Madrilgo epaitegi horrek ebatzi du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eragile eta ordezkari guztiek euskaraz dakiten udalerrietan, administrazioak euskaraz funtzionatzeak "eskubide linguistikoak urratzen" dituela. Hori dio, nahiz eta EAEko Udalen Legeak jaso norbaitek ez badaki euskaraz, administrazioarekin harremana gaztelaniaz egiteko eskubidea duela. Epai euskarafoboak bi boto partikular izan ditu aurka, eta azken hilabeteetan ebatzitako enegarrena da norabide berean. Batez ere udalerri euskaldunenei eragingo die, euskaraz funtzionatzeko erabakia hartu dutenei.
EAEko Udal Legearekin ahalbidetzen zen euskara hizkuntza nagusia zen herrietan, hau da, herritarren gehiengo handiak euskaraz dakiten UEMAko herrietan, administrazioak zenbait dokumentazio euskaraz sortzea, gaztelaniazko itzulpenik gabe. Hori bai, beti ere eskubidea emanez inork propio eskatzen bazuen, gaztelaniaz ere guztia jasotzeko.
2016an onartu zen eta 2019an dekretua onartu zuen Eusko Jaurlaritzak, hizkuntza ofizialak udaletan nola erabili arautzeko. Horren arabera, aipatu herririk euskaldunenetan, euskara lehenetsiko zen ondorengoetan: udalaren deialdiak, bileretako gai ordenak, mozioak, boto partikularrak, akordio proposamenak, komisio informatiboen txostenak, akordioak eta aktak.
Udal Legea onartu zenean, Espainiako Estatuaren Abokatutzak auzitan jarri zituen hainbat artikulu, eta horien artean, orain baliogabetu duten 6.2 artikulua. 2017an, ordea, akordioa lortu zuten Espainiako Gobernuak eta Eusko
Jaurlaritzak, legearen interpretazioari buruz, eta hor itxi zen kontua. Hori ezerezean geratu da orain.
Vox eskuin muturreko alderdiak helegitea jarri zion dekretu horri eta EAEko Auzitegi Gorenak, helegiteetan sartu aurretik, erabaki zuen osoa Espainiako Konstituzio epaitegira igortzea dekretu osoa, bi hizkuntzen arteko desoreka sortzen ote zuen zalantzak zituelako Luis Garrido buru zuen epaitegiak.
Asteazken honetan Espainiako Konstituzio Epaitegiak onartu egin du Cesar Tolosa Tribiño magistratu kontserbadorea txostengile duen epaia (hemen epaia, gaztelaniaz) eta ebatzi du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan onartutako lege horrek “bi hizkuntza koofizialen artean desoreka sortzen duela, gaztelaniaren erabilera azpiratzen duela euskararen ezezagutzara”. Cándido Conde-Pumpido buru duen epaitegian, epaia ez da aho batez hartu. Bi boto partikular aurkeztu dituzte Laura Díez eta Ramón Sáez epaileek, eldiario.es-ek jaso duenez.
Ez da lehen aldia udalerri euskaldunetan euskara hutsez funtzionatzea oztopatu nahi duten epaiak ematen dituztela. 1999an, adibidez, Espainiako Auzitegi Gorenak legez kanpo jo zuen Hegoaldeko udalek euskara hutsez jardutea.
Orduan, Aizarnazabalgo Udalak 1992an onartutako ordenantzaren harira kaleratu zuten epaia. Bertan esaten zen euskara hutsean aritzea "diskriminatzailea" zela. Erroldaren arabera, ordea, 544 biztanletik 541 euskaldunak ziren, eta hiru soilik erdaldunak. Pertsona horiek sekula kexatu ez baziren ere –idatziak ulertzeko eran bidaltzen zitzaizkien edo tramitazioak gaztelaniaz egiteko aukera bermatzen zitzaien–, Espainiako Auzitegi Gorena tartean sartu zen gaztelania inposatzeko herririk euskaldunenetan ere.
Ordutik, UEMAko udalak saiatu izan dira gaztelaniaz beharrean euskaraz funtzionatzeko bide juridikoak topatzen. Alabaina, azken hilabeteetan epai euskarafobo ugari ebatzi dituzte epaitegiek eta besteren artean, euskalgintzako eragile nagusiak bateratzen dituen Kontseiluak salatu izan du oldarraldi judizial bat pairatzen ari direla euskaldunak. "Oldarraldi judizialaren soka amaigabean kolpe handi bat euskararen normalizazioari, euskaldunon eskubideei, herritarren eta erakundeen erabakimenari, ekitatean oinarritutako elkarbizitzari. Azaroaren 4an denok Bilbora!", adierazi du sare sozialetan Idurre Eskisabel buruak.
Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko.
Kutxa Banku Fundazioak adierazi du Kutxabankeko presidentearen adierazpenek ez dutela fundazioaren pentsamoldea islatzen, "Hizkuntza aniztasuna beti da aberastasun iturri, nekez izan daiteke oztopo", argudiatu dute.
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]
"Poloniar bat etortzen bada eta bost urte pasako baditu proiektu batean, joder agian ez zaio egoki irudituko seme-alabek euskaraz ikastea, ezta?", bankuko lehendakari Anton Arriolak adierazi duenez. Euskalgintzako eragileek gogor kritikatu dute eta esandakoa... [+]
Ba al dakizue frantses batzuk harritu egiten direla mugaren alde honetan ere euskaldunak bagaudela jakitean? Ba bai, harrigarria bada ere, behin, Donostian, frantses batzuei entzun nien sinetsi ezinik beren buruari galdetzen: “Saint-Sébastien est au Pays... [+]
Gasteizko 1 zenbakiko Auzitegi Kontentzioso-Administratiboak emandako epaia berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Lan poltsan parte hartzeko euskara maila altuenaren baliokide diren 3. eta 4. eskakizunak indargabetu zituen Gasteizko Auzitegiak.
Euskal Herrian Euskarazen arabera, Tolosako tren geltokiko segurtasun agente batek eraso egin zion militante bati, agenteari euskaraz hitz egiteko eskatu ziolako. Tolosako alkateak "kezka" adierazi du eta azalpenak eskatuko dituela jakinarazi.
Euskarazko B2 eskakizuna zuten bi udaltzain lanpostu baliogabetu zituzten epaileek iazko urtarrilean, euskara eskatzea "diskriminatzailea" izan zitekeela iritzita; eta aitzineko astean, Donostiako Udalak aurkezturiko helegitea ez aztertzeko erabakia hartu du EAEko... [+]
Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]
Eusko Jaurlaritzak isunak kendu dizkie ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortuak izan ziren Donostiako herritarrei. Manex Ralla eta Amaia Abendaño dira herritar horiek, isunak kendu dizkietela baieztatu diote hedabide honi.
Ostegun honetako Udal Osoko Bilkuran eztabaidatu eta bozkatuko dira Amurrioko Udaleko 2025erako aurrekontuak eta, beste behin ere, Udal Gobernuak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen hitzarmen eta dirulaguntza berrezartzeari.
Arkitektoen elkargoaren helegitea dela eta, Donostiako Udalak atzera bota du kontratazio espedientea.