ELAk eta LABek akordioa adostu dute Eusko Jaurlaritzarekin, eta, besteak beste, justiziako gainontzeko langileekin parekatuko dituzte soldatak. Nafarroan grebak aurrera jarraituko du.
EAEko justizia administrazioko greba bertan behera utzi dute ELA eta LAB sindikatuek, Eusko Jaurlaritzaren eskaintzaren ondoren. Sindikatuek asteazkenean egin dituzte asanbladak langileei proposamena helarazteko, eta onartu egin dute. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 2.400 langileri eragingo die akordioak.
Akordioak sindikatuen aldarrikapen nagusiak jaso ditu. Hasteko, langileen soldatak EAEko Administrazio Orokorreko gainontzeko langileekin parekatuko ditu, eta horrek soldataren %13ko igoera ekarriko du. Akordioa sinatzean handituko dute soldaten erdia, eta gainontzekoa 2024ko urtarrilaren 1ean. Horrez gain, emakumeen aurkako indarkeriaren epaitegietako langileei soldata plus bat aitortuko zaie. Ibilbide profesionalari dagokion sari osagarria ez du jaso negoziazioak, eta aurrerago negoziatuko dutela adostu dute.
Hilabete greban
Apirilaren 17an hasi zituzten hiru orduko lanuzte mugagabeak justizia administrazioko langileek, eta egun osoko greba egin zuten apirilaren 19an. Besteak beste, epaiketa asko bertan behera geratzea ekarri du horrek. ELAk eta LABek salatu zuten hamabi urte zeramatzatela Eusko Jaurlaritzarekin negoziatu nahian.
Lortutako akordioari dagokionez, ELAk adierazi du kolektiboak grebari emandako babesari esker lortu dutela. LAB ere lorpenarekin gustura agertu da, baina adierazi duenez, auzitegi-medikuntzako langileentzat ez dute "aurrerapen nabarmenik" lortu. CCOO, berriz, Jaurlaritzarekin kritiko agertu da, eta salatu du bere greba batzordea kontuan hartu gabe egin dutela akordioa.
Nafarroan aldaketarik ez
Nafarroako justiziako langileek, berriz, grebari eutsiko diote. Deialdia Espainiako Estatu mailan egindakoa da, CCOO, STAJ, UGT eta SCIF sindikatuek deituta. Nafarroan LAB eta APAFNA ere batu dira grebara. Nafarroako Parlamentuan tramitatzen ari diren Antolakuntza Lege Organikoa geldiaraztea eta soldatak igotzea eskatu dute. Sindikatuen arabera, greba "jarraipen zabala" ari da izaten.
PAIk sortutako biktimak ez dira bakarrik PAIren Legeak eragindako egonkortze prozesuari esker funtzionarizatutako irakasleak, baizik askoz gehiago. Batzuei nolabaiteko ikusgarritasun mediatikoa eman zaie Steilasek jarritako errekurtsoaren ondorioz; gehienak, alabaina, ikusezinak... [+]
ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiruk herri ekimen legegilea aurkeztu dute Eusko Legebiltzarrean eta Nafarroako Parlamentuan, gutxieneko soldata propio baten alde. Lanbide arteko akordio bat lortzeko ekimen bateratuak ere iragarri dituzte. Eusko Jaurlaritzak begi onez ikusi... [+]
Berriz hasi dira laborarien manifestaldiak frantses estatu guzian. Sindikatu desberdinek aldarrikapenak hedatzen badituzte ere, entzun den lehena eta komunikabide nagusietan gomit izan dena, FNSEA "nagusia" izan da. Zer du saltzeko? Gezur andana bat ahal bezainbat boz... [+]
Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]
"Euskalduna ez den pertsona bat –Nagore de los Rios– hautatu du EITBko zuzendaritza nagusiak Eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari posturako, eta, ondorioz, euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu dute helburuen artean euskararen... [+]
B&B Trends lantegiaren jabeak iragarri du hartzekodunen konkurtsoan jarri duela lantegia, "ondare desegonkortasuna" argudiatuta.
Zerk motibatuta bultzatzen da bi ikastetxeren arteko fusioa? Nola uztartu norbere eskola-proiektua, eredua eta ibilbidea ondokoarekin? Zein da bidea bi eskoletako hezkuntza komunitateak ados jartzeko? Zein da Eusko Jaurlaritzaren rola?
Armagintzari loturiko Hego Euskal Herriko “enpresa, zentro edo erakundeak” hirukoiztu egin dira azken hamabost urteetan, Gasteizkoak talde antimilitaristak hurrenez hurren 2008an eta 2024an egindako ikerketen datuek azaleratu dutenez. Aurkeztu berri duten... [+]
ELB sindikatuak ardien mihi urdinaren eritasuna pairatu dutenendako elkartasunera deitzen du. Abendu hastapenean,departamenduko 650 ardi etxalde hunkiak izan dira. Kasu zenbaitetan, hamarka ardi galdu dituzte hazleek, bereziki marroak. Etxalde batzuek erraterako marroen %80... [+]
Grebak 27 egun iraungo ditu, urtarrilaren 6 arte. Gutxieneko soldata kobratzeko “365 egunez eta 24 orduz” lan-baldintza “jasanezinetan” lan egiten dutela salatu dute, eta lanaldiaren benetako zenbaketa egin dezan exijitu.
Osasun Legea aldatzea beharrezkoa dela adierazi du Nafarroako Osasun kontseilariak, hala nola Osasunbidea enpresa-erakunde publiko bihurtzea, bestela “luze gabe sistemak porrot” egingo duela argudiatuta. Sindikatuak ez daude formula horrekin ados.
Gaurko egunez, duela 50 urte, Euskal Herriko langile mugimenduak bere historiako kapitulu garrantzitsua idatzi zuen. Hegoaldean 200.000 langilek greba orokorra egin zuten erregimen frankistaren aurka. Mobilizazio hark argi utzi zuen Euskal Herriko mugimendu antifrankista... [+]