EAEko etorkin taldeek elkar nola ikusten duten ikertu du Julia Shershenevak

  • Eguberri aintzintto hortan Euskal Herriko Unibertsitatean aurkeztua izan da Euskal Erkidegoko etorkineri buruzko tesi lan sakon bat. Hobeki erran, etorkin talde desberdinek nola ikusten duten elgar du miatu Julia Shershnevak. Errusiar ikasle hori Ikuspegi Euskal Herriko etorkinen behatokian lanean arizan da, eta gaia hurbiletik ezagutzen du.


2016ko urtarrilaren 25ean - 10:26

Tesiaren hiru ekarpen nagusi berex nezazke hemen. Batetik, ikerketaren hipotesi nagusia da etorkinak ez direla bakarrik tokikoen aurre-iritzien jasotzaile pasiboak, baizik eta berak aurreiritzi ekoizle ere direla frangotan, batez ere sozialki apalago dauden bertze etorkin kolektiboeri buruz. Ezin erran, beraz, frangotan entzuten den bezala, “euskal gizartea” bloke bat dela, bere aurre-iritzi eta integrazio eredu finkoarekin, eta “etorkinak” bloke homogeneo bat osatzen dutela.

Lan hunek erakusten du etorkinen barne aniztasuna eta berek nola bereganatzen dituzten estereotipoak eta beren klasamenduak eraikitzen, kolektibo eta presuna bakotxaren ezaugarri kultural, erlijioso eta sozialen arabera. Beha adibidez argentidarrek, frango untsa ikusiak direnak euskal gizartean, zer dioten errumaniarretaz, eta errumaniarrek berek zer dioten rometaz edo magrebiarretaz, bi kolektibo horiek izanki irudi ezezkorrena pairatzen dutena.

Julia Shersheneva artxiboko irudi batean.

Bigarren ekarpena nortasun kolektiboen eraikuntzari doakio. Tesiaren xede esplizitoetan ez bada agertzen ere, lan hau euskaltasunari buruzko lan bat da. Aniztasun sozial eta kulturalaren bidez berkonposatzen ari den euskal nortasun bat. Eta kasu hortan, frangotan sozialki baztertuak diren kolektibo batzuek dute galdezkatzen euskaltasuna. Sayad-ek zion etorkina batzarri egiten dion gizartearen miraila dela.

Agertzen dira imigrazioaren ez-ustezko ondorio batzu. Adibidez, eskolan. Tesiak erakusten du Hegoaldeko D eredua (euskara nagusi) jendeen irudimenean ari dela kalitatezko eredu bat bilakatzen, bertzeak bertze beitakite eredu hortan etorkin haur guti badelakotz. Y. Shershnevak galdezkatu dituen etorkin anitzek diote beren haurrak nahi dituztela D ereduan ezarri beitakite bertze etorkin seme guti izanen dela, eta maila, beren ustez, goragoa izanen dela. Hor bada, alabainan, kezka zerbait euskararen aldeko mugimendu sozialarentzat, zoinek elgarri lotzen dituen hizkuntza eskubideen aldeko borroka eta emanzipazio soziala. Gisa batez, Iparraldetik ikusita, hizkuntza politika baten erakundetze arrakastatsuaren ondorio aradoxikoa da hemen ageri.

Hirugarrenik, tesiak erakusten du baita ere Euskal Herria ari dela, maleruski, europeanizatzen, sentsu txarrean, etorkinen gaiari doakionez. Frantzian, Italian edo Alemanian aspaldi huntan ezagutzen diren eztabaidak, otoitz lekueri buruzkoak, mokanesari buruzkoak, imigrazioa eta inseguritatea uztartzeari buruzkoak eta abar luzea, badu zonbeit urte ari direla hedatzen Hegoaldean ere. Tesian aipatzen da nola 2014an Javier Maroto Gasteizeko PP auzapezak salatu zuen algeriano eta marokanoek laguntza sozialak ardiesten zituztela lanean artzeko xederik erakutsik gabe. Lelo ezaguna. Bainan tesiak erakusten du ere bertze etorkin kolektibo bakar batzu Gasteizeko auzapezaren alde agertu zirela, erranez hek lanean ari zirela eta etzirela xixtemaren xurgatzera jinak.

Etorkinen mundu hori ez da bat, anitza da, bere barne tentsioekin. Lan hunek irekitzen ditu hainbat ikerbide, oraindik jorratzekoak direnak: nola ihardetsi die imigrazio berriari euskal ongi-izaite xixtemak, Espainiako indartsuenetarik bat dena? Ze integrazio eredu bultzatzen ari dira erakunde publikoetatik: multikulturala, anglo-saxon sentsuan? Asimilasionista, frantses sentsuan? Bien arteko integrazio eredu bat, oraindik asmatzekoa dena? Ze pizu hartzen ari da erlijioa imigrazio gaietan? Bada hasteko nun zer mia, eta zorionak Juliari lan balios horrentzat.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Migrazioa
Teknologia
Kanpokoa mehatxu

Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]


Mayotteko papergabeak: Chido zikloiaren biktima ikusezinak

Gurera ekarri dugu Achille Mbenbe politologo kamerundarraren "nekropolitika" terminoa. Heriotzaren prismatik begiratzen die herritartasunari eta botereari, eta argi uzten digu pertsona multzo batzuen biziak gutxietsiak, balio gabekoak eta beraz, lasai asko desagertu... [+]


2025-01-29 | Leire Ibar
Urriaren 7ra atzeratu dute Korrikan migratzaileei muga zeharkatzen laguntzea egotzi zietenen epaiketa

Astearte honetan Baionan egitekoa zen zazpi herritarren aurkako epaiketa zortzi hilabetez atzeratu dute. Iazko Korrikan, Irun eta Hendaia arteko Santiago zubia zeharkatuz, 36 migratzaileri Ipar Euskal Herrian sartzen lagundu izana egotzi die Frantziako Justiziak. Defentsak... [+]


2025-01-27 | ARGIA
Migrazio politikak salatu eta auzipetuak kargugabetzea eskatu dute epaiketaren atarian

2.000 lagun inguru bildu dira urtarrilaren 26an, Irunetik Hendaiarako martxan, Europaren migrazio politika “hiltzaileak” salatzeko. Korrika igaro zenean hainbat migratzaileri muga igarotzen laguntzeagatik auzipetutako ekintzaileei babesa eman diete. Ekintzaileak... [+]


2025-01-27 | Aritz Arrieta
Euskaldun harrera herria?

Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]


Trumpen eta fiskal demokraten arteko borrokak migratzaileen deportazioa oztopa dezake

AEBko John C. Coughenoiur epaileak onartu du Washington, Arizona, Illinois eta Oregon estatuek elkarrekin aurkeztutako helegitea, eta horren arabera atzera bota du Donal Trumpek AEBn jaiotako migratzaile ez legezkoen seme-alabak kanporatzeko dekretua.


Euskararen herria harrera herria

Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.

Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]


Larrialdi egoera Mexikorekin mugan: migratzaileen aurkako ehiza abiatu du Trumpek

"Ameriketako Estatu Batuen gainbehera aldia amaitu da", esanez abiatu du kargu hartze ekitaldiko diskurtsoa Donald Trumpek. Besteak beste, trans eta pertsona ez-bitarren eskubideak deuseztatuko dituela promestu du, baita energia berriztagarrien aldeko politikekin... [+]


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


Irungo Harrera Sarean Gautxori taldearen lana indartu da

2024ko balantzea egin du Irungo Harrera Sareak. Aurreko urtearekin alderatuta saretik migrante gehiago pasa dira, eta Gautxori taldearen harrerak laukoiztu egin dira. 6.000 pertsona inguru artatu dituzte guztira.


Arartekoaren ustez, Martuteneko Agustindarren eraikineko operazioa barruan zeudenak identifikatzeko egin zuten

Iazko martxoaren 14an, polizia operazio handi bat izan zen Martuteneko Agustindarren eraikin okupatuan, Udaltzaingoaren, Ertzaintzaren eta Espainiako Poliziaren eskutik: 56 lagun atera zituzten eraikinetik eta 29 Espainiako Poliziaren komisariara eraman zituzten,... [+]


2024-12-27 | Leire Ibar
Txanpainaren industriaren arrakastaren oinarrian eskulan esplotatua dago

The Guardian egunkariak Épernayn (Frantzia) txanpain-industrian aritzen diren migratzaileen egoera aztertu du. Ikerketak agerian utzi ditu luxuzko xanpaina-marken mahastietan lan egiten dutenen baldintza prekarioak eta legez kanpokoak.


2024-12-26 | Leire Ibar
10.500 migratzaile baino gehiago hil dira aurten Espainiako Estatuko kostaldeetara iristeko ahaleginean

2024ean batez beste eguneko 30 migratzaile baino gehiago zendu dira Espainiako Estatuko kostaldeetara iristeko ekinean. 10.457 heriotza errejistratu ditu Caminando Fronteras erakundeak eta "arrastorik utzi gabe" desagertu diren beste 131 ontzi zenbatu ditu. Kopuru hau... [+]


Alerta laranjak

Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]


Eguneraketa berriak daude