Ecoembesek bildutako plastikoen %25 bakarrik birziklatzen du, salatu du Greenpeacek

  • Greenpeacek kanpaina berri bat abiatu du salatzeko Ecoembes –Espainiako Estatuan udal eta mankomunitateek gaika bildutako plastiko eta ontzi-jendea ustez birziklatzen duen enpresa– gezurretan ari dela. Erakunde ekologistaren arabera, ez da egia gaika bildutako plastikoen %75 birziklatzen dutenik; aitzitik, %25 baino gehiago ez du birziklatzen, gainerakoa bidaliz edo zabortegietan lurperatzera edo erraustegietan kiskaltzera edo herrialde txiroetara.


2020ko urriaren 21ean - 06:43

Hilabetean bigarren aldiz entzun da salaketa publiko gogorra Espainiako Ecoembes patronalaren kontra. Irailean Ecoembes "Ardi-larruz jantzitako otsoa" dela erakutsi zuen Changing Markets fundazioak "Talking Trash" txostenarekin. Orain Greenpeacek ekin dio #EcoembesMiente kanpainari, herritarrak animatuz erakundeari bere gezurrak aurpegiratu diezazkioten.

"Ecoembesek –dio Greenpeacek– bere burua agertzen du ontziak birziklatuz ingurumena zaintzen duen itxurak eginez. Baina gure ikerketarekin erakutsi dugunez, gezurretan ari da. Diote gaika bildutako plastikoen %75 birziklatzen dutela, baina ez dute horien %25 baino gehiago birziklatzen, gainerakoa bidaltzen dute edo zabortegietan lurperatzera edo erraustegietan kiskaltzera edo herrialde txiroetara. Baina zer espero genezake merkatuko enpresarik kutsatzaileenek osatutako erakunde batengandik? Mercadona, Nestlé, Carrefour, Pescanova, Coca Cola edo Bimbo dira Ecoembes logoaren gerizpean ezkutatzen diren izenetako batzuk. Horiei mozorroa kentzeko ordua da eta zuk lagundu dezakezu hori lortzen".

Ecoembes Miente txostenean Greenpeacek erakutsi duenez, deigarria da nola azken 18 urteotan, alde batetik mundu osoa bezala Espainiako Estatua ere plastikoz gainez egiteraino betetzen zen bitartean, bere aldetik Ecoembesek bostez biderkatu dituen bere diru sarrerak: 2018ko urtean 578 milioi euro. Dirutza hori bereganatu du nagusiki (%90) ontziak birziklagarriak direla adierazten duen puntu berdea delakoa eramateagatik produktu bakoitzak ordaindutako kanonetik eta gainerakoa herritarrek gaika entregatutako materialen arteko batzuen salmentatik. Beraz, Greenpeaceren analisian, Ecoembesek "kudeatzen ditu hainbeste milioika euro irabazitakoak ez birziklatutako ontzietatik (nahiz eta horretarako sortu zen), baizik eta kontsumitutako ontzi eta azaletatik".

Ecoembeseko administrazio kontseiluko kideek soldata estratosferikoak dauzkate: Espainiako erregeak urtean 242.769 euro kobratzen baditu eta lehen ministroak 82.978, konpainiako buruzagietako bakoitzak 211.000 euro kobratzen ditu. Eta hori soilik Ecoembeseko karguari dagozkionak, zeren eta postu horretan dago multinazional edo konpainia handi bateko goi-kargu den neurrian.

Birziklatzaile famaz beztitu nahi duen Ecoembes funtsean osatzen dute batetik plastiko, ontzi eta bestelako estalgarriak gehien merkaturatzen dituzten konpainia handiek (Bimbo, Danone, Nestle, Unilever, Johnson, Coca-Cola...), ontzion ekoizle nagusiek (Ecoacero, TetraPack...) eta komertzio sare nagusiek (El Corte Ingles, Eroski, Carrefour, Dia, Mercadona...).

Ontzi-jendez osatutako kutsadura sortu eta merkaturatzen duten konpainiok Ecoembes bidez kontrolatzen dute horien ustezko birziklatzea. Kontua da kobratzen dutela... ez birziklatzeagatik. Hasteko, haien ardura izan beharko lukeen arren, udalen esku uzten dituzte edukiontzi horietatik kanpo jaurtitako ontzi eta plastiko guztiak bildu eta tratamendu plantetara eramateko gastuak, urtean 30 milioi euro baino gehiago. Baina, gainera, edukiontzi horira bota behar diren ontzien ia erdiak ezin birziklatuak dira. 10 zentimetro baino gutxiagoko diametroko ontziak (yogurt poteak...) eta PET botila koloredunak, esaterako, ez dira birziklatzen. Edarietarako ontzirik erabilienetakoa bihurtu den TetraPack famatua birziklagarritzat saldu arren %25 uzten du zabortegirako, kartoia birziklatu ostean geratzen den polietileno eta aluminiozko osagaia.

Ecoembesek birziklagarritzat homologatutako produktuek daramaten 'puntu berdea'

Baina are eskandalagarriagoa da zer gertatzen den edukiontzi horian bildutako materialekin: Ecoembesek saltzen dizkie konpainia birziklatzaile homologatuei eta soilik horrekin birziklatutzat kontabilizatzen dute estatistiketan. Hala al da errealitatean? Ez, Greenpeacek salatu duenez. Plastikoetako batzuk (PEAD eta PET motakoak) saltzea lortzen dute errazago birziklatzen direlako baina beste batzuk (plastikozko film, zorro eta abarrak) norabait eraman ditzaten pagatu egin behar izaten die Ecoembesek birziklatzaileoi. Eta hor galtzen da hondakinon arrastoa. Greenpeacek erakutsi duenez, horietatik batzuk doaz zabortegietara, beste asko erraustegietara, batzuk zabortegi klandestinoetara eta beste asko Asia eta Afrikara, han birziklatzera bidaltzeko aitzakiarekin lurperatu ditzaten.

Ecoembesen monopolioaren babesean gertatzen da hori guztia eta gehiago, zeren eta birziklatze planta klandestinoak, legezko plantetan gertatzen diren suteak ere gertatzen baitira denen bistan eta inoren erreakzio handirik gabe. Horren esplikazioa egon daiteke, dio Greenpeacek, Ecoembesek egiten duen greenwashing-ean, hots, komunikazio estrategian: "Ecoembesek bere inperioari eutsi eta bere kudeaketa sistema defenditzeko egiten duen lobby lana oso handia da. Ecoembesek finantzatzen ditu unibertsitateko katedrak, egunkariak, irratiak, erakundeak eta publizitate  kanpainak. Ingurumen atalak patrozinatzen dizkie El Pais, Público, El Mundo edo ElDiario.es egunkariei, baita Cadena SER irratiari ere".

Ecoembesen publizitate kanpaina bat.

Ororen buru, gogoraraziz ontzientzako alternatibarik egokiena dela ontziak itzultzeko sistema (SDDR gaztelaniazko sigletan), Greenpeacek Ecoembesi eskatzen dio bere gain har dezala beraiek merkaturatutako ontzi eta azal guzti-guztien birziklatzearen kostua –ez soilik edukiontzi horian lagatakoena– eta puntu berdea delakoarekin bildutako dirutzaren kudeaketa utz dezala udalen eta mankomunitateen eskuetan. Administrazioari eskatzen dio ez dezala onartu birziklagarria ez den inongo ontziren komertzializatzea eta hondakinen zirkuitu osoa hobeto kontrola dezala. Eta herritarrei eskatzen die jarrai dezatela ontzi arinak txukun uzten edukiontzi horietan eta uko egin diezaietela erabilera bakarreko estalki eta ontziei.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondakinen kudeaketa
Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


2024-11-18 | Estitxu Eizagirre
EAEn 1.557 zabortegi daude eta erabiltzen ez direnak zigilatu ezean, ura kutsatzen jarraituko dute

Legearen arabera, erabiltzen ez diren zabortegi guztiek itxita eta zigilatuta egon beharko lukete 2008tik. Ekologistak Martxan taldea Eusko Legebiltzarrean izan da legea bete dadila eskatzeko: azaroaren 12an Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren batzordean... [+]


Atez atekoa Arabako Errioxako kuadrillan
“Borondatezko metodoak bere topea du, eta tope horrekin ezinezkoa da araudia ere betetzea”

Atez atekoa oinarri, Arabako Errioxako Kuadrillan Kripan eta Eltziego herriek Araba osoko daturik onenak dituzte hondakinen gaikako bilketan eta horien birziklapenean, eta Europak ezarritako gutxienekoetara heltzen diren bakarrak dira. Laster, kuadrillako herri gehiagotara... [+]


2024-10-29 | Leire Ibar
Hamar urtean zabor elektronikoaren pilaketa mila aldiz biderkatu daiteke

Adimen artifizialak bost milioi tona hondakin elektroniko sortu ditzake 2030a baino lehen, Nature Computational Science aldizkariak argitaratu duen txosten baten arabera. Ikertzaileek ekonomia zirkularreko estrategia bat ezartzearen beharra nabarmendu dute.


2024-10-15 | Jon Torner Zabala
Zubietako erraustegiaren “ezohiko” jarduera onartu du Jaurlaritzak

Hondakinak tratatzeko Artaxoako plantara Zubietako erraustegitik milaka tona lixibiatu modu ilegalean eraman izanaz galdetu dio EH Bilduko parlamentari Mikel Oterok, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburu Mikel Jauregiri. Iragan... [+]


2024-10-04 | Irutxuloko Hitza
Donostiako Udalak gaikako bilketa betetzen ez duela salatu du Eguzkik

Donostiako Udalak iragan osteguneko udalbatzarrean iragarri zuen moduan, zaborren tasa % 26,5 igoko du, 2025eko urtarriletik aurrera, Hondakinen 7/2022 Legeak horretara behartzen duela argudiatuta. Eguzkik, ordea, salatu du legea kostuei begira aplikatzen duela soilik, eta... [+]


Jaurlaritzak ez du Zubietako erraustegia zigortuko Artaxoara lixibiatuak eramateagatik

Mikel Jauregi sailburuaren esanetan Eusko Jaurlaritzak ez du "inolako arau hausterik atzeman" Ekondakinek Zubietako erraustegitik Artaxoako zabortegira bidalitako lixibiatuetan. Hala, ez du sozietate publikoa zigortuko, Nafarroako Gobernuak eskatu bezala.


Jaurlaritza prest dago Ekondakin zigortzeaz hitz egiteko, Artaxoako hondakin ilegalengatik

Zubietako erraustegitik Artaxoara eramaten zituzten lixibiatuengatik, Ekondakini zigor espedientea irekitzeko eskatu zion ekainean Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari.


Behar adina egin

Berrerarabili, zaharberritu, konpondu, eraldatu… Behar duguna baina gehiagorekin bizi garelako agian…


Hondakinak tratatzeko Artaxoako planta itxita mantentzeko agindu du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak

Nafarroako Ecofert Sansoain enpresa itxita dago 20.000 tona hondakin toxiko legez kanpo jasotzeagatik Zubietako (Gipuzkoa) erraustegitik eta Tuterako (Nafarroa) Oleofat enpresatik.


Zubietako erraustegia kudeatzen duen enpresari zigorra jartzeko eskatu du Nafarroako Gobernuak

Artaxoako Ecofert enpresara baimendu gabeko hondakinak eramateagatik, Zubietako Ekondakin enpresari zigor-espedientea abian jartzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari. Jose Maria Aierdi Nafarroako Ingurumen kontseilariak jakinarazi duenez,... [+]


2024-05-17 | ARGIA
Zubietako Erraustegira martxa egingo dute larunbatean Lasartetik abiatuta

Maiatzaren 18an, larunbatez, Zubietako Erraustegiaren aurkako martxa antolatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak (EAM). Lasarte-Oriatik abiatuko da, Okendo plazatik 11:00etan.


Eguneraketa berriak daude