EAEko udalei bukatzen ari zaizkie 2013rako aurreikusitako Larrialdietako Gizarte Laguntzak

  • 2013. urterako Eusko Jaurlaritzak udal bakoitzari Larrialdietako Gizarte Laguntzarako emandako dirua agortzen ari da. Eudelek laguntza emateko eskatu dio egungo Politika sozialetako Juan María Aburto sailburuari, herritar guztien beharrak asetzeko.


2013ko uztailaren 22an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Eudelek Bilbon duen egoitzaren aurrean 2012ko irailean udaletako hainbat langilek Madrilgo murrizketen kontra egindako elkarretaratzea.

Urtea bukatzeko oraindik hilabete batzuk falta direnean, EAEko hainbat udal kexu dira, aurreikusitako diru kopuruak ez diolako errealitateari erantzuten. Donostiak dagoeneko ahitu ditu urte osorako emandako diruak. 1,2 milioi jaso zituen, eta kopuru hori 1.456 familiaren artean banatu du jada. Jon Albizu Gizarte Ongintzako Donostiako zinegotziak (Bildu) adierazi du, 1,3 milioira arteko gastua egin dutela, eta oraindik urte amaierara bitartean aurreikusi gabeko beste 900.000 euro jarri beharko dituela Udalak bere kontutik.

2012an bezala, 2013an ere 17,3 milioi banatu ditu Jaurlaritzak Larrialdietako Gizarte Laguntzarako. Eskariak gora egin du ordea, krisiak gogor jo duen urte honetan.

2010ean Enplegu eta Politika sozialetako sailburu zen Gemma Zabaletak zorroztu egin zituen larrialdietako diru laguntzak eskatzeko neurriak. Protestek gora egin ahala, ordea, 2010eko udaran, ezarritako neurria baretu ez, baina banatzeko diru kopurua 17,3 milioitik 24 milioi eurora igo zuen. Halere, Eudelek salatu zuen, lehen laguntza eskatzen zutenen %35ak neurri horiekin ezin izango zuela diru hori jasotzen jarraitu.

PSE-EEk aurreko urteetan egindako moldaketak deuseztatuta, 2013ko apirilean eskaerak egiteko neurriak zabaldu zituzten, eta Aburto kontseilariak gestio hobea espero du. Zenbait udal ordea, dagoeneko dirua bukatu zaiela eta gehiago behar dela salatzen ari dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Murrizketak
2024-12-27 | Gedar
Eguberrietan 110 osasun-zentrotan ezarri ditu murrizketak Osakidetzak

Iazko Gabonetan, hamabi ordurainoko itxaronaldiak izan ziren. Urtean 180 egunetan ezartzen ditu nolabaiteko murrizketak Osakidetzak.


Bilboko Etxaniz Suhiltzailearen anbulatorioko sexu-transmisiozko infekzioen zentroa “gainezka” dagoela salatu dute

Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariak esan du langile eta informazio falta dagoela, itxaron zerrenda “luzea” dela eta estigmatizazio “handia” dagoela.


Valentziako presidentearen aurkako salaketa jarri dute, eta haren dimisioa eskatu

Valentziako Generalitateko presidentearen aurka salaketa jarri du CGT sindikatuak, heriotzak saihesteko neurriak hartu ez izana leporatuta. Hogei bat eragile sozial eta sindikalek berriz, haren dimisioa eskatzeko manifestazioa antolatu dute hiriburuan, datorren larunbaterako.


2024-11-05 | ARGIA
Berriz ere medikurik gabe egon dira Amurrioko larrialdietan

Amurrioko anbulatorioko Etengabeko Arreta Gunean ez zen medikurik egon joan den igandean, Aiaraldeak informatu duenez. Hain justu, hainbat bizilagunek sinadura bilketa abiatu dute eskualdean: “Erabat normalizatu da Laudioko zein Amurrioko Etengabeko Arreta Guneetan mediku... [+]


Hiru medikuetatik bi falta dira Elizondoko osasun etxean

Aparteko ordu boluntarioekin betetzen ari dira medikurik gabeko zerbitzuak Elizondon. Xabi Zarandona medikuak salatu du ezinezkoa dela gaixoen jarraikortasuna bermatzea.


2024-06-19 | ARGIA
Mediku eta pediatrak falta dituzte Bortziri eta Baztanen ere

Kalera atera dira salatzeko Bortziri eta Baztanen mediku eta pediatren falta, itxaron zerrenda amaigabeak eta hitzorduen atzeratzea jasaten ari direla, besteak beste. “Landa eremuan bizi garenok ere merezi dugu behar dugun bezala artatuak izatea”.


Austeritatearen itzulera
Arau fiskal berriei baietza eman diete Bruselan eta murrizketa sozialei atea ireki

Europar Batasuna pandemia aurreko zerga arau zorrotzetara bueltatzeko bidean da, Europako Parlamentuak estatu kideek duten defizita eta zorpetzea mugatzeko neurri fiskal berriak onartu ostean. Ecofinek 2023 urte amaieran erabakitakoari jarraiki, austeritate eta murrizketa... [+]


Europako Banku Zentralak “erreforma estrukturalak” iragarri ditu, defentsarako gastuei aurre egiteko

Europako Banku Zentraleko lehendakari orde Luis de Guindosek Europak dituen "mehatxuez" hitz egin du Bartzelonan: "Berriz ere erreforma estrukturalen inguruan hitz egin behar dugu".


2024ko europa neoliberalak, Schäubleren politika austerizida du ipar

Europar Batasuneko Ekonomia eta Finantza ministroen Ecofin kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ekarri dizkigu opari urte berriarekin. Pandemia ondorengo norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]


Austeritate politikak
Hau 2024 urtea da: ongi etorri Europa neoliberalaren “normaltasunera”

Europar Batasuneko 27 herrialdeetako ekonomia eta finantza ministroen kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ezartzea adostu du abenduaren 20an. Azken urteetako norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]


Sektore publikoan greba: 150.000 langile kalera ateratzera deitu dituzte sindikatuek

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sektore publikoan greba eguna da gaurkoa, ELA, LAB, CCOO, Steilas, SATSE eta ESK sindikatuek deituta. Goizaldean abiatu dira lehen zutabeak eta manifestazioa handienak eguerdian egingo dituzte hiriburuetan.


2023-06-23 | ARGIA
Baliabide nahikoa ez eta gainera murrizketak jasan dituztela salatu du konplexutasun handiko Gasteizko ikastetxe batek

Hizkuntza gabeziari lotutako hezkuntza atzerapenak eta premia handiak dituzte Gasteizko Federico Baraibar institutuko ikasleek. Beti baliabidez urri dabiltzala, baina hurrengo ikasturterako Eusko Jaurlaritzak esleituriko baliabidetan murrizketak izango dituztela salatu dute... [+]


2023-06-13 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Unibertsitatea

EHUko irakasle izateagatik, hitzaldiak emateko gonbitea jaso dut maiz. Sarri, musutruk edo ordainsari baxuen truke. Irakasle izateagatik suposatu dute soldata duin eta egonkorra nuela. Inork ez dit lan-egoeraz galdetu. Nik ez dut ahoa ireki.

Unibertsitatean profesional eta... [+]


2023-04-04 | ARGIA
Kalitatezko pediatria publikoa aldarri

Osakidetzako pediatria zerbitzuaren “egoera larria” salatu du Arabako Umeen Osasun Publikoa Aurrera plataformak. Jaurlaritzari “180 graduko bira” eskatu dio, eta bat egin du apirilaren 22an EAEko hiriburuetan osasun publikoaren defentsan egingo diren... [+]


Osakidetzak Arabako Osasun Mentaleko sarean oheak eta langileak murriztu nahi dituela salatu du ELAk

Erakunde publikoak "sarea berrantolatu" nahi du, errehabilitazioko ohe-plazak gutxituz eta azpikronikoetakoak handituz. Sindikatuak salatu du aldaketak "eremu komunitarioa indartu gabe" egin nahi dituela, eta horrek sarea saturatuko lukeela.


Eguneraketa berriak daude