Ebola: eritasuna gainditu ondoren jendarteak baztertuak


2014ko abuztuaren 18an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Sulaiman Kemokai da Ebola gainditu duen beste herritar bat, hau Sierra Leonakoa. Birusak ama hil zion baina bera anaia eta arreba bezala gai izan dira eritasunari gaina hartzeko. (Argazkia: Michael Duff/Associated Press)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Kadiatou Fanta medikuntza ikaslea da horietako bat. Mutil-lagunak eten ditu berarekikoak. 26 urteko emakume gaztea bakarrik dago mahaian bazkaltzerakoan eta gelan oheratzerakoan, eguna joan eta eguna etorri. Senideak hura ukitzeko beldur dira, Ebola gainditu zuenetik hilabeteak pasatu diren arren. Esan liteke larruazalean grabaturik daramala “Ebolak bizirik utzitakoa” marka.

“Ebolak suntsitu du nire bizi osoa, nahiz eta gaur osaturik egon”, dio berak. “Inork ez du niregana hurbildu nahi, kutsatuko den beldurrez”. Ebola virusa soilik kutsatzen da gaixorik dagoenaren isurien bidez, izan txistu, pixa, izerdi edo semena. 2013 bukaeran hasi baina bere gordinean 2014ko martxoan agertu den Ebola erasoa bezalako bortitzik ez zen inoiz ezagutu. Orain artean 1.000 baino gehiago hil ditu, Munduko Osasun Erakundearen kalkuluetan. Baina Ebolaren aurreko agerraldietan hilkortasun tasa gaixoen %90koa baldin bazen, oraingoan erdiak eritasuna gainditzen duela dirudi.

Oraindaino ez den arren Ebolarentzako tratamendurik, zain bidez likidoak sartuz hidrataturik atxiki eta bizirik aski denbora luzez irautea lortzen duten gaixoek azkenean sendatzeko aukerak dauzkate, birusaren kontrako antigorputzak garatuta. Osasun adituek diote Ebola bizirik gainditu duten pertsonen lekukotasunak lagundu beharko lukeela jendeek gaixoak artatzera eraman ditzaten, etxean zokoratu eta ingurukoak kutsatzera kondenatu ordez.

Kadiatou Fanta Gineako hiriburu Conakryn ari zen mediku berri praktikak egiten klinika batean, bere eskuetara iritsi zenean medikuek malaria zeukala uste zuten gaixo hura. Ez eskularrurik eta ez maskararik gabe artatu zuen Fantak. Bi aste beranduago hasi zen Ebolaren sintomak erakusten, diarreak, odola okatzea… Baina apirilean medikuek senda-agiria eman ziotenean, orduan hasi ziren bestelako arazoak Fantarentzako.

Sendaturik egon arren, gaixoaldiaren ondoren itxura oso onik ez zeukan neskaren albisteak zabalduak ziren osaba-izebekin bizi zen auzoan. Mutil-lagunak ez zion ezta telefonotik ere erantzun gehiago. Are larriagoa, eritasunaren (eta sendatzearen) berri ondo jakin behar duten Gamal Abdel Nasser unibertsitateko mediku irakasleek ez zuten Fanta onartzen ikasgelan, alferrik haiei osasun onaren zertifikatua erakustea. “Nire ikaskideak hurrengo kurtsora pasatu diren arren, ni oraindik azterketak egin ezinik nago. Irakasleek esan didate telefonoz egingo didatela esamina…”

Gurasoek herritik nola edo hala bilduta bidaltzen dioten diruarekin bizi da. “Gaixoak sendatu nahi ditut. Gaur bizirik eta zuekin hizketan –diotse kazetariei- baldin banago beste mediku batzuek salbatu nautelako da”.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ebola
2021-02-22 | ARGIA
COVID-19az gain, Ebola agerraldiak atzeman dituzte Afrikan

OME Osasunaren Mundu Erakundeak jakitera eman duenez, Kongoko Errepublika Demokratikoan eta Ginean atzemandako bi ebola agerraldiek aurrera egin dute. Nazio Batuen Erakundearen Osasun Agentzia birusa zergatik agertu den ikertzen ari da. OMEk gogorarazi du COVID-19a ez dela... [+]


Kongoko Errepublika Demokratikoa laguntzeko deia nazioarteari, ebolaren egoera larria dela eta

Ebola Gomara (Kongoko Errepublika Demokratikoa) iritsi da, Ruandatik 20 kilometrora dagoen hirira. Mugatik hain gertu dagoen hiri batera iritsi denez, Munduko Osasun Erakundeak nazioarteko intereseko larrialdi gisa sailkatu du egoera.


Salome Karwah
Ebolaren aurkako borrokaren sinbolo bihurtu zen emakumea hil egin da, medikuek laguntza ukatu ondoren

Salome Karwah liberiarrak ebola gainditzea lortu zuen 2014an. Otsailaren 22an hil egin zen, erditu ostean. Bere senideek salatu dutenez, medikuek ez zuten artatu nahi izan. Ebolaren inguruko estigmaz eta emakumeek Afrikako zenbait herrialdetan izurriteaz geroztik jasaten duten... [+]


2016-01-20 | Jon Torner Zabala
Davos 2016
Zer gai izango dute hizpide agintari politikoek eta enpresariek?

Robotak, terrorismoa, migrazioak edota desoreka sozialak izango dituzte hizpide Davoseko (Suitza) eski estazioan bildu diren agintari politikoek, enpresariek eta Leonardo DiCaprio bezalako hainbat pertsona famatuk. Urtarrilaren 23ra bitartean egingo den Munduko Ekonomia Foroak... [+]


2015-11-18 | ARGIA
Bye bye ebola!

Ebola gaitza gainditu dutela ospatzeko Sierra Leonan grabatu duten bideoa Beranduegiren blogean.


“Ebolatik ihesi Europarako bidea hartu nuen”

Gazte batek Afrikatik Europara bidean pasa dituen esperientzien kontakizuna jaso du Al Jazeera komunikabide arabiarraren erreportaje batek. 


Gaztelu batean bilduko da G7a protestaz inguratuta

Babariako alpeetako Elmau gazteluan bilduko dira G7ko buruzagiak ekainaren 7 eta 8an.


Ebola izurritea beherantz

Osasunaren Mundu Erakundeak urtarrilaren 21ean adierazitakoaren arabera, Afrikan astero ebolaz kutsatzen direnen kopurua erdira etorri da abuztuko eta iraileko datuekin alderatuta. Bidean ia 9.000 pertsona hil dira, eta milaka asko ebolak jota edo ahulduta geratu... [+]


Ebolaz kutsatuta egon daitekeen euskal herritar bat espainiaratu dute

Malin, Mugarik Gabeko Medikuen boluntario gisa ebola duten gaixoak artatzen ari zen mediku nafarra Madrilera eraman dute badaezpada berrogeialdian jartzeko, nahiz eta, momentuz ez duen gaitza izateko seinalerik.


Olio palmondoen artean egosi ote da Ebola izurri berria?

 Justu “Ebolaren mehatxua: sustraiak ekologian, adarrak geopolitikan” kronika Argiarekin harpidedunengana iristen zen egunetan zabaldu dira datu berriak indar handiagoz lotzen dutenak Ebola izurritearen sorrera eta hedatzea agro-industriaren nagusitzeak munduko... [+]


Ebolaren mehatxua: sustraiak ekologian, adarrak geopolitikan

Urriaren 17ra arte 9.693 jende kutsatu eta horietatik 4.811 hil ostean, kutsatutako pertsonen kopurua hilabetero bikoizten duen Ebola izurritea bilakatu da munduko arazo nagusietakoa, etsai berri eta ezezagunak mehatxaturik sentitu direlako Europa eta Ipar Amerika. Barne... [+]


Ebola: Hanburgon ‘betiko tratamenduek’ sendatu duten gaixoaren ikasgaia

Ebolaren kontrako txertoa aurkitzea omen da, esaten digute osasun arduradun nagusiek, gaixotasunari atea ixteko gakoa. Aldiz, tratamendu “aringarriekin” lortu dute Hanburgoko Eppendorfen bizirik ateratzea Sierra Leonetik bertara abioiz arrapaladan eramandako 36... [+]


Eguneraketa berriak daude