra hartu dute berriro, itxi eta hamar urtera

Gernikako "gazte langileen interes eta beharrei" erantzungo dien proiektu bat martxan jarriko duela adierazi du Egurre Gazte Asanbladak. Eraikina duela hamar urte itxi zuten, eta salatu dute Gernikako Udalak hiru legegintzaldi daramatzala esanez liburutegi bat jarriko... [+]


Mario Vargas Llosa idazlea eta Literaturaren Nobel sariduna zendu da

89 urterekin hil da, Liman, eta idazle perutarraren seme-alabek eman dute haren heriotzaren berri. Gaztelaniazko literaturaren egilerik ospetsuenetakoa izan zen, eta 1960ko eta 1970eko hamarkadetan Latinoamerikan literaturak izan zuen loraldian paper garrantzitsua jokatu zuen... [+]


2025-04-14 | ARGIA
Gabriel Arestiren “izaera komunista” azpimarratu dute, bere heriotzaren 50. urteurrena kari

Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) antolatuta, egun osoko jardunaldia egin dute igandean, Bilboko Campos Eliseos antzokian. Hainbat hitzaldik osatu dute egitaraua, eta jardnualdia amaitzeko Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean antzezlana estreinatu dute.


Daniel Noboa eskuindarra gailendu da Ekuadorko hauteskundeetan, eta oposizioak iruzurra salatu du

Bozen lehen itzulian pare-parean geratu ostean, inkesta gehienek aurreikusten zutena baino tarte handiagoa atera dio egungo presidenteak Luisa González hautagai correistari. Oposizioak "iruzurra" salatu eta botoak berriz zenbatzea eskatu du.


Analisia
Balantzaka gerrarantz

Gure amak beti esaten du: “Ez dut sekula ulertu zergatik gertatu zen Lehen Mundu Gerra”. Ez dio batere zentzurik harrapatzen. Ez du ulertzen zergatik inplikatu ziren Europako potentzia zaharrak halako basakeria batean eta ez zaio buruan sartzen nola konbentzitu... [+]


‘Oztopoen gainetik askatasunera’: Ernaik manifestaziora deitu du apirilaren 17an

Adierazpen askatasuna aldarrikatzeko eta "eskuin erreakzionarioaren ofentsibari aurre egiteko" batuko dira. Egun horretarako Euskal Preso Politikoen alde antolatua zuten hitzaldia eta ekitaldia salatu du UPNk, eta hura zelatatzeko agindu du Espainiako Audientzia... [+]


Eguneraketa berriak daude