EAEko Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kontsolidaziorako meritu-lehiaketan, lanpostuen erdia euskara eskakizunik gabe atera du Eusko Jaurlaritzak, eta helegitea jarri du LAB sindikatuak, lanpostu denetan euskara eskatu dadin.
Gauza jakina da euskarak bide luzea duela oraindik egiteko Lanbide Heziketan. Sindikatuak salatu duenez, Lanbide Heziketako eskaintza publikoan ez dira betetzen Lanbide Heziketako Legeak jasotzen dituen euskara bermatzeko artikuluak, eta lanpostua egonkortzeko lehiaketan euskara guztiei eskatzea eremu hau euskalduntzeko beharrezko pausoa dela iritzi dio.
“Jaurlaritzak argitaraturiko Lanbide Heziketako planetan ez da jasotzen euskara indartzeko estrategiarik eta A ereduko eskaintza da nagusi hein handi-handi batean”, gogoratu du LABek.
"Irakasle euskaldunen bazterketa"
Sindikatuaren hitzetan, irakasle euskaldunen bazterketa ematen da, karrerako funtzionarioen kasuan gaztelaniaz gain euskaraz dakiten eta beraz 2. Hizkuntza Eskakizuneko plazetan dauden irakasleak “bigarren mailako irakasleak” direlako, soilik gaztelaniaz dakiten eta beraz 1. Hizkuntza Eskakizuna dutenen aurrean. Lehenengoei, eskolak euskaraz zein gaztelaniaz eman ditzaketen arren, “aurten gauzatuko den lekualdatze-lehiaketan bakante horiek momentuz ez zaizkie eskaini, ezkutuan utzi eta irakasle ez-euskaldunei soilik gordetzeko”.
Ikasturte honetatik aurrera, Hego Euskal Herriko Lanbide Heziketako ikasleak lehenengo mailatik arituko dira enpresetan, enpresek eurek hezkuntza-curriculumeko edukiak irakatsi eta ebaluatuko dituzte, eta ikasleen ezagutza tekniko eta espezifikoak murriztuko dira, Xabier Jimenez... [+]
"Baserriberri" du izena programak eta langabezian diren Euskal Herri osoko 12 ikasleri zurgintza formazioa emango die, erortzear diren baserriak berritzen ikas dezaten.
"Borroka luze eta gogor baten ostean", garun-paralisia eta %87ko desgaitasun motorra duen Usurbilgo ikasleak jardunaldi osoko laguntzailea lortu du ikasturte honetarako eta familia guztia "oso pozik" dagoela jakinarazi dio ARGIAri ikaslearen amak. Joan den... [+]
Bizikletako martxak eta topaketak antolatu dituzte, euskarak Lanbide Heziketan duen presentziaren inguruan hausnartzeko eta aurrera egiteko proposamenak elkarrekin adosteko.
%87ko desgaitasun motorrarekin, Lanbide Heziketa ikasten ari den Usurbilgo gazte batek laguntzailea behar du ikastordu guztietan, baina ukatu egin dio Hezkuntza Sailak, eta hautsak harrotu ditu kasuak: Eusko Legebiltzarrera eraman du gaia EH Bilduk, Steilas sindikatuak egoera... [+]
%87ko desgaitasun motorrarekin, Usurbilgo gazte batek ikastordu guztietan laguntzailea izan du orain arteko ibilbide akademikoan, baina Lanbide Heziketara igaro denean, jardunaldi erdian baino ez diote jarri laguntzailea. Laguntzailerik gabe dagoen orduetan ezinezkoa zaio... [+]
Asko dira euskarazko batere ikasgairik gabe Lanbide Heziketako ziklo osoa egiten duten ikasleak EAEn, berak ezarritako legea urratzen duelako Eusko Jaurlaritzak. Lanbide Heziketan euskaraz ikasi ahal izateari eta zikloak euskalduntzeari Jaurlaritzak “blokeoa” ezarria... [+]
Gaur egun Lanbide Heziketako ikasleen %30ek ikasten du eredu dualean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 7542 enpresetan. Iaztik bikoiztu baino gehiago egin da enpresa kopurua, eta hemendik hiru ikasturtera 25.000 izatea nahi dute.
Ikasle guztiak, baita premia bereziak dituztenak ere, kontuan hartuko dituen curriculuma diseinatzen eta aplikatzen jarriko dituzte Errenteriako Don Bosco Lanbide Heziketako irakasleak. Lanbide Heziketan lehenengoz egingo dela eta proiektu berritzailea dela iragarri dute,... [+]
Ikasle Abertzaleek greba deitu dute hezkuntzan, ostegun honetarako. Indarrean diren hezkuntza erreforma eta legeek sakoneko arazoak indartu baino ez dituztela egiten eta hezkuntzak soluzio integrala behar duela aldarrikatzen dute: “Hezkuntza sistema sozialista eraikitzea... [+]
Covid-19ak eragindako krisi ekonomiko, laboral eta sozialak agerian utzi ditu milaka negozio txiki, berriz irekitzeko aukerarik gabe ateak ixten ari direnak; dozenaka mila lanpostu galdu dira horrela.
Covid-19ak eragindako krisi ekonomiko, laboral eta sozialak agerian utzi ditu milaka negozio txiki, berriz irekitzeko aukerarik gabe ateak ixten ari direnak; dozenaka mila lanpostu galdu dira horrela.
Maiatzaren 15ean lanbide heziketako ikastetxeek EAEko Hezkuntza sailetik jaso duten instrukzio berriak zera dio: maiatzaren 18an lantokiko praktikaldiak hastea planteatzen dutela. Steilas sindikatuak salatu du Espainiako Errege Dekretuak argi uzten duela aurrez aurreko hezkuntza... [+]