EAJ atera da garaile Bizkaian, 12 eserlekurekin. Bozka kopuruan ez du gora egin ordea, EH Bilduk bezala. Bigarren honek nabarmen egin du gora bozka kopuruetan, 7 eserlekurekin bigarren indar gisa kokatuz. Eusko Legebiltzarreko 2020ko hauteskundeak zerbaitek nabarmendu baditu, parte hartze baxua izan da.
Eusko Legebiltzarreko 2020ko hauteskundeetan EAJ atera da garaile Bizkaian: 200.029 botorekin (%42,60) 12 eserleku lortu ditu, 2016an baino bat gehiago. Boto kopuruan, ordea, behera egin du aurreko hauteskundeetatik; 2016an bozken 238.581 bozka izan zituen (%42,07).
Irabazitako boto kopuruari dagokionez nabarmendu den alderdirik egon bada, EH Bildu izanda. EAJren atzetik kokatuz, 7 eserleku lortu ditu, orain lau urte baino bi gehiago. 112.443 boto (%23,94) lortu ditu, 2016an baino %6,38 gehiago; orduko hartan 99.610 (%17,56) bozka izan zituen.
PSE-EE izan da hirugarren indarra, aurreko hauteskundeetako hiru eserlekuak mantenduz. 63.843 (%13,59) boto izan ditu, 2016an 66.506 (%11,73) lortu zituen bitartean. Alderdia Ermuan atera da garaile 1.672 botorekin (%26,64), hiru lurraldeetan irabazi duen herri bakarra izanik.
Atzetik kokatu dira Elkarrekin Podemos eta PP+Ciudadanos, laugarren eta bosgarren postuan hurrenez hurren. 2016arekin alderatuz, bi eserleku galdu ditu Elkarrekin Podemosek, 40.340 (%8,59) botorekin 2 eserleku lortuz aurtengo bozetan; 2016an bozka kopuru bikoitza izan zuen: 84.195 (%14,85).
PP eta Ciudadanosek eserleku bakarra lortu dute, zituzten bietako bat galduz. 32.018 (%6,81) boto zenbatu dituzte, duela lau urte lortutakoen erdia baino gutxiago; 66.091 (%11,65) izan ziren 2016an lortutako botoak.
1994tik ezagutzen den parte hartze txikiena jazo da gaurkoan. 1.794.316 pertsona zeuden bozkatzera deituak orotara: atzerrian bizi diren 75.998, eta EAEn bizi diren 1.718.318. Bozka ematera deitutako pertsonatik %52,86ak bozkatu du EAE mailan, eta abstentzioa %47,14koa izan da.
Bizkaia izan da, Arabaren atzetik, parte hartzerik baxuena erregistratu duen lurraldea. Eusko Legebiltzarreko 2020ko hauteskundeetan parte hartzera deitutako 910.067 bizkaitarretatik %52,52ak parte hartu du, 2016ko hauteskundeetan baino 8 puntu gutxiagoko parte hartzea izanik; orduko hartan, parte hartzea %60,48koa izan zen. Abstentzioa %47,48koa izan da, orain lau urte %39,52koa izan zen bitartean.
Ikusi Bizkaiko datuak udalerriz udalerri infografia interaktibo honetan.
AEBetako Berkeley Unibertsitateko irakaslea eta pentsamendu dekolonialean aditua da Ramón Grosfoguel. Artikulu honetan, Galiziako BNGren eta Euskal Autonomia Erkidegoko EH Bilduren azken hauteskundeetako emaitzez iritzia ematen du, Podemos alderdiko Juan Carlos... [+]
Hauteskundeak izan dira oraingoan Euskal Herriaren mendebalde honetan, eta horien ondoren gerta ohi denez, erabateko garaipen loriatsua (auto)aldarrikatzera abiatu da prestu irabazten lar ohituta dugun EAJ.
Luza dakioke gaur EAJri esaldi klasikoan egiten den galdera: Non dago... [+]
Demokrazian penko, suspentso, kate, gutxiegi. Politika egiteko oinarritzat hauteskundeak eta bozak dituen jendarte batek hori esan beharko lioke bere buruari herritarren erdiak "festan" parte hartu ere egiten ez duenean, ezta?
Atzerrian bizi diren Euskal Herritarren botoak zenbatu ostean, PPk eta Ciudadanosek eratutako koalizioak bereganatu du Bizkaiko 25. eserlekua.
Iñigo Urkullu jarduneko lehendakariak eta bere alderdiak hauteskunde kanpainan esan dutenez, “ezkerrekoak eta eskuinekoak jada ez dira existitzen”. Gaur egun EAEn nagusi den politikaren alternatibarik existituko ez balitz bezala, hau da, ez balego bezala... [+]
Data: 2020ko uztailaren 12a (igandea). Ordua: 13:00. Tokia: H. herriko bozkaleku nagusiko kanpoaldean dagoen banku bat. Eguraldia: orduak iraun dituen euri jasa baten azken tantak. Jende mugimendu etengabea atarian. Talde handirik ez. Gehienak banaka, binaka, trioren bat... [+]
2020ko uztailak 12ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde emaitzak esku artean ditugu eta horiek aztertzeko asmoz hiru artikulu idatziko ditugu, gaurkoa lehenengo izango da interpretazio deskriptibo-orokor bat eskaintzeko:
Jokaldia ondo atera zaie. EAEko hauteskundeak Kataluniakoekin, eta batez ere, erabakitzeko eskubidearekin, talka ez egiteko aurreratu zituzten aurrena. Koronabirusak uztailera arte atzeratu du bozkaketa, baina helburua lortu dute boterean jarraitu nahi zuten alderdiek: orain... [+]
Euskal lurraldeen artean, EAJren eta EH Bilduren lehia-gune handia da Gipuzkoa. 2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan EH Bilduk irabazi zuen ozta-ozta, 2016koetan EAJk aise eta 2020koan ezker abertzaleko alderdia jeltzaleengandik oso gertu egon da. Abstentzio handia... [+]
EAJk irabazi ditu hauteskundeak eta 31 legebiltzarkide lortu ditu, 2016ko hauteskundeetan baino hiru gehiago. Andoni Ortuzarrek Iñigo Urkullu jo du krisitik ateratzeko gidaritzat, eta alderdi politiko guztiei eta euskal gizarteari egin die elkarlanerako eskaintza.
Ordizian parte-hartzea nabarmen handiagoa izan da bataz-bestekoa baino: %55,92k eman du botoa eta EH Bilduk irabazi ditu Legebiltzarreko hauteskundeak herri honetan. 1.747 (%45,3) boto lortu ditu, eta bigarren indarra izan den EAJk, berriz, 1.268 (%32,88). Duela lau urteko... [+]
Abstentzio-tasa %47koa izan da, 2016an baino baino %7 handiagoa.
EH Bilduko lehendakarigai Maddalen Iriarte “oso oso pozik” agertu da koalizio abertzaleak izandako emaitzekin. Bere esanetan emaitza horiek “aldaketa baten hasiera baino ez” dira.