Araban eta Gasteizen, EAJ espero baino aiseago gailenduko da EiTB Focus inkestaren arabera; Bizkaian eta Bilbon, batean esku-eskura du gehiengo absolutua eta bestean oso gertu; eta Donostian ere jeltzaleak nagusi. Nonbaiten lehia egongo bada, Gipuzkoako Batzar Nagusietarako izango da –halere, hiru eserlekuko aldea du EAJk EH Bildurekiko, inkestaren arabera–. Oro har, EAEn, EAJk eta EH Bilduk irabazten dutena galduko dute gainontzekoek.
Datorren maiatzaren 28an, bi hilabete barru hain justu ere, egingo dira udal eta foru hauteskundeak Hego Euskal Herrian. EiTB Media taldeak inkestak eskatu dizkie Gizaker eta GAD3 enpresei, eta haien datuak kaleratu dituzte egunotan.
NAFARROA: Eskuina sakabanatuta; egungo koalizioa paretsu
Maria Chivite egungo Nafarroako presidenteak karguan jarraituko luke baldin eta aurreko hauteskundeetako koalizioa errepikatzen bada.
Hauteskundeak, oraingoan ere, eskuinak irabaziko lituzke, baina batasunik gabe. UPN, PP + C's eta VOX batzen zituen koalizioa, Navarra Suma, aurten ez da osatuko; bakoitza bere aldetik aurkeztuko da.
ARABA: Igoera handiena EH Bilduk, baina EAJtik urrun
EH Bilduren boto-portzentajea %2,5 igoko litzateke, eta %2 EAJrena.
Hautagaien balorazio eta ezagutzen hizpidea ematen duen datu bat: gehien ezagutzen dena Iñaki Oyarzabal da, PPkoa –hamarretik ia seik–; atzetik da Ramiro González, diputatu nagusi jeltzalea, puntu bakan batzuk gutxiagorekin; eta ondoren EH Bilduko Eva López de Arroyabe –hamarretik ia lauk ezagutzen dute–.
BIZKAIA: Jeltzaleak gehiengo absolutuaren bila
Gernikako Batzar Nagusietan guztira 51 eserleku banatzen dira, eta EiTB Focusen azken datuen arabera, jeltzaleek eskuratuko lituzkete horietatik 26, hautagai aldaketa eginda gainera. Unai Rementeriak jakinarazi zuen ez zuela karguan jarraituko, eta haren ordez Elixabete Etxanobe foru diputatua hautatu zuen BBBk.
EH Bilduk bi eserleku gehiago eskuratuko lituzke koalizio morearen kalterako, eta EAJk irabaziko lukeena PP-ren galeratik dator.
Agerikoa da aldea hautagaien ezagutzan. Horietan lider dago Iker Casanova EH Bilduko hautagaia, eta atzeraxeago Etxanobe.
GIPUZKOA: Hautagaia ezagunagoa izan arren, EAJk irabaziko luke EH Bilduren aurkako lehia
Jeltzaleen eta subiranisten artean nonbaiten lehia baldin badago, Gipuzkoan izango da. Lau urteotan aldundiko bozeramale izan da Eider Mendoza EAJko hautagaia, astez aste agertu da komunikabideetan, baina dezente ezagunagoa da Maddalen Iriarte EH Bilduren hautagaia. Hiru gipuzkoarretik bik ezagutzen du Iriarte; aldiz, Mendoza, hirutik batek baino pixka bat gehixeago.
Dena den, boto-asmoari erreparatuta, argi ikusten da bi alderdi abertzaleek gora egingo dutela eta bien arteko lehia ikusiko dela, beste behin. Bien irabaziko dute eserleku bana, biak Elkarrekin Podemosen galerarako.
IRUÑEA: Ezkerrak indar gehiago
Ezkerreko lauko koalizioa osa daitekeela pentsatzea ez da disparatea. Eskuina, Nafarroako Parlamenturako bezala, bereizi egin da Iruñeko Udalerako ere, eta bidean, datuen arabera, eserlekua galdu ere egingo dute. Lehen, gehiengoa lortzeko 14 eserlekutatik 13 zituzten, eta babesa eman zien PSNk.
Orain, ordea, ezkerra indartu da eskuinaren kalterako. Zurekin Nafarroa koalizioa bi eserlekurekin sartuko litzateke udal-plenora.
EiTB Focusen emaitzak hala gertatuko balira, ikusi beharko litzateke ea UPN gai den García Adaneroren PPrekin akordioa erdiesteko, eta hori eginda ere, PSNren babesa beharko luke.
GASTEIZ: Lau alderdiko bataila
Horietako bat, ordea, aurreratuta doa. Beatriz Artolazabal Jaurlaritzako sailburu ohi eta EAJren hautagaia izango litzateke Gasteizko alkatea, sozialistekin akordioa erdietsiko balu. PSOEri eta Maider Etxeberriari ematen zizkioten lehenago eserleku gehiago, baina EiTB Focusek dioena da apaldu egin dela joera.
Lau alderdien artean botoak eskaileretako begiztaz begizta baldin badoaz ere, lehia agerikoa da hautagaien ezagutzari erreparatuta. EH Bilduko Rocio Vitero izan ezik, gainontzeko guztiak oso paretsu daude, %45 eta %49ren artean.
BILBO: Aburtok gehiengoa, oso gutxira
29 eserleku banatzen ditu Bilboko udal-plenoan, eta horietatik 14 EAJk bereganatuko lituzke. Ez dago parekorik hautagaien artean: Juan Mari Aburto bilbotarren %90ak baino gehiagok ezagutzen du –ez dago hautagai ezagunagorik inon–, eta baloratuena ere bera da. Atzetik, hurrengo hautagaiak %27ko ezagutza mailaren azpitik daude.
DONOSTIA: EH Bilduk gora, Podemosen kalterako
Zalantza gutxi, EiTB Focusen arabera, nork aginduko duen Donostiako Udalean. Eneko Goia alkateak hobetu egingo lituzke zifrak, zinegotzi bat gehiago irabazita –ia hamar donostiarretik bederatzik badaki nor den Goia alkatea–.
Igoerarik handiena EH Bilduk izango luke, eserleku bat gehiagorekin eta boto-portzentajea %2,7 igota.
Datuak xeheago eskuratu nahi dituenarentzat:
-Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Batzar Nagusietarako boto-asmoa.
-Nafarroako Parlamenturako boto-asmoa.
-Gasteiz, Bilbo, Donostia eta EAEko beste hainbat udalerritarako boto-asmoa.
-Iruñeko Udalerako boto-asmoa.
Ekialdeko Barrutiko batzarraren eraketan antzeman du irregulartasuna, lau hautesmahai kontaketatik kanpo utzi baitira.
EH Bildu lehen indarra izan den herrietan, eta PPk edo PSNk alkatetza kentzeko aukerarik zuten kasuetan, alderdi espainolistek haien bitartekoak jarri dituzte hori egiteko. PSNk erraztu egin du UPNren alkatetza, esaterako Iruñean, boto zuria emanda. PPk, berriz, EAJ... [+]
Sopela, Bermeo, Mundaka, Lekeitio, Pasaia edo Hondarribia bezalako kostako herrietan EAJ alkatetzatik kanpo geratu da, turismo masifikatuaren aurkako programekin aurkeztu diren ezkerreko alderdi eta herri plataformen emaitzei esker.
Ostiral honetan eratu da Nafarroako Legebiltzarra eta Geroa Baiko Unai Hualde izendatu dute Legebiltzarreko Mahaiko presidente PSN, EH Bildu eta Zurekin-eko botoekin. Aurreko legealdian ere bera izan da legebiltzarreko lehendakaria.
Eduardo Barinagak uko egin dio zinegotzi akta jasotzeari, ABBk emandako aginduarekin bat ez datorrelako. EAJk hautagaitza aurkeztu ezean, PPk lortuko du alkatetza Arabar Errioxako herrian. Hori da PPk jarritako baldintzetako bat Gasteizen EH Bildu alboratu eta PSE-EAJ gobernu... [+]
Larunbat honetan Hego Euskal Herriko udalak osatuko dira, maiatzaren 28ko hauteskundeen ondoren. Udalerri batzuetan ez dago zalantzarik zeinek hartuko duen aginte makila, baina beste batzuetan indar orekak ez daude garbi eta alderdiek mugimenduak hasi dituzte hautagaiak... [+]
EH Bilduk irabazi ditu Kuartangoko Udalerako hauteskundeak, baina EAJrentzat izango da alkatetza, PPrekin hitzartua baitu. PPtik hautatu zuten zinegotziak, baina, postuari uko egin dio arrazoi pertsonalengatik, eta bere ordezkoa –PPko zerrendan bigarrena– Juan Pablo... [+]
Udal hauteskundeak pasa eta astebetera, badirudi prest gaudela aztertzeko hauteskunde berri hauek utzi dituzten emaitzak, datozen lau urteetan udalerrien politika instituzionala markatuko dutenak. Azterketa posible guztietatik kezkagarriena, zalantzarik gabe, Herrialde... [+]
Hauteskundeetara deituak izan dira azken egunotan espainiar hiritarrak, juntetxe, parlamentu edota udaletxeetako partaideak hautatzera, erakunde horiek berriztatzera, eta hor ari dira orain guztiak, analisietan, kalkuluetan, noren esku eroriko boterea, norekin lortuko aliantzak,... [+]
EAJ eta PSE-EE alderdiek gobernagarritasun ituna berretsi dute. Horrela, akordioari esker EH Bildu lehen indar geratu den leku ugaritan elkarrekin gobernatzeko aukera izango dute. Gasteizko Udalean, Gipuzkoako Batzar Nagusietan eta beste hainbat udaletan, beraz, egoera argitzen... [+]
Gobernagarritasunerako hainbat aukera utzi dute iragan igandeko hauteskundeek Nafarroan, baina haien osaketarako bidea korapilatsua da, eta Espainiako hauteskunde orokorrak uztailaren 23ra aurreratzeak are eta gehiago korapilatu du prozesua.
Hautesleen % 27 ordezkatzen dute eta “hiriko lehen indar aurrerakoia” izanik ordezkaritza printzipio demokratikoari helduko diotela adierazi du Iruñeko EH Bilduko alkategai Joseba Asironek.
Sua eta mina piztu dizkigu PSNren hauteskunde kartel eleaniztunak. "Barrenak behar dira Nafarroan 2023. urtean botoa zortzi hizkuntzatan eskatzeko, euskara baztertuta. Putakumeak. Urdeak. Ezta itxura egiteko ere".
Halako purrustadak irakurri dira egun hauetan Euskal... [+]