EAEko herritarrek uste dute okerrago daramatela konfinamendua zaharrek umeek baino

  • Eusko Jaurlaritzak 18 urtez gorako 750 pertsonari egin dio galdeketa eta argitaratu ditu emaitzak. Arreta deitu diguten erantzunak laburtu ditugu jarraian. Adibidez, herritarrek kezka handiagoa dutela EAEko ekonomiagatik beren etxekoagatik baino eta lurraldearen ekonomia urtetarako ahulduko dela uste izan arren, beren egoera ekonomiko pertsonala hurrengo urtean ez dela askorik aldatuko erantzun dutela.


2020ko maiatzaren 07an - 06:38
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko herritarrak COVID-19ren aurrean inkestaren emaitzak argitaratu ditu maiatzaren 6an. Lehendakaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak burutu du inkesta, eta EAEko 18 urtez gorako 750 pertsonari egin diote galdeketa, apirilaren 27tik 29ra.

Nafarroako Gobernuak bezperan aurkeztu du koronabirusak nafarren osasun fisiko eta emozionalean izan duen eraginari buruzko inkesten emaitza, eta nabarmen lagin handiagoa erabili du horretarako: Nafarroako 18 urtez gorako 1.200 pertsonari egin diote galdeketa, lau alditan, apirileko aste bakoitzean 300 pertsona elkarrizketatuz.

Hauek dira Jaurlaritzaren inkestaren emaitzetan deigarri egin zaizkigun hainbat puntu:

Ingurukoengatik kezkatuago, norberagatik baino

Galdekatutako herritarrek kezka handiagoa izan dute ingurukoak gaixotzeko, beraiek gaixotzeko baino: ingurukoak gaixotzeko kezka nahiko eta asko %91k adierazi du (asko %59, nahiko %32); aldiz, norbera gaixotzeko kezka nahiko eta asko %71k (nahiko %38 eta asko %33).

Adinekoen egoera kezkagarriagoa, umeena baino

Umeen eskubideen aldeko mugimendu espontaneoak indarra hartu du konfinamenduan zehar, eta umeek egunero paseatzera ateratzeko aukera izatea lortu du. Ez da horrelako mugimendu eta lorpenik garatu zaharren egoeraren aurrean. Agian erantzunetan eragina izan dezake galdeketa egin zen egunetan, umeek kalera ateratzeko aukera lortu berri zutela? Emandako erantzunetan, behintzat, zaharrenganako kezka handiagoa adierazi dute:

Haurrek konfinamendua ondo eta nahiko ondo daramatela uste dutela erantzun du %87k eta nahiko gaizkitik oso gaizkira %10ak. Zaharren kasuan, konfinamendua ondo eta nahiko ondo daramatela uste dutela erantzun du %71k eta nahiko gaizkitik oso gaizkira %26k.

Umeek paseatzeko baimenari buruz, %57k erantzun du baimena bere horretan ongi dagoela, %23k ez litzatekeela hain "permisiboa" izan behar, %9k ez litzaiekeela etxetik ateratzen utzi behar, eta %8k "permisiboagoa" izan beharko lukeela baimen horrek. Arreta deitzen du, justu jende zaharrena dela (65 urtetik gorakoak) umeen irteteko eskubide hau ondoen ikusi dutenak, edo "permisiboago" jokatu behar dela erantzun dutenak.

Baina umeen paseatzeko baimenak baino atxikimendu handiagoa du galdeketa erantzun dutenen artean zaharrek ariketa fisikoa egitera ateratzeko balizko baimenak (agian umeena lortuta zegoelako eta zaharrena oraindik ez, galdeketa egiteko momentuan): %66k erantzun du adineko pertsona guztiei eman beharko litzaiekela baimen hori, eta %13k dio ezetz. Tartekoek, adinaren arabera emango lukete baimena (65 urtetik beherakoei %10ak eta 65 urtetik gorakoei %8ak). Kasu honetan ere zaharrenak dira baimen honen aldeko defentsa handiena egiten dutenak, eta adina zenbat eta gehiago jaitsi, orduan eta gutxiagok egiten du bat zaharren ariketa fisikorako baimenaren eskaerarekin.

EAEko ekonomiak sufrituko du, baina gure etxeak ez

Erantzun dutenen %97k kezka nahiko eta handia adierazi dute EAEko ekonomian izango dituen ondorioengatik (asko %61 eta nahiko %36). Erantzun hori eman dutenen aldetik, bitxia egiten da lurraldeko ekonomian duten kezka ez beren etxeko ekonomian sentitzea: %80k adierazi du kezka nahiko eta handia (%43k asko, %37k nahiko).

Zentzu berean, galdekatutako %70ak EAEko ekonomia urte batzutarako ahulduta geratuko dela erantzun du. %9k erantzun du oso ondatuta geratuko dela urte askotarako, eta %19k soilik erantzun du azkar errekuperatzea espero duela.

Aldiz, lurraldearen ekonomiari egiten dioten irudikapen hori ez dator bat beren burua hurrengo urtean zer egoeratan egongo den aurreikusterakoan: %39k erantzun du bere egoera ez dela aldatuko; %29 erantzun du pixka bat okertuko dela eta %15ek erantzun du oraingoa baino pixka bat hobea izango dela.

Sei alor hauei buruzko galderak egin dizkie Jaurlaritzak herritarrei

Guztira 32 galdera egin dituzte, eremu hauei buruzkoak: koronabirusagatiko kezka, aurre egiteko neurriak, konfinamendua, osasun krisiaren kudeaketa, izango dituen ondorio ekonomikoak eta izango dituen ondorioak baloreetan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 shockean adi
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


2022-03-29 | ARGIA
COVID-19aren aurkako pilulak iritsi dira Hego Euskal Herrira

Hego Euskal Herrira pilulaz betetako 722 kaxatxo iritsi dira, COVID-19a larri pasatzeko arrisku handiko gaixoentzat zuzenduta. Europar Patasunak COVID-19arentzako ahotik hartzeko gomendatu duen lehen pilula antibirikoa da Pfizerren Paxlovid eta Espainiako Gobernuak 253 milioi... [+]


2022-03-15 | ARGIA
Indarkeria matxista pandemian: erailketa gutxiago eta suizidio gehiago

Pandemiaren eragina indarkeria matxistan azterketa kaleratu berri du Espainiako Gobernuak. Bertan ondorioztatu dute eraildako emakume kopurua gutxitu egin dela, hauek kontrolatuta eduki dituzten denbora gehitu izanaren ondorioz. Baina emakumeen suizidioak gizonenak baino gehiago... [+]


2022-02-22 | ARGIA
Hipra txerto katalana merkaturatzear denean, patenteak kentzeko eskatu dute hogei erakundek

Merkatura ateratzear den Hipra txertoari patenteak kendu diezazkiola eskatu diote hogei erakundek Espainiako Gobernuari. Izan ere, Kataluniako multinazional honek COVID-19aren aurkako txertoa egiteko entsegu klinikoetarako diru publikotik gutxienez 15 milioi euro jaso ditu.


Hemen dator Gorillas, kalea hiltzeko makina berria: zuk eskatu eta 15 minutu barru etxean bertan jasoko duzu

Amazon ondoren Glovo, Deliveroo eta Uber Eats-ek gure hiri eta auzoetako bizimodua hankaz gora jarri dutela uste baduzu, adi hurrengo uhinari: heldu dira Cajoo, Flink, Dija, Gorillas, PicNic , Everli... COVID-19 betean sortuta, tximista bezala zabaltzen ari diren banaketako... [+]


2022-02-16 | Estitxu Eizagirre
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
“Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko”

Eneritz Zubiaurre irakaslea da, eta lan eremu horretan egin zen gizarteko lehenengotako txerto deiari erantzunez, ziztada hartu zuen 2021eko martxoaren 14an. Astra Zeneca egokitu zitzaion. “Inork, ezta txertoa jarri zidan erizainak ere ez zidan ohartarazi izan nitzakeen... [+]


2022-02-15 | ARGIA
COVID pasaportea eta bestelako neurri murriztaile gehienak bertan behera geratu dira Nafarroan

Nafarroako Gobernuak bart gauerditik aurrera indargabetu ditu COVID-19aren aurkako neurri murriztaile gehienak. Kalean eta ikastetxeetako patioetan ez da derrigorrean maskararik erabili beharko, gaueko aisialdiak eta ostalaritzak pandemia aurreko ordutegiak berreskuratuko... [+]


2022-02-07 | ARGIA
Grebak deitu dituzte Osakidetzan otsailaren 25 eta 28rako, “Jaurlaritzaren konponbide ezari” aurre egiteko

"Osasun Sailaren immobilismoaren eta konponbide ezaren aurrean", otsailaren 25ean greba deitu dute lehen arretan ELA, SATSE, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek eta otsailaren 28an Osakidetzako esparru guztietan. Horrez gain, otsailaren 26an manifestazioak egingo dituzte... [+]


Ziztada

Zizt! Hor dator berriz ere, bularraldean sentitu dut goizean goiz, arraroa da benetan ziztada hau.

Zizt! Jertsearen gainetik bihotzaldea igurtzi dut, emeki. Ea pasatzen den, esan dut baxu, inork ez entzuteko moduan. Gaur egun kontuz ibili behar da nork-zer entzungo duen... [+]


2022-01-28 | La Bogue
Covid pasea Naomi Klein eta Deleuzeren argitan

La Bogue da Frantziako Limousin (okzitanieraz Limosin) eskualdeko hedabide alternatiboa. Kolektibo autonomo batek kudeatua, boluntarioek egina eta militantea, bere burua kokatzen du mugimendu anti-autoritarioaren baitan. Bertan agerturiko artikulua itzuli dugu euskarara.


Langileen eskubideak, sintoma arinekin

“Proba bat egin ostean, COVID-19an positibo eman dut. Ondo nago, sintoma arinekin. Hurrengo egunetarako aurreikusitako agenda publikoa atzeratu eta konfinamendutik lanean segituko dut”. Kendu agenda publikoaren zera hori erditik, eta edonorenak izan zitezkeen... [+]


Jaurlaritza Osakidetza desegiten eta osasun sistema pribatua indartzen ari dela salatu dute milaka lagunek

Igande eguerdian milaka lagun atera dira Donostia, Bilbo eta Gasteizko kaleetara gehiengo sindikalak deituta, kalitatezko osasun publikoaren alde eta Lehen Arreta jasaten ari den kolapsoaren aurka. Oso gogor mintzatu dira Iñigo Urkullu buru duen Jaurlaritza osasun... [+]


2022-01-18 | Estitxu Eizagirre
Txertoa hartu edo ez, COVID-19a pasatu berri duenak ez du berrogeialdirik egin beharrik EAEn

Osakidetzaren azken protokoloak dio positibo baten kontaktu estua izanagatik COVID-19a azken 180 egunetan pasatu duenak, txertatuta egon edo ez, ez duela etxean berrogeialdirik egin beharrik, baldin eta ez badauka sintomarik.


2022-01-18 | Estitxu Eizagirre
Zenbait inmunologok hirugarren dosia hartu beharra zalantzan jarri du

Txertoaren hirugarren dosia abian da herrialde aberatsetan eta laugarren dosia ere ezarriko zaie arrisku taldekoei. Denborarekin txertoek eragindako antigorputzak galdu egiten dira, eta horiek gehitzeko errefortzu dosiak jartzea da gobernuen estrategia. Baina txertoen alde... [+]


2022-01-13 | Sonia González
Bizi soziala berriro hasten denean jakingo dugu

Zientzia politika publiko bihurtzen den modua kalkulu politiko eta ekonomikoek gidatzen dute, baita politikariek, alderdiek eta aholkulariek dituzten konpromiso moral eta ideologikoek ere”. Hala zioen Jana Bacevic soziologoak 2020ko apirilean The Guardian-en.

Denok... [+]


Eguneraketa berriak daude