EAJ, lehiaren beldur


2020ko maiatzaren 27an - 12:54

Politikagintzan goi mailako ardurak dituztenei begietara begiratzea aski izaten da jabetzeko, ez dela erraza gobernatzea, ezta gobernura iristea ere. “Gora” iristen direnak, piramideko erpinean daudenean, gauza asko ikasi beharrean daudela ikusten dute bere burua. Mahaian eseri orduko konturatzen dira, inertziak, zuzendaritza-organoak berak duen erritmoak, beste edozer baino, praxia, emaitza, lehenesten duela. Akatsek, kanpotik eragiten dutenentzat husten dituzte.

Ariketa politikoan, batez ere zuzendaritza organoetan, jakina da ezin dela beti asmatu, talde aholkulari bikainen laguntza izan arren. Ez da ahaztu behar, ordea, azken hitza dutenek ez badituzte beharreko ezagutzak eta prestakuntza, arriskua handitu egiten dela.

Hasiera honetan, irakurlea kokatu nahi nuke, politikagintzan lan egiteko aukera eskaini ziotenean “bai” erantzun zutenak, arrakastarako duten aukera txikien aurrean.

Normalena izaten da zuzendaritza-organoetara iristen direnak esperientzia izatea, eskatzen zaien lana behar bezala egiteko aukera ematen diena, baina hori ez da aski. Eta ez da aski, hartzen diren erantzukizunak –taldekoak zein pertsonalak– oso dimentsio konplexuak hartzen dituztelako, gizartean eragin zuzena dutenak, eta egoera horretan, oso fin ibili behar da.

"Azken hiru hilabete hauetan EAJk zerbait erakutsi badu da COVID-19ari, berandu, oso tentuz, gogo eskasarekin eta beldurrez heldu diola"

Paragrafo hauetatik abiatuta, ez da zaila ondorioztatzea, politikagintzak prestakuntza serio eta sakona behar duela. Horretarako saihestezinak diren bideak jorratu beharko dira, besteak beste, ekonomikoa. Ez da erraza izango, baina, gogorarazi beharko zaie, gizarte osoarentzat lan egiteko daudela, denen artean ordaintzen diogula jasotzen duten soldata, eta COVID-19aren kudeaketa kaskarrak erakutsi duen bezala, enpresa buruei men egitea ez dela aski, gardentasunez kudeatu behar direla herritarren zergak.

Azken hiru hilabete hauetan EAJk zerbait erakutsi badu da COVID-19ari, berandu, oso tentuz, gogo eskasarekin eta beldurrez heldu diola. Zalantzarik ez, ekonomiari begirada kendu gabe egin beharreko lana, bale, baina beste askotan bezala, lehentasun ankerrak abiatuta. Orain –nire ustez– sobera arin eta sistemaren bide beretik ari dira etorkizuna prestatzen, ez dute ikasi nahi, eta emaitzak hantzekoak izango dira.

Soberako arrazoiak dituzte horrelako urratsak emateko. Ez da ahaztu behar EAJ dela EAEko erakunde politiko bakarra, enpresa-erakundeen babesa duena, eta horrek, hauteskunde-gatazketan, “irteerako” abantaila nabarmena dakar.

Esperientziak dioenez, ez da erraza izango erakunde politikoak orain arte “aurrera” egiteko balio izan dieten ohiturak aldatzea, baina egia da, goi mailako prestakuntza, adimen eta zintzotasun oneko agintariak behar dira. Ez du ematen aukera handirik dagoenik.

Aipatutako ezaugarriekin gobernariak sor daitezen, horiek aukeratzen ere jakin behar da, eta hori hezkuntzan oinarritutako gizarte-birsorkuntzaren bidez bakarrik lor daiteke. Ahaleginari eta bikaintasunari lehentasuna ematen dakien gizartea. Ez da ahaztu behar, informazioa ematen duten bitartekoen ezinbesteko lankidetza, errealitatea beren interes ideologiko-ekonomikoen aurretik jarriz. Entelekia hutsa dirudi, baina hori da bidea.

"Eta orain zer? Haserre bizian, EAJ lehiaren beldur, oihuka eta dardarka, zergatik eta, EH Bilduk gobernu espainiarrekin Madrilen negoziatzen duelako"

Aspaldi, EAJren diskurtsoan ez dago berritasunik, edukiak oso ezagunak dira, baina orain dabiltzan manerekin harrituta nabil. Deseroso, zurrun ikusten dira, jostunak neurriak ondo hartu ez balitu bezala. Gainera, bistan da presaka dabiltzala, ez dutela entzuten eta errezeloz begiratzen dutela.

Zer gertatzen da ba? Agian berrogei urtez, behin eta berriro, ezker abertzaleari eskatu bakarrik ez, baita inposatu, Madrilen eskainitako laguntzaz baliatuz, instituzio politikoak lanerako direla, eta guri emandako bozkak hutsen parekoak zirela aipatuz.

Eta orain zer? Haserre bizian, EAJ lehiaren beldur, oihuka eta dardarka, zergatik eta, EH Bilduk gobernu espainiarrekin Madrilen negoziatzen duelako. Gure etxean askotan entzundakoa da: “Zintzurretik gorako gaitzak sendaezinak dira”.

Hemendik gomendatzen dizuet Sokrates filosofo grekoa irakurtzea. Berari egotzi zaio esaldi hau: “Hitz egin nik ezagutzeko”.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Etorkizunean ere mendien alde

Orain dela hogei bat urte izandako mehatxuak datoz Gipuzkoako mendietara berriro ere, eta ez nolanahiko neurrian, gainera; tamaina eta kantitate handiagoan baizik. Proiektuok –bakarren bat jadanik eraikia; Zubietako erraustegia, kasu– landa-eremuan edota mendian dute... [+]


2024-09-25 | Aingeru Epaltza
Zenbatek?

"Zenbatek egingo du euskaraz 2075. urtean?”. Izenburu asaldagarria du Kike Amonarrizek prentsan berrikitan argitaratu duen artikuluak. Euskal Herrian baino lehenago, galdera halakotsua egin dute Katalunian. Joan M. Serraren L’ús parlat del català... [+]


Ekin eta jarrai

"Ekin eta jarrai" da Euskaltzaindiaren goiburua. Ez dakit Akademia zergatik ez zuten ilegalizatu, hiru berba horiek agertuta bere logotipoan. Gutxiagorekin egin dira salaketak-eta (adin batekook La orquesta Mondragón-en kasetearena gogoan dugu, Martxoaren 11ren... [+]


Zergatik lotsatu?

Lotsa ahitzen ari ote zaigu? Horixe da egungo hainbat autoreren diagnostikoa. Ez da existitzen, jada, lotsarazi ahal gaituen begiradarik? Bestelakoa zen Jean-Paul Sartrek, 1943an, lotsaren inguruan deskribatutakoa: sarrailaren beste aldean, begia giltzaren zirrikituan itsatsita,... [+]


2024-09-25 | Bea Salaberri
Toponimoak ezabatzen

Euskal Herriko lekuen izenen frantsestearen arazoa ez da bakarrik seinale paneletan hizkuntza ez kontutan hartzearengatik izaten, duela zenbait urte hartu helbideratzeari buruzko erabaki baten gauzatzearen ondorioa ere bada.

Azal dezagun, administrazioko hainbat arlo... [+]


Salamiren taktikaren arriskuak

Potentzientzat salamiaren taktika erakargarria da. Xerrak apurka-apurka era finean moztean datza. Horrela AEBek NATOren zabalkundearekin, nazioarteko legediaren hausturekin, erregimen aldaketekin eta nazioartean bere base militarren ugalketarekin errusiarren segurtasuna eta... [+]


Teknologia
Zoritxarrak

Domeka euritsu honetan, arduraz bizi dugu munduan dauden gatazka askotarikoak direla ezinegonean bizi diren pertsonen zoria. Urrunetik, badirudi boterera jokatzen duen hainbat agintariren eskuetatik ezin garela askatu. Beti bere burua babestu behar duen susmoarekin bizi da... [+]


2024-09-25 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Klaseko zerrenda

Irailaren lehenetan, hasierak, nobedadeak eta estreinaldiak: estutxe eta koaderno berria, izena emandako ikastaro edota ekintzetarako taldekideekin lehen enkontrua, aktibitate emanaldi eskaintza oparoa publizitate orrietan edonon, ikasturtearen agenda betetzeko, nork berea... [+]


Materialismo histerikoa
Ezin dute euskara ikasi

Ama da, Perukoa, eta ezingo luke euskara zerotik ikasten doan hasi, egunkarietan irakurri dugun moduan (gezurra zen): hemen agian bai, gurean udalak bermatzen duelako eskubide hori (Hernani). Etortzen bazait ikasturtea amaitutakoan (etorri zaizkidan moduan), alabarekin udan zer... [+]


Eguneraketa berriak daude