1977. urtean ipini zen martxan Lekeitioko Euskal Ezkontza, trantsizio garaia zen. Errepublika garaian, 1931. urtean, Batzokitik atera zen Euskal Ezkontza lehenik. Tartean 1964. urtean Resurrección Maria Azkueri omenaldia egiteko ere atera zen Lekeition Euskal Ezkontza.
Pentsatzen dut, EAJk bere gogoetan asmatzeko, bere jatorria, alderdiaren sorreraren testuingurua, Batzokien zergatia, kultura, EUSKARA…derrigorrezko erremintak izango dituela gizartearekin berriro konektatzerako orduan. Historia beti izan baita funtsezkoa eta beti erakutsiko baitigu etorkizunerako bidea ere. Kasu honetan, Lekeitioko Batzokiaren ekintzak, Euskal Ezkontzaren antzezpenarekin, errepublika garaia eta trantsizio garaia lotzen ditu. Eta trantsizio garaian jada 45 urteko ibilbidea egina du. Beraz, XXI. urtean derrigorrezko galderak hauek izango lirateke: zergatik? Zertarako sortu zen Euzko Alderdi Jeltzalea XIX. mendean?
Seguruenik, politikaren eta politikarekin gaitzustea aspaldi hasia zegoen EHn. Ez soilik Batzoki eta gazteen artean, baizik, oro har, gizartea eta politika ofizialaren artean. Baita ere, aspaldi hasia zegoen gaitzustea benetan agintzen duen botere politiko ekonomiko eta alderdi politiko eta alderdietako bazkideen artean. EAJ, Alderdi Sozialista, Komunista… Garai bateko alderdi politikoak dira, “masa mugimenduen” definizioan oinarritutakoak, hau da, bazkide asko, batzarrak, eta “teorian” erabakiak behetik gora hartzen ziren horietakoak. Baina gaur egun aspaldi da alderdi politikoak beste presio eta eredu batzuengatik “beste gauza” batean bihurtzen hasiak direla. Gaur egun, teorian, “lidergo” batzuen inguruan sustatzen da guztia. Marketin kanpainekin, diruarekin eta botere ekonomiko jakin batzuek gidatzen dute lidergo berri horien gidaritza, adibide garbia Espainiako Estatuan Ciudadanos alderdia izango litzateke.
Baina, nola berrantolatu errealitate zaharra errealitate edo politika ulertzeko modu eta moda berri honetara alderdi politikoak XIX. mendean sortuak izan zirenean? Eta, jada bertoko alderdi politiko eta historiko horiek, apur bat bada ere, azken urte hauetan “Ciudadanostu” badira? Marketina eta framing jakin bat erabiliz fitxaketen politika moduko bat babestu du sistema berri horrek, masterrak ez direnean, hizkuntzak (baina, badirudi sistema berri honentzat euskara ez dela funtsezkoa) dira derrigorrezkoak lidergo berrietan. Berdin da kolektiboaren aldeko apustua egin ez izana zure bizitza osoan gaur egun politikan aritzeko. Ordea, errealitate horrek politikan ondorioak dakartza, lidergoa, “nagusia” izatearekin nahasten baitute, eta, gainera, gogoeta eta iritzi kritikoa ez dituzte gustuko. Politika, kudeaketen egitasmoaz nahasten ari dira. Ondorioz, ez dira politikaz ari.
Adibidez, trantsizio luze honetan 45 urte daramatzagunean, EAJren izenean kontseilari kargua hartzeko orduan euskarari uko egiten dien pertsonak aukeratzen dira. Ez noski alderdiko bazkideen izenean, baizik, botere ekonomiko eta sistemaren oniritziarekin aukeratzen dira pertsona horiek.
Masterrak bai, hizkuntzak bai, baina, batez ere, botere ekonomikoarekiko obedientea izan behar dute egungo politikariek. Horixe da garrantzitsua, obedientzia
Politiko prototipo moduko batzuk bultzatzen dizkigu sistemak. Masterrak bai, hizkuntzak bai, baina, batez ere, botere ekonomikoarekiko obedientea izan behar dute egungo politikariek. Horixe da garrantzitsua, obedientzia. Agian, lehen ere bai alderdiek bazkideen kopuruan eta asanblearioan oinarritzen zirenean alderdiekiko obedientzia zen oinarria. Baina, nire ustez desberdintasun handi bat dago lehengo eta oraingo ereduen artean. Lehen alderdi politikoak gizartearengandik hurbilago zeuden. Batzokiak, herriko tabernak… batzarrak, bazkideak, desberdina zen guztia. Botereak gizartearekiko kontaktua, eta, alderantziz ere, alderdien bidez egiten zuen trantsizio hasieran. Gaur egun, ordea, ez. Botereak zuzenean egiten du kontaktua alderdietako buruzagiekin. Alderdi politikoak ez ditu behar, gutxiago bazkideak edozer mezu gizarteratzeko orduan. Horretarako ditu bere esku, banketxe, marketina… non eta noiz nahi dituen mezuak plazaratzeko.
Eta errealitate horren aurrean, zer? Ba, agian historiari, kulturari eta, batez ere, EAJren kasuan bere sorreraren zergatia berreskuratzea izango litzateke garrantzitsua. Batzokiak, kultura, euskara, bertoko gastronomiarekin lotzea eta hori guztia politika onari batzea da, agian, irtenbidea. Doa horretarako Lekeitioko Euskal Ezkontzaren ereduan hasten den proposamena. Abertzaletasunean, euskal kulturan eta euskararekin hasten den proposamena, zimendua jartzea funtsezkoa baita edozein proposamen aurrera eramateko.
Hau da, pertsona askeak, ez fitxatzen diren horietakoak (horiek beti fitxatzailearen esanetan egon behar baitute), non kulturak, euskarak eta EAJren historiak batzen dituen. Non bere desberdintasunetik taldean lan egiteko eta arazoen aurrean edozer momentuan kolektiboan lanean aritzeko prest dauden. Eta ez hierarkiatik, baizik eta norberaren nahi izatetik eta parte hartzeko gogotik guztiak funtzionatzen duen.
XXI. mendean EAJ bezalako alderdi historiko batek eduki dezaken eraldaketa nagusia, gogoeta eta iritzi kritikoaren gune bilakatzea izango litzateke. Eta, horrela gerta dadin, kultura, euskara, historia eta politika maite dituzten pertsonengan gogoeta eta kultura politikoa landu behar dira.
Gizarteak hobetzeko eta alderdi politikoak gizartean bere funtzioa betetzeko gizarteari eta bazkideei entzun behar die. Horrela hasiko baita konpontzen alderdi politiko eta gizarteen artean dagoen desoreka eta deskonexio moduko hau.
Azkenik, Pradales lehendakariak kontseilari berriei eskatu dien ausardia edo atrebentziarekin amaituko nuke. Atrebentzia derrigorrezkoa baita politikan edozein aldaketa eta eraldaketa sustatzeko. Beste modu batean bada ere, adibidez, Lekeitioko Euskal Ezkontzako partaideak, orain urte batzuk bero zakarra eta behien urduritasunaren aurrean, gurdia (bere esanahi guztiarekin) bere gain hartzeko izan zuten moduko atrebentzia, alegia.
Eneko Egibar Artola, albaitaria eta politologoa
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]
Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]
Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]
Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.
Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]
2021ean hasi ginen Guggenheim Urdaibai proiektuaren inguruko lehen oihartzunak entzuten…Bai ala bai egingo zela esan zigun orduko Unai Rementeria ahaldun nagusiak. Bere esanak indartzeko, 40 milioi euro utzi zituen “blindatuta” museoak eraikitzen zirenerako... [+]
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"
Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko,... [+]
Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]
Epistemologia, edo ezagutzaren teoria, filosofiaren arlo nagusietako bat da, eta historian zehar garrantzizko eztabaidak izan dira gure ezagutzaren mugen eta oinarrien inguruan. Honen baitan bi korriente indartsu topatzen dira, ezagutzara iristeko bide ezberdinak proposatzen... [+]
Getxoko Epaitegiak Europa ikastetxeko 4 urteko haurren kasua artxibatu izanaren berri izan dugu aste honetan. Horrek zera galdetzera garamatza: instantzia judizialak, polizialak… prest al daude haurren eskaerei erantzuteko? Benetan babesten al dira gure adingabeak... [+]
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]