Gorantz egiten ari da nekazaritza ekologikoko eredua Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, Ekolurra Kontseiluak baieztatu duenez, baina Europako Itun Berdeak 2030erako helburutzat duen %25etik urrun dago oraindik.
Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak (ENEEK), Ekolurrak, ohartarazi du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako nekazaritza ereduak “ekologikoranzko bilakaera nabarmena” eman behar duela datozen sei urteetan, Europako Itun Berdearen “Baserritik mahaira” helburua betetzeko. 2030ean lurren %25 ekologikoan produzitzea da erronka, baina EAEn gaur egun %5 besterik ez daude hala erroldatuta, Ekolurrak baieztatu duenez.
Helburua lortzeko agroekologia sustatzen jarraitzeko beharra nabarmendu dute, “bertoko ekoizpen ezaugarrietara egokituta” dagoen eredua, alegia. Kontsumitzaileengana heltzeko bideak erraztu beharra ere aipatu dute, eta ekoizleentzako “merkaturatze modu duinenak indartzea”. Ekolurrak dio herritarrak kontzientziatuta daudela ekologiari, osasunari eta ondo elikatzeari dagokionez, baina “ekintza” falta dela: “Erronka da bertoko elikagai ekologikoak aurkitu eta erostea”.
2023an Ekolurrak EAEko beste 1.668 hektarea ziurtatu zituen eredu ekologikoan, eta orotara 10.772 hektarea daude ekologikoan izena emanda. Azaleraren %55 Araban dago, Gipuzkoan %24,5 eta Bizkaian apalena, %20,5, baina Ekolurrak nabarmendu du hor %29 hazi dela 2023an, abeltzaintza-jardueren izen-ematearen eraginez. Ekoizleei dagokienez, Ekolurrak jakinarazi du 51 eragile berrik eman dutela izena, eta bi datu azpimarratu ditu: 51 horietatik %80 lehen eredu industrialean ari ziren eta ekologikorantz egin dute trantsizioa; eta %35 45 urte baino gutxiagoko ekoizleak dira.
Otsailaren 22 eta 23an Ekolurraren batzorde zaharraren eta berriaren arteko transmisioa egiteko jardunaldiak egin zituzten, Amorebieta-Etxanoko egoitzan. Bertan elkartu ziren otsailaren 5ean datozen lau urteetarako hautatutako Ekolurrako ordezkari berriak: Judit Gartzia lehendakaria, Garikoitz Aiesta lehendakariordea, baita elikadura ekologikoan jarduten duten azpisektoreetako lau ekoizle, eraldaketa eta merkaturatzeko beste lau kide, eta kontsumitzaileen ordezkari bat ere. ENEEKen parte dira, halaber, Eusko Jaurlaritza eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiak.
Itsason (Gipuzkoa) elkarren ondoan dauden bi baserri dira Urteaga eta Urkulegi, duela zenbait urte elkartu eta proiektu bateratua martxan jarri zutenak. “Bi baserriak elkartu eta ekoizpen proiektua abiatu genuen, eta 2011tik dedikazio osoarekin ari naiz honetan”,... [+]
EAEko ekoizpen ekologikoaren kontseilua da ENEEK-Ekolurra, eta zertifikazioaz gain, eredu ekologikoaren aldeko sustapen lana ere egiten du elkarteak. “Gaur egun, argi ikusten dugu etorkizuneko eredua dela ekoizpen ekologikoa, eta badagoela honi buruzko informazioa emateko... [+]
Ekolurrak irailaren 23a, Europar Batasuneko Nekazaritza Ekologikoaren Eguna, aprobetxatu du tresna berria aurkezteko. Elikagai ekologikoak kontsumitzeko erraztasunak eman nahi dizkie herritarrei, Sareko bilatzailearekin: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ekoizle ekologikoen 269... [+]
Haziak nola egin azaltzen duen jakintza praktikoa eta hazietan datzan ikuspegi politikoa. Biak uztartu dituzte Haziak liburuan Miguel Arribas Kelo-k eta Marc Badal-ek. Hamaika auzi baitaude jokoan hazi bakoitzean: biodibertsitatea vs estandarizazioa, autonomia vs menpekotasun... [+]
Sarako Nicolas Chretien dago Hiru Xilo baratzegintza proiektuaren atzean. Urtarrilean hasi zen baratzea lantzen, eta martxoaren hasieran ekin zion ekoitzitako produktuak merkaturatzeari. “Banuen formazioa baratzegintzan, baina orain arte honekin zerikusirik ez zuten... [+]
Nafarroako sektore ekologikoa egonkor mantendu da azken urtean eta nekazaritza ekoizpena %5 handitu da. Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak erronka du 2030. urterako: lurren %25 ekologikoa izatea. "Bide horretan ari gara lanean, ahalik eta nekazari eta... [+]
2011n abiatu zuten Lekorneko Garroko Etxaldean laborantza biologikoko proiektua: “Lurrak Herriko Etxearenak ziren, eta bertako eta Herri Elkargoko hautetsiek sortu zuten proiektua”, azaldu du Argitxu Ithourria kideak. Laborantza biologikoa bultzatzeko helburuz abiatu... [+]
Nekazaritza eta abeltzaintza “errotik” aldatzeko trantsizio agroekologikoaren aldeko elkarretaratzea eginen dute, hilaren 16an, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean.
Miriam eta Igone Saldias ahizpek baserriari eta familiako proiektuari eusteko apustua egin dute. Berrobiko Soronea baserrian barazkiak ekoizten dituzte eredu ekologikoan, eta Tolosako Soronea dendan saltzen, modu zuzenean.
EHU buru duen ikerlan batek Osakidetzan bertako elikagai jasangarriak erabiltzeko beharrezko diren hamairu erronka eta 30 ekintza plan zehaztu ditu. “Elikagaien Erosketa Jasangarrirako Estrategia Osakidetzako Ospitaleetan, Euskal Osasun sisteman elikadura sistema... [+]
Gipuzkoako kostaldean, Urola ibaiaren meandroan daude Amillubi baserria eta bere lurrak (toponimoaren arabera “Amilibia”). Udalerriz Zestoa da eta Iraeta auzoan dago naturaren paradisu txiki hau. Aurten 30 urte bete dituen nekazaritza ekologikoaren aldeko Biolur... [+]
Krisi klimatikoaren inpaktu negatiboak hain agerikoak diren honetan, zeharka soilik kezkatzen gaituzte. Indar korrelazio bat dago, zeinak, behetik gorako proiektu agroekologikoak tentsio konstantean mantentzen dituen, eta “greenwashing”-aren bitartez, elikagai... [+]
Gipuzkoako Biolur elkarteak iaz aurkeztu zuen Duina ikerketa proiektuaren txostena. Baratzegintza ekologikoko esperientzia desberdinen diagnostikoa egin zuten bertan, hainbat alor kontuan hartuta: ekonomikoa, ingurumenekoa, bizi baldintzena, zaintzena eta beste. Denbora eta datu... [+]
Noaingo Zentzumenen parkean egingo da. Nafarroako elikagai ekologikoen merkatu handiena da; gune gastronomikoa, jarduerak, haurrentzako gunea eta gehiago eskainiko dute.
EAEn 2.600 elikagai desberdin daude eredu ekologikoan ziurtatuta. Bertako elikagai ekologikoen "aniztasun hau plazaratzeko" Udako Azoka Ekologikoak antolatu dituzte EAEko 14 herrietan elkarlanean, herrietako kontsumo taldeek eta hiru lurraldeetako ekoizpen... [+]