EAEko Hezkuntza Legeari xedapen gehigarri hauek proposatuko dizkio LABek

  • EAEko Hezkuntza Legeari xedapen gehigarriak aurkeztu dizkio LAB sindikatuak lau alorretan. Urriaren 6rako mobilizazioa deitu du Gasteizen, "Euskal Eskola Publiko eta Komunitarioa helburu, Hezkuntza Legea bide horretan trantsiziorako legea izan dadin, eragiten jarraitzeko".


2022ko irailaren 23an - 13:10

Garbiñe Aranburu LABeko koordinatzaile orokorrak eta Irakaskuntzako arduradun Irati Tobarrek aurkeztu dituzte EAEko Hezkuntza Legeari egindako xedapen gehigarriak:

"Hezkuntza Sistema Propio bat garatzeko dituen gabeziak zuzendu behar dira"

 LABen hitzetan, Hezkuntza Legeak "ez du ezer esaten Euskal Herriak bere hezkuntza sistema burujabea eratzeko duen eskubideaz. Indarrean dagoen Autonomia Estatutuak ez du hezkuntza gaietan eskuduntza osorik barnebiltzen; beraz, hezkuntza eskumen osoaren transferentzia eta hezkuntza gaietan erabaki ahalmen osoa beharrezkoa dela jaso behar da".

Sindikatuak gehitu du lege-proiektuak jaso beharko lukeela euskal curriculuma garatu eta hezkuntza sistema osoan ezarri beharra: "Jaurlaritzak bere eskumen guztiak baliatuta, adituekin eta eragileekin elkarlanean, euskal curriculuma osatzea eskatzen dugu".

"Langileen eskubideei dagokienez, legeak gabezia handiak ditu"

LABek proposatu du ikastetxe publikoetako langileen kasuan, Hezkuntza Sailak "egun dagoen langileen lanpostu zerrenda ezingo gutxitu izatea, lege hau indarrean dagoen bitartean". Itundutako ikastetxeen langileak langile publikoekin homologatzea planteatuko du LABek, baita zerbitzuetako langileen lan-baldintzak langile publikoen baldintzekin homologatzea ere.

Etorkizuneko langileei begira, LABen ustez "sarbide gardenerako araubidea arautu behar da urtebeteko epean. Prozedura arautu honek, gardena izan dadin, derrigorrez jasoko ditu meritu, gaitasun eta berdintasun printzipioak bermatzeko eta eskaintzen publizitatearen inguruko betebeharrak".

Pribatizaturiko zerbitzuen errebertsioa eta publifikazio prozesuak ere eskatu ditu LABek: "Lehentasunez, azpikontrataturik dauden garbitzaile, jantokiko hezitzaile eta autobusetako langileen lehengoratzea" eskatu du.

"Eskola publikoak hezkuntza sisteman ardatz izan behar du"

"Eskola Publikoaren Plan Estrategikoa berehala aurkeztea" eskatu du LABek: "Bertan, azpiegituretara edo edo lan baldintzen alorrean dauden beharretara bideratzen den inbertsioa kuantifikatuko da". Publifikazio araudia zehaztea ere eskatu du, "nahi duten ikastetxeek, beti ere alde sozialarekin negoziatuta, aukera izan dezaten".

Haur-eskolei dagokienez, eskatu du Haurreskolak Patzuergo Publikoa indartzea eta hedatzea: "Bertatik bermatuko da eskaintza unibertsal, kalitatezko eta doakoa".

"Euskal Hezkuntza Zerbitzua osatzen duten ikastetxeen betebeharrak gehiago zehaztea eskatzen dugu"

Hiru eremu seinalatu dituzte betebeharren artean: euskalduntzea, laikotasuna eta inklusioa. Euskalduntzeaz, zera adierazi du sindikatuak: "Gai honetan zehaztasun falta sumatzen dugu. Euskararen murgiltze eta mantentze sisteman oinarrituriko ikas eredu bakarra ezarri behar da, egungo hizkuntza ereduak gaindituz".

Laikotasuna "oso modu lausoan agertzen da", seinalatu du LABek: "Ez du bermatzen diru publikoa jasotzen duten ikastetxeetan doktrinamendu erlijiosorik ez dutenik egingo".

Inklusioaz ere horrela uste du LABek: "Segregazioari aurre egiteko asmo eta neurri batzuk jaso arren, hemen ere zehaztasuna falta da. Ikasleak onartzeko prozedura bakar bat arautu behar da eta horretan Udal Hezkuntza Kontseiluaren eskumenak zehazteko zuzenketa planteatzen dugu".

Ikastetxeen betebeharrak betearazteko kontrol mekanismoak zehazteko ere eskatu du: "Diru publikoaren erabilera egokia ziurtatzeko, auditoria ekonomiko lanak egingo dituen administrazio unitate berri bat sortzea proposatzen dugu. Era berean, legean jaso behar da betebeharrak betetzen ez dituzten ikastetxeei ituna kendu egingo zaiela".

Hezkuntzara bideratuko den inbertsioa lege bidez zehaztea eskatu du sindikatuak: "Neurri hauen guztien gauzapena posible izan dadin, hezkuntzarako inbertsio nahikoa bideratu beharko da. Lege bidez, hezkuntza arloan urtero dagoen aurrekontu-proiektua ezin da BPGren %6a baino gutxiagokoa izan".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
2024-09-11 | Tere Maldonado
Hezkuntza sailburuari gutun irekia (eta II)

Andere agurgarria:

Zer moduz uda? Ondo espero dut. Oraingo honetan, harira joango naiz, zure baimenarekin.

Dakizunez, merkatu ultra-liberalenen berezko lehia-logikan sartuta, ikastetxeek era guztietako "proiektuak" abiarazi behar dituzte. Jakin behar duzu... [+]


Instituturako jauziak ere egokitzapena behar du

Ume txikienen eskola-egokitzapenaz asko hitz egiten da, baina instituturako saltoa ere ez da xamurra: hormonak dantzan eta norbere beldur eta mamuak airean, Lehen Hezkuntzan babestuago egotetik ikasteredu zurrunagora igarotzen dira gazteak. Bide horretan laguntzea inportantea... [+]


2024-09-09 | Ahotsa.info
Hezkuntzako sindikatuek irailaren 26rako greba deialdia aurkeztu dute Nafarroan

Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza publikoko sindikatuek (STEILAS, ANPE, AFAPNA, LAB, CCOO, ELA eta UGT) 2024ko irailaren 26ko ostegunerako greba deialdia aurkeztu dute Hezkuntza Departamentuko erregistroan.


Harrera bizkorreko gelak etorri berrientzat

Eroriko askoren artean badira lorpenak ere. 35 urte inguruko ama gazte batek galdetzen zidan aurreko batean nola arraio lortzen zuten beraien eskolan etxean euskara jaso ez zuten ikaskideek etxetik euskaldunak ziren neska-mutikoek bezain ongi ikastea eta hitz egitea euskaraz... [+]


Mugikortasun arazoak dituzten haurrekin baso-eskolara: beldurrak eta mugak gainditzen

Mugitzeko eta ibiltzeko zailtasunak dituzten 5 urteko bi ikasleri asteroko baso-eskola saioa egokitu zaie Irungo ikastetxean: muga eta beldur artean hasitako erronkak onura, garapen eta ikasketa handiak izan ditu. "Oso babestuta dauden ikasleak dira eta basoan aske uzteak... [+]


Gurasoek nola eta zenbat erabiltzen dituzten pantailak zuzenean dago lotuta seme-alabek pantailekiko duten harremanarekin

Nerabe batek mugikor, tablet eta pantailei ematen dien erabileran eragin handienetakoa gurasoak direla frogatu du ikerketa batek. Alegia, nahiz eta adin horretan gurasoenganako distantzia bilatu ohi den, pantailekiko garatuko duen harremanean gurasoak oraindik ere eredu direla... [+]


Ikasgeletan mugikorra erabiltzeari buruzko eztabaida prozesua iragarri du Jaurlaritzak

Eskolan adimen artifiziala erabiltzera animatu ditu irakasleak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak, eraldaketa digitalaren beldur ez izateko esan die. Ikasgelan mugikorra erabiltzeari buruzko gogoeta prozesu bat ere iragarri du: “Ez dago erabilera horrek duen... [+]


2024-09-03 | Euskal Irratiak
Iparraldeko eskola publikoen %60 elebiduna izanen da ikasturte honetan

Ikasturte honetan, lehen mailako ehun eskola elebidunetan 5.700 ikaslek ikasiko dute. Bigarren mailan hamasei kolegio eta lau lizeotan 1.600 dira. Zailtasun nagusia aurten ere kolegioan euskararen eta frantsesaren arteko oren parekotasuna erdiestea da.


Askatasunaren tresna

Denok dakigu askatasuna kontzeptu zaila dela, ertz askotarikoa, hitzez definitzen zaila. Maiz mugagabetasunarekin definitu ohi dugu, baldintzamendurik gabe erabaki ahal izatearekin, ondoriorik ez edukitzearekin, edota ekintzen ardurarik hartu behar ez izatearekin. Baina ez denez... [+]


Amiantoan suspentso

Irailarekin batera badator ikasturte berriaren hasiera eta milaka haur eta nerabek ikastetxeetarako bidea hartuko dute berriz ere, batzuk pozik, beste batzuk ez hainbeste, baina denek euren azterketak eta lezioak motxilan dituztela. Beste hainbeste espero zitekeen euskal... [+]


Zergatik ez gara arreta mantentzeko gai?

Langileen %80ak ez du ordubete irauten arreta galdu gabe eta %20 inguru hamar minuturo distraitzen da. Kontzentratzeko gaitasun falta ez da soilik mugikorren eta estimulu teknologiko andanaren errua, elikadurak, kutsadurak eta oinarrian gure bizi estiloak ere zerikusi handia... [+]


Iruñeko haur-eskola publikoetako ikasle berrien %37 familia sozioekonomiko ahulekoak dira

Plaza eskatu duten guztiak onartuak izan dira onarpen-sistema berria eta zikloaren doakotasunari esker. 12.000 euro baino gutxiagoko errenta duten familien 297 umek izango dute plaza.


Energia-enpresa nagusiek biodibertsitateari eragindako kalteen %47 ezkutatzen dute, EHUren ikerketa baten arabera

"Irudia zuritzeko" estrategiak erabiltzen dituzte energia arloko enpresa nagusiek. Ekintza positiboak azpimarratu eta inpaktu negatiboa "estaltzen" dutela ondorioztatu du ikerketan parte hartu duen EHUko doktoregai Goizeder Blancok.


Eguneraketa berriak daude