EAEko Goi Auzitegiak bi ebazpen eman ditu ELAk eta LABek Eusko Jaurlaritzaren aurka sartu zuten demanda dela-eta: ebazpen batean Auzitegiak dio ez daukala gaitasunik ELAk eta LABek eskatutako kautelazko neurriak aplikatzeko; izan ere, bi sindikatuok Auzitegiari eskatu zioten funtsezkoak ez diren jarduerei berrekiteko Eusko Jaurlaritzak ateratako "argitzeko oharra"ren eragina geldiaraztea. Beste ebazpenean hiru eguneko epea eman die alderdiei eta Ministeritza Fiskalari alegazioak aurkezteko.
ELA sindikatuak eman du informazioa bere webgunean. ELAk eta LAB sindikatuek Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko eta Azpiegitura Sailaren aurka salaketa sartu zuten, oinarrizko eskubideen urraketagatik: osasuna, bizitza eta integritate fisikoa. Salaketan eskatzen zuten Auzitegiak indargabetu zezala funtsezkoak ez diren jarduerei berrekiteko aukera ematen duen Eusko Jaurlaritzaren "argitzeko oharra".
ELAk albistean salatu duenez, "Eusko Jaurlaritzak muturreraino malguagotu zuen oinarrizko zerbitzuaren kontzeptua, Errege Dekretuaren esanahiaren kontra (oinarrizkoak ez diren jarduerak geldiaraztea), eta funtsezkoak ez diren beste zerbitzu eta jarduera industrialak baimenduz (jarduera hauetako beharginak lanpostuan arriskuan jarriz kutsatze-bektore bilakatuze), harik eta alarma egoeraren beraren oinarriak zapuzteraino".
Goi Auzitegiak dio ez daukala eskumenik ELAk eta LABek eskatutako kautelazko neurriak aplikatzeko; bi sindikatuok Eusko Jaurlaritzaren "argitzeko oharra"ren eragina geldiaraztea eskatzen zuten, ezetsi aurreko lehen urrats gisa.
ELAk albistean adierazi duenez, "ELAren eta LABen iritziz auzitegi honi badagokio hain erabaki urgente eta beharrezkoa hartzea, areago milaka pertsonaren osasuna eta bizitza arriskuan dagoenean, eta koronabirusaren pandemia mugatzeko ordu bakoitzaren balioa izugarria denean".
ELAk gogorarazi du Nafarroako Lan Arloko Auzitegian ere demanda sartu zutela bi sindikatuek, Maria Chiviteren Gobernuak egindako "argitzeko oharra"ren aurka. Auzitegi horrek oraindik ez du ebazpenik kaleratu.
Ebazpenetako batean Goi Auzitegiak alderdiei eta Ministeritza Fiskalari hiru eguneko epea ematen die alegazioak aurkez ditzaten Lan Aretoak auzia ezagutu eta ebazteko duen gaitasunari buruz.
Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]
"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]
Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.
Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.
Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.
Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.
Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.
Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.
Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]
Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]
Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]
"Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.
Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]
Ikerketan ia 40.000 hilekodun pertsonek parte hartu dute eta haietatik ziklo erregularra dutenen %42k txertoaren ondoren odoluste handiagoa izan dutela ondorioztatu dute ikerketan.