Maria Jesús San José Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia sailburuak emandako datuen arabera, iaz EAEn egindako 7.860 kontratutan legeari iruzur egin ziotela atzeman dute. Kontratu horiek legea betetzeko eraldatu egin behar izan ziren.
Guztira 17.991 kontratu berrikusi zituen Jaurlaritzaren Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzak 2018an. Asteazken honetan aurkeztu dute iaz egindako lanari dagokion txostena eta datu esanguratsuak eman ditu.
“8.000 kontratu inguru eraldatu ditugu, guztira ia 18.000 berrikusi ondoren. Alegia, berrikusitako kontratuen % 44k legeari iruzur egiten zioten, eta orain finkoak edo/eta lanaldi osokoak izatera pasa dira. Lau halako handitu dugu aurreko urteko emaitza. 2017an, 2.000 kontratu eraldatu ziren, eta orain, berriz, 8.000”, azaldu du San Josék.
Horretaz gain, iaz 832 arau-hausteren gaineko zigorrak ezarri zituen Laneko Ikuskaritzak, guztira 5,6 milioi eurokoak. %42ko hazkundea da hori Jaurlaritzaren arabera, 2017ko datuekin alderatuta.
CCOOk egindako azterketa batek agerian utzi du hezkuntzan, industrian, ostalaritzan eta merkataritzan ordu estren kopurua nabarmen altua dela, eta enpresek urteko 3.254 milioi euro bereganatzen dituztela ordaindu gabeko ordu gehigarriengatik.
Lan Ikuskaritza ofizioz ikertzen ari da Meccti kontratazio enpresa, emakume horien duintasunaren eta oinarrizko eskubideen aurka egin duelakoan. Azafatek kontatu dute aukeraketan jasandakoa: gorputza, hortzak, azala eta beste xehe ikuskatu zizkieten, eta ezaugarri fisiko horien... [+]
Aurreikuspen falta, hamabi ordu baino gehiagoko lan-txandak, osasun zentro bakoitzean protokolo desbedinak... Azaro hasierako Espainiako eta EAEko Lan-Ikuskaritzaren txosten batek agerian utzi ditu COVID-19aren krisian Osakidetzan izandako hainbat “irregulartasun”... [+]
Uztailaren 15eko agindua malguagoa da lantokien barruan, eta negozioen esku uzten du “espazio bakoitzean egokiak ikusten diren neurriak” aplikatzea.
Espainiako Gobernuak hainbat “arau-hauste larri” zehaztu ditu pandemiarekin lotutako laneko arriskuen prebentzioari lotuta. “Langileen arteko 1,5 metroko distantzia ez bermatzea” edota “babes-ekipoak ez ematea” bezalako zabarkeriak zigortzeko... [+]