Gizarte Ekimeneko Ikastetxeetako greba: milaka langile bildu dira Bilbon manifestazioan

  • ELA, STEILAS, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek maiatzerako deitutako lehenengo greba egunak ere (sektorean 26. greba eguna) babes zabala izan du langileen aldetik, sindikatuek beraiek adierazi dutenez. Maiatzaren 9an hilabete honetako bigarren greba eguna egingo dute. Bost sindikatuek ondoko iritzi artikulua idatzi dute.


2019ko maiatzaren 09an - 10:49
Maiatzaren 8ko manifestazioa, Bilbon. Argazkia: Steilas.

Patronalari eta Hezkuntza Sailari arduraz jokatzen hasteko eta langileen eskaerei erantzunez gatazkari bide emateko erabakiak hartzeko eta planteamnduak egiteko galdegiten diegu.

Azken bi ikasturtetan gauzatu den 26. greba eguna eta ikasturte honetako 23. da gaurkoa. Eta gaur ere, izan duen babesa oso zabala izan da. Beste behin ere, 3.500 langile inguru batu gara gaur Bilboko manifestazioan, ikastetxeetan lan baldintzen okertzearen ondorioz bizi den nahigabe orokortuaren erakusgarri. Izan ere, sektore honetako langileok 10 urte daramatzagu lan hitzarmena berritu gabe.

ELA, STEILAS, CCOO, LAB eta UGT sindikatuok egoerari irtenbide egoki bat eman, negoziazioa bideratu eta langileen eskaerei erantzun serio bat emango dioten adostasunak erdiesteko helburuan berresten gara. Helburu horrekin eman ditugu azken urteetako pauso guztiak, eta bereziki azken hilabeteetakoak.

Patronala ordea ez da arduraz jokatzen ari, eta langileen eskaerei erantzunez gatazka honi irtenbidea emateko borondate falta nabaria erakusten ari da. Urtarrileko 8 greba egunen ondoren sindikatuokin izandako aldebiko bileretan adostasunak erdiestea ahalbideratu zezaketen planteamenduak egin zituen arren, martxoak 25eko mahaian planteamendu horiek atzera bota zituen, eta mahai hartan aurkeztutako proposamena definitibo eta aldaezin bezala aurkeztu zuen; sindikatuok akordioak erdiesteko giltzarriak jasotzen zituen dokumentua helarazi bagenion ere ez zion dokumentuari erantzun ere egin; gatazkari irtenbidea emateko asmoz sindikatuok patronal eta hezkuntza sailari luzatutako bilera deialdiaren aurrean bilera hartara agertu ere ez egiteko erabakia hartu zuen;

Apirileko greben ondoren ere, patronalari egoera bideratzeko eta adostasunak erdiesteko asmo garbia erakutsi diogu.

Baina beste behin ere, patronalak fede txarrez jokatu du. Horrela, oraindik sindikatu denei helarazi ere egin gabeko proposamen bat zabaldu du ikastetxeetan greba bezperan,proposamenaren inguruan sindikatu bakar baten erantzunik ere jaso gabe. Proposamenaren nondik norakoa ikusita, argi dago langileen eskaerei erantzun gabe mobilizazio eta grebak desaktibatzeko helburu soilarekin jokatu duela berriro ere patronalak, langileen, ordezkarien eta sindikatuen artean nahasmena eta hausturak bilatu nahian benetako adostasunak baino gehiago.

Izan ere, proposamenak, soldaten planteamenduan aldaketa txikiren bat badu ere, martxoak 25eko mahaian jasotako ildo beretik bait doa funtseskoak diren planteamendu batzuetan, esaterako sektoreko langileei soldatak finantziaketara lotzen, edo hauek negoziatzeko aukera ebatsiko liekeen sistema bat ezartzen. Gainerako gaietan berriz ez dago aurrerapausorik.

Hezkuntza Sailak, berriz, erabateko arduragabekeria erakutsi du gatazka honi irtenbidea ematerakoan, eta Otsailean Legebiltzarrak gatazkaren irtenbidean inplikatzeko egindako eskaera ez da ari betetzen. Bere inplikazioa sindikatuokin biltzera mugatu da, sindikatuon eskariz eta jadanik sektorean 18 greba egun gauzatu ondoren soilik; Hezkuntza Sailari eta patronalei gela itxieragatik lanpostua galdu dezaketen langileen birkokapenaren inguruko planteamendua orain dela 4 urte helarazi bagenien ere, Hezkuntza Sailak orain dela bi hilabete inguru arte ez du eman gai honi buruz hitz egiten hasteko inolako pausorik; eta gaur gaurkoz emandako pausoak erabat eskasak izan dira, ez baitute birkokapenerako gutxieneko bermerik erakusten; azkenik, apirilak 2rako sindikatuok egindako bilera deialdiaren aurrean ere, deialdi hura gatazka bideratzeko aukera bezala baliatu ordez, eskuak garbitzen eta gatazkaren irtenbide egoki batean inplikatu gabe jarraitzea erabaki zuen.

Hau horrela sindikatuok legebiltzarreko talde desberdinekin biltzen ari gara Hezkuntza saila legebiltzarrak emandako zeregina betetzera deitzeko.

ELA, STEILAS, CCOO, LAB eta UGT sindikatuok bai patronal eta bai Hezkuntza Sailari galdegin nahi diegu bakoitzak bere ardurak bere gain har ditzala, eta behingoz bai langile, bai familia eta bai ikasleen onuran, gatazka honi irtenbide egoki bat emateko neurriak eta erabakiak har ditzatela.

Azkenik, langileak zoriondu nahi ditugu beste behin ere erakutsi duten tinkotasun, indar eta konbentzimenduagatik. Harro egotekoa da gure ikastetxeetako hezkuntza kalitatean eragin zuzena duten lan baldintzen kaskastzearen aurrean, lan baldintza horien alde borrokatzeko apustua egin duten langileak izatea gure ikastetxeetan.

Euskal Herrian 2019ko maiatzaren 8an.

 

Hitzarmen berri baterako aldarrikapen nagusiak

Enplegua:

Akordio bat, enpleguari eusteko eta gelak balizko ixtearen eraginpeko pertsonala birkokatzeko.

Soldatak:

Eroste-ahalmena berreskuratzea.

1-DBHko eta 2-DBHko irakasleen soldatak parekatzea.

Lanaldia eta lan-kargak:

Irakasleen kasuan, ordu osagarriak erreserbatzea eskolak prestatzeko eta ikasleen jarraipena egiteko, zein urtean dedikazio ez presentzialeko 70 orduren aitortza.

Administrazio eta Zerbitzuetako pertsonalarentzat, lanaldia murriztea.

Lanbide Heziketan lanaldiaren banaketa irregularra adostea.

Bereziki prekarizatuen eta feminizatuen dauden kidegoen lan-baldintzak hobetzea.

Hezkuntza-laguntzako espezialistak: haien lana hezkuntza-izaerakotzat hartzea, ordu osagarriak ematea lana prestatzeko eta ikasleen jarraipena egiteko, zein lanaldia modu erregularrean banatzea irailaren 1etik ekainaren 30era arte

Haur-hezkuntzako lehen zikloko pertsonala: haien lana hezkuntza-izaerakotzat hartzea, lanaldia murriztea, ordu osagarriak ematea lana prestatzeko eta ikasleen jarraipena egiteko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
2.361

Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.

Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]


2025-04-09 | Garazi Zabaleta
Pilotako esparatrapu hondakinetatik papera

Lehengai anitzekin papera egitea dute urteroko erronka Tolosako Lanbide Heziketako Paper Eskolako ikasleek: platano azalekin, orburuekin, lastoarekin, iratzearekin nahiz bakero zaharrekin egin dituzte probak azken urteotan. Aurtengoan, pilota eskoletan kiloka pilatzen den... [+]


Diskurtso militaristaren aurrean, eskoletan gerraz modu kritikoan gogoetatzeko materiala kaleratu dute

“Ba al zenekiten testuliburu gehienetan ia ez dela aipatzen armen industriak egungo gatazketan duen rola? Edo oso gutxitan jartzen dela zalantzan gerra ezinbestean gertatu behar dela esaten duen narratiba?”, dio Gerrarik Ez Araba elkarteak. Bestelako narratibak,... [+]


2025-04-09 | Sustatu
UEUk aurtengo uda ikastaroen zerrenda finkatu du

UEUren 53. Udako Ikastaroak izango dira aurtengo udakoak. Zein jardunaldi eta ikastaro izango diren jakinarazi berri dute. Matrikulazioa aurrerago, maiatzean.


Eskola publikoarentzako lehenengo plan estrategikoa aurkeztu du Pedrosak

“Etapa berri baten hasiera” eta “historikoa” moduko hitzekin aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko I. Plan Estrategikoa, Eusko Legebiltzarrean. Edukiak oraindik ontzeko eta zehazteko daudela, plana hamar... [+]


Hezkuntza saila eta sindikatuak ostiralean bilduko dira, eta akordio bat lortzeko nahia adierazi du Jaurlaritzak

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza publikoko irakasleek urtarrilean abiaturiko greba zikloaren bigarren kolpea amaitu eta biharamunean deitu du bilera Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Begoña Pedrosa sailburuak adierazi du "akordio bat lortzeko nahia"... [+]


Armagintza sustatzearen aurkako manifestua sinatu dute EHUko 135 irakaslek, Jaurlaritzaren posizioa kritikatuta

Zedarriak enpresari taldeak armagintza sustatzera deitzeak eta Jaurlaritzak horrekin bat egiteak "haserrea" sortu diela diote sinatzaileek. Mundu mailako egoera "inoiz baino larriagoa" dela uste dute, eta "Euskal Herriaren etorkizuna oztopa dezakeen... [+]


Unibertsitate pribatuak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak

Ugaritu diren “txiringito pribatuei” muga jartzeko asmoz, unibertsitate berriak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak. Euskal Herrian polemika artean jaio zen azken unibertsitate pribatuak adibidez, Gasteizko Euneizek, gaur gaurkoz ez ditu... [+]


2025-04-02 | Mara Altuna Díaz
Arberoa ikastolaren suteak elkartasuna piztu du Ibarran

Nafarroa Behereako Arberoa ikastola erre zen pasa den urrian. Administraziotik laguntzarik jaso ez duten arren, herritarrek berehala erantzun dute. Astelehenean, hain zuzen, elkartasuna eta berotasuna jaso dute Gipuzkoako Ibarran. Elkartasunak eraikitako sarea da gakoa.


Asteazkenean ere kanpaldia egingo dute irakasleek Lakuan, Jaurlaritzak ez baitu negoziatuko “mobilizazioak amaitu arte”

ARGIAri jakinarazi diotenez, 40-50 irakasle inguruk Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzaren pareko belardian igaro dute gaua. Dozena bat kide identifikatu ditu gauerdian Udaltzaingoak.

Gaurko greba deialdiak %75eko jarraipena izan du sindikatu deitzaileen arabera... [+]


Eskolaz kanpoko jarduerek kanpoan uzten dituzte premia bereziak dituzten haurrak

Bai ikastetxeek antolaturiko eskolaz kanpoko jarduerek, bai aisialdiari loturiko ekintzek eta udalekuek desgaitasunen bat duten haurrak kanpoan uzten dituzte maiz, eta hain justu, jarduera horiek bereziki onuragarriak dira premia bereziak dituzten haurrentzat. Hala dio... [+]


STEILASek eta LABek jakinarazi dute Hezkuntza Sailak bertan behera utzi duela gaurko deituta zuten bilera teknikoa

Hezkuntza Sailak EITBri azaldu dioenez, ikastetxe bakoitzean izan beharreko baliabideak batzar teknikoetan negoziatu partez, mahai negoziatzailean landu beharko lituzkete. Bihar eta etzi greba egingo dute EAEko ikastetxe publikoetako irakasleek.


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


2025-03-26 | Tere Maldonado
Hezkuntza Saila: ezgai ala ez duin?

Hezkuntzari buruzko legediak, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen eta planetako jaun eta jabeen aginduei jarraituz, ikasleek ikasketa etapa bakoitzaren amaieran “irteera-profil” jakin bat izatea bilatzen du. Ez pentsa profila zerbait itxia eta bukatua... [+]


Eguneraketa berriak daude