EAEko etxeen herenetan ez dago kiderik lan merkatuan dagoenik

  • 2020ko bigarren hiruhilekoan Eustatek kalkulatzen du EAEn 898.700 etxe inguru daudela eta horietatik heren batek "pertsona aktiborik" ez duela, hau da, lan merkatuan dagoen pertsonarik ez duela. Gainera, etxeko pertsona aktibo guztiak langabezian dituzten etxeak 32.900 dira, aurreko hiruhilekoan baino 2.300 gehiago.


2020ko uztailaren 22an - 08:29
Borja Belandia Lanbideko zuzendariak nabarmendu du hiruhileko bakarrean EAEn 33.000 enplegu "desagertu" direla.

Eustatek kaleratu berri ditu Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inketa-ren bigarren hiruhilekoko emaitzak.

Langabezia % 10,8koa, aurreko hiruhilekoan baino 0,9 puntu gehiago

Eustatek langabetu gisa hartzen ditu "enplegua bilatzen ari den, bilaketarako kudeaketa aktiboak egiten dituen eta, gainera, lan egiteko disponibilitatea duen pertsona-kopurua". Horiek urteko bigarren hiruhilekoan 110.400 direla kalkulatzen da, aurreko hiruhilekoan baino 6.000 pertsona gehiago. Gizon langabeen kolektiboa 58.500 pertsona dira eta 8.400 pertsonatan egin du gora. Emakume langabeen kopuruak 2.400 egin du behera, eta guztira 51.900 izan dira bigarren hiruhilekoan.

Bizkaian galdu dira enplegu gehien, eta hiriburuen artean Gasteizen

Lurraldeka, Bizkaian egin du behera gehien enpleguak bigarren hiruhilekoan, lehenengoarekin alderatuta: 13.400 pertsona enplegudun gutxiago daude. Araban 10.600 enplegudun gutxiago eta Gipuzkoan 8.400 gutxiago. Aldiz, hiriburuen artean Gasteizen jaitsi da enplegua gehien: 9.700 enplegudun gutxiago daude, Bilbon 2.900 gutxiago eta Donostian 2.200 gutxiago.

Enplegua lehen sektorean gora, gainerakoetan behera

Zerbitzuen sektorean 27.500 lanpostu gutxitu dira. Industrian 5.400 eta eraikuntzan 100. Aldiz, nekazaritzan 800 lanpostu gehiago egon dira bigarren hiruhilekoan.

Enplegua batez ere oinarrizko ikasketak dituztenen artean murriztu da

Adinari dagokionez, 25-44 urteen artekoek bizi izan dute gehien langabeziarako bidea: bigarren hiruhilekoan 9,8 igo da adin tarte horretan langabezia tasa, %59,3an kokatuz. Enplegu tasak 4 puntu egin du behera lehen mailako ikasketak edo gutxiago dituztenen artean, eta %57,2koa da. Bigarren mailako edo erdi mailako ikasketak dituztenen artean enplegu tasak 1,8 puntu egin du behera eta %57,1ekoa da, eta goi-mailako ikasketak dituztenen artean, enplegu-tasak beste 1,8 puntu egin du behera, baina enplegatu kopurua % 82,1ekoa da.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Enplegua
2024-10-15 | Julene Flamarique
Bi langile hil dira lan istripuetan Nafarroan eta Bizkaian

Loiun (Bizkaia) eta Olletan (Nafarroa) hil dira langileak, astearte goizean, biak erorikoen ondorioz. Aurten Euskal Herrian 47 behargin hil dira laneko istripuetan. Nafarroan hamabi lan istripu izan dira aurtengo lehen seihilekoan, eta lan istripuen intzidentzia tasan datu... [+]


2024-10-09 | Leire Ibar
EAEko ordu estren %53 eta Nafarroakoen %27 ez dira ordaintzen

CCOOk egindako azterketa batek agerian utzi du hezkuntzan, industrian, ostalaritzan eta merkataritzan ordu estren kopurua nabarmen altua dela, eta enpresek urteko 3.254 milioi euro bereganatzen dituztela ordaindu gabeko ordu gehigarriengatik.

 


2024-10-08 | Leire Ibar
Hil egin da Funesko lan-istripuan larriki zauritutako gaztea

Lan-istripu larria izan zen igandean Funesen (Nafarroa),  Elaborados Naturales de la Ribera del Ebro elikagai-enpresan. 29 urteko gizona gauean bertan erietxean hil zela jakinarazi zuen Foruzaingoak.

 


2024-10-03 | Julene Flamarique
Iragan ostegunean hil zen garraiolariaren heriotza salatu eta lan-baldintza duinak exijitu dituzte

LAB, ESK, STEILAS, EHNE-Etxealde eta Hiru sindikatuek Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean elkarretaratzea egin dute Lodosan lan-istripu hilgarria izan zuen garraiolariaren heriotza salatzeko. Sektorean lan-baldintza duinak galdegin dituzte patronalak eta instituzioek gaixotu eta... [+]


2024-10-02 | Julene Flamarique
Gazteen hamarretik bakarrak dauka etxebizitza erosteko ahalmena EAEn

Egun alokairuak hipotekak baino 60 euro garestiagoak dira, eta gazte askok euren diru sarreren %40 baino gehiago bideratzen dute errenta ordaintzeko, Jaurlaritzaren azken txostenaren arabera. Honen aurrean, etxebizitza-premia duten gazteen gehiengoek Gobernuak babesturiko... [+]


Greba arrakastatsua Nafarroako Hezkuntza Publikoan

Nafarroan hezkuntza publikoko milaka irakasle greba egitera daude deituta ostegun honetan eta mobilizazio ugari iragarri dituzte sindikatuek. Ratioen jaitsiera, plantillak egonkortu eta gainzama arintzea eskatzen dute, besteak beste: "Gobernuari dagokio hezkuntza publikoa... [+]


2024-09-19 | ARGIA
Euskal preso politiko bati langabezia jasotzeko eskubidea aitortu dio EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi du hirugarren graduan dagoen presoak eskubidea duela langabezia jasotzeko. LAB sindikatuak aurrekari gisa ikusi du epaia eta urrats bat dela dio "presoen oinarrizko eskubideak aitortzera bidean".


Beste langile bat hilik aldamiotik erorita: “Lan-segurtasun araudia ez da betetzen”

Irunberriko etxe partikular batean lanean ari zela erorita hil da 42 urteko iruindarra. Sindikatuen esanetan, lan-segurtasun araudia "ez da betetzen" eta erantzukizunak argitzeko eskatu dute. LABen arabera, jadanik 42 dira Euskal Herrian lanean ari zirela hildakoak.


Etxeko langileen lan segurtasunerako dekretua: eskubideak bai, baina hutsune handiak ere bai

Espainiako Ministro Kontseiluak etxeko langileentzako osasun-azterketak, formazioa eta lan-arriskuak ebaluatzea ezartzen duen dekretua onartu berri du. Baina dekretu horrek arrakala garrantzitsuak ere baditu: langileari “sekretu profesionala” mantentzea eskatzen dio,... [+]


Lanaldia 37,5 ordura jaitsiko duten enpresa txikiei laguntzak ematea proposatu du Espainiako Gobernuak

Sumarrek PSOEri ezarritako marra gorrietako bat horixe zen, lanaldia jaistea. Hala ere, laguntzak ematea ez zen hasierako asmoetan sartzen.


2024-09-10 | ARGIA
Sidenor eta Cofivacasari 277.000 euroko isuna, amiantoak hil zuen langilearen auzian

Asviamie amiantoaren biktimen elkartearen hitzetan, Gasteizko Lan-arloko 2. Epaitegiak Sidenor eta Cofivacasa enpresei ezarritako isunak erakusten du enpresek ez dutela betetzen "langileen osasuna babesteko obligazioa".


2024-09-04 | ARGIA
Langabezia igo egin da abuztuan, behin-behinekotasunaren adierazle

3.364 langabe gehiago erregistratu dira abuztuan Hego Euskal Herrian. Gehienak, emakumeak: 2.355. ELA eta LAB sindikatuek seinalatu dute "aldi baterako kontratu prekarioak" daudela horren atzean.


Amezketako paper fabrikako langilearen heriotza salatu dute

30 urteko behargina hil da Amezketako (Gipuzkoa) paper fabrikan. Ibarra Argi Lanak enpresak azpikontratatuta zegoen. Elkarretaratzea egin dute ostiralean, 11:00etan, gertatutakoa salatzeko. 2024an hil den 38. langilea dela adierazi du LABek.


Bi langile hil dira baso lanetako istripuetan, abuztuan

Istripu bat Ataunen (Gipuzkoa) gertatu da, abuztuaren 22an. Bestea Iurretan (Bizkaia) gertatu zen abuztuaren 14an.


Eguneraketa berriak daude