Unidas Podemoseko bozeramailearen arabera, koalizioak ezezko botoa emango dio estatu terrorismoari buruzko ikerketa batzordeari. Horrek EAEko Podemosen kontrako erreakzioa eragin du.
Pablo Echenique Unidas Podemoseko bozeramaileak ekainaren 18ko goizean Espainiako Diputatuen Kongresuan egindako adierazpenen arabera, ez da beharrezkoa GALen ikerketa batzordea eratzea, "jende guztiak baitaki zer gertatu zen”. Alderdiak EAEn duen ordezkaritzak adierazpen horiek deitoratu ditu ordea. Ezker Anitza-IUk eta Ahal Dugu Podemosek agiri bateratua kaleratu dute, Echeniqueren hitzak kritikatu eta "GALen biktimen egia, justizia eta erreparazioa" defendatu behar direla berretsiz. Horrez gain, Espainiako Gobernuko presidente ohi Felipe Gonzálezek "GALen duen erantzukizuna argitu dezala" eskatu diote Justiziari.
Bitartean, EH Bilduk, ERCk, JuntsXCatek, EAJk, CUPek eta BNGk ikerketa batzorde bat sortzeko proposamena tramitatu dute, González buru zuten gobernuen eta GALen arteko loturak eta erantzukizunak argitzeko, 1984an PSOEko buruzagia gerra zikinaren arduradun zela zion CIAren informazio desklasifikatuen harira.
Adierazpen kontrajarri hauek Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetatik lau astetara jazo dira. Orain artean kaleratutako inkestek ez dute emaitza onik aurreikusi EAEko Podemosentzat.
Pili Zabalaren mespretxua erabakiarekin aurrean
Joan den legealdian Ahal Duguko lehendakarigai izan zenak ostegun goizean Euskadi Irratian egindako elkarrizketan adierazi duenez, ostegunean deitu zion Pablo Iglesiasi eta adierazi zion Podemosetik aldendu beharra besterik ez zuela, honek Felipe González ikertzeko Kongresuan batzorde bat irekitzeko eskaera sostengatuko ez duela iragarri ondoren, "ezin duela halako mespretxurik jasan".
Pili Zabala GALek 1983n bahitu eta hildako Joxi Zabalaren arreba da eta posizio horretatik galdetu dio Iglesiasi: ¿Non geratzen dira gure eskubideak?". Zabalaren esanetan, Iglesiasek erantzun dio orain ez dela horrelako ekimen bat bideratzeko unea, "ez baita aurrera aterako".
📻 'Dezepzio, egoneza, kezka eta mespretxua' adierazi dizkio @pili_zabala-k @PabloIglesias-i @PODEMOS-ek GAL eta Felipe Gonzalezen ikerketa batzordea sortzeari ezetz esan diola jakin ondoren
— Faktoria (@faktoriaEITB) June 19, 2020
🔊Entzun 👇 elkarrizketa osoa: https://t.co/eB70kjHWL0 @PodemosEuskadi_ pic.twitter.com/LOeA93Il3t
Urriaren 24tik Espainiako Estatuko hedabide guztietako lerroburuak eman dizkiote Iñigo Errejóni, eta maiztu arte erabili dute haren izena, ezker-eskuin. Gutxitan ikusten den zarata mediatikoa lortu du, eta badirudi oihartzunak luze jarraituko duela. Orain... [+]
L5 lineak Euskotrenen ibilbidea aldatuko du, eta geltoki batzuk eraitsiko dituzte, tartean Usansolokoa. Trenaren ibilbidea lurperatuko dute eta beste geltoki batzuk gehituko dituzte. 2022an, Eusko Jaurlaritzak linea horren jatorrizko proiektua aldatu zuen Usansoloko geltokia... [+]
“PPko polizia patriotikoak” Barne Ministerioaren datu-baseen bitartez, Podemoseko politikariak espiatu zituela informatu du El Paísek, horien artean Pablo Iglesias, Yolanda Díaz, Ione Belarra edo Irene Montero. Espainiako Estatu osoko autonomia erkidego... [+]
Irene Montero Unidas Podemoseko hautagaiak kezkaz hasi ditu hauteskunde gaueko adierazpenak: “Adostasun belikoa duten indarren kopurua kezkagarria da, eta eskuin muturraren igoera, jasanezina”. Horren aurrean, “genozidioa amaitzea eta bakea dira gure... [+]
Ahal Dugu izan da gaurko galtzaileetako: ez du ordezkaritza politikorik lortu. Inkestek iragartzen zioten aukera hori, baina baita eserleku bat edo bi lortzeko aukera ere. Azkenean ez du lortu eta alderdi moreak kolpe gogorra jaso du.
Lander Martínez Sumarreko bozeramaileak egintzat eman du banaketa eta Alba García alderdi horretako lehendakarigaiak ere ez du gaur gaurkoz posible ikusten koaliziorik.
Santomasetan bi homofobok sudurra apurtu zioten 23 urteko gazte bati eta kasu horren harira hainbat galdera egin dizkio Elkarrekin Podemos-IUk Eusko Jaurlaritzari, LGBTfobiari aurre egiteko neurrien inguruan. Bilboko EHGAMek ere badu zer esana: "Zisheteronorma babesten... [+]
Euskadiko Podemosen koordinatzaile nagusi Pilar Garrido, Sumarren Gipuzkoako zerrendaburua izan zena Espainiako hauteskundeetan, koaliziotik kanpo aurkeztearen alde mintzatu da Eusko Legebiltzarreko datozen bozketei begira. “Euskadiko jendea mobilizatzeko balio du... [+]
11:30ean izan da kargua hartzeko ekitaldia Nafarroako Parlamentuan, eta gonbidatu gisa joan dira hainbat ordezkari politiko, tartean Iñigo Urkullu EAEko lehendakaria. Kontseilari berriak ere izendatu dituzte: lau Geroa Baik gidatuko ditu eta bat Zurekin Nafarroak;... [+]
Abstentzio handiko hauteskundeak izan dira, eta lehia handiena EAJ eta EH Bilduren artean izan da: lehenengoak behera egin du eta bigarrenak gora. Nafarroako Legebiltzarrean UPNk mantendu du 2019ko garaipena, eta PSNk bigarren postua. Araba eta Bizkaiko Batzar Nagusietan, EAJk... [+]
Desokupa moduko enpresa edo antolakundeak desegiteko lege bat abiaraziko dutela iragarri du Ione Belarrak, Espainiako Gobernuko Eskubide Sozialen eta 2030erako Agendaren ministroak.
Usansolotarrek 30 urte daramatzate herri izateko lanean, eta orain bide horren azken txanpan daude. Espainiako Legedian, aldiz, oztopoak egon daitezke eta horiek gainditzeko, asteazken honetan EAJk, EH Bilduk eta Ahal Duguk proposamen bateratua aurkeztu dute Madrilen.
Eusko Jaurlaritzaren planifikazio dekretua eta onarpen agindua kritikatu ditu Iñigo Martinez Zaton Elkarrekin Podemos-IUko legebiltzarkideak, salatu du ikastetxe publikoan matrikulatu nahi eta itunpekora bideratu dituztela familia batzuk, eta Ikastolen Elkartearen... [+]
Elkarrekin-Podemosek eta Eusko Jaurlaritza osatzen duten EAJ eta PSE alderdiek akordioa lortu dute, Eusko Legebiltzarrean tramitazio prozesuan dagoen Memoria Historikoaren Legea onartzeko; alderdi moreak 60 zuzenketa baino gehiago aurkeztu dizkio proiektuari.
Astelehenean erregistratu du PSOEk Espainiako Kongresuan, Unidas Podemosekin akordiorik lortu gabe. Irene Montero Berdintasun ministroak dio prest daudela PSOEren baldintzak onartzeko, baina onespenaren puntua ezin dela ukitu. Gobernu koalizioan tentsioak areagotu ditu auziak.