EAEko espetxeetako kultur emanaldiei Jaurlaritzak ezarri nahi dien “zentsura”-ren aurkako manifestua sinatu dute 51 kulturgilek

  • 'Espetxeak libre' manifestuan adierazi dute Eusko Jaurlaritzak "ataka txarrean" jarri dituela kulturgileak, espetxeetara kultur emanaldiak egitera sartu nahi dutenei dokumentu bat sinatzea eskatzen baitie, eta salatu dute ezin dutela sartu ez sinatuz gero. Kultur munduko norbanako eta taldeei Lakua salatzeko dei egin diete. Sinatzaileen artean daude, besteak beste, Fermin Muguruza artista, Iban Zaldua eta Garazi Arrula idazleak, Xebastian Lizaso eta Aitor Bizkarra bertsolariak, Odei Barroso musikaria, Javier Barandiaran antzerkigilea eta Askoa Etxebarrieta dantzaria. Sinadura bilketa irekia dago.

Fermin Muguruzak iazko azaroan Martutenetxeko espetxean eman zuen emanaldiaren eguneko argazkia. @PatxiValen

2025eko apirilaren 01ean - 10:11
Azken eguneraketa: 12:29

Euskadiko espetxeetan, aisialdirako gizarte- eta kultura- jardueretan tratamendu-helburua eta delituen biktimen duintasuna eta sentimenduak errespetatzeko konpromisoa. Horrela izena du EAEko espetxeetan emanaldiak eman ahal izateko kulturgileek sinatu behar duten dokumentuak. Honela dio dokumentu osoak:

"Zinpean adierazten dut ezen ordezkatzen dudan entitateak eta goian adierazitako jardueran parte hartzen dugun kide guztiok konpromisoa hartzen dugula:

1.- Jarduna eta haren edukiak, betiere, askatasunaz gabetutako pertsonak gizarteratzeko prozesuaren eta espetxe tratamenduaren xede den jokabide prosozial egokiaren aldekoak izango direla. Ildo horretan, funtsean eta forman, saihestu egingo dira giza eskubideen, ordenamendu juridikoaren eta espetxeetako tratamendu psikosozialaren aurkako balioak eta jarrerak babestea, justifikatzea eta goratzea ekar dezaketen adierazpenak.

2.- Era berean, jarduerak eta edukiek ezin izango dute inola ere iraindu edo kaltetu inolako delituren biktimen duintasuna eta sentimenduak, edozein dela ere babestutako ondasun juridikoa.

Ildo horretan, delituak edo jokabide antijuridikoak egitearen aldeko edozein adierazpen saihestuko da, bai eta justiziaren ekintzaren kontrakoak, edo LGTBI+ taldeak, emakumeak, terrorismoaren biktimak, desgaitasuna duten pertsonak, atzerritarrak edo bestelako indarkerien biktimak bezalako kolektiboekiko mespretxua edo gorrotoa erakusten dutenak.

Eta hala jasota gera dadin, dagokion lekuan, konpromiso hau publiko egiteko berariazko baimena emanez, hemen sinatzen dut:"

Manifestua sinatu dutenek adierazten dute ez dutela sinatuko dokumentua, argudiatuta ez dutela nahi estatuen, enpresen, espetxeen eta abarren inguruko "kritika oro zentsuratuko dituen kulturgintza bat". Gainera, azaldu dute "mingarria" dela "kolektibo batzuen zapalkuntza historikoa erabiltzea" espetxearen irudi garbiketarako, euren ustez espetxea bera "zapalkuntza tresna bat" baita.

Dokumentu horrekin Eusko Jaurlaritzak sortzaileek euren burua "autozentsuratzea" xede duela adierazi dute manifestuan, espetxeari onargarria dena edo ez dena erabakitzeko eskubidea "modu arbitrarioan" ematen baitio. Horrez gain, salatu dute sakonean Eusko Jaurlaritza "inkisizioaren eta frankismoaren teknika berdinak" baliatzen ari dela, "hitz modernoagoak" erabili arren.

Komunikabideetara bidali duten mezuan, honako hau ohartarazi dute sinatzaileek: "Eusko Jaurlaritzak ataka txarrean jarri gaitu: beren dokumentua sinatu ala ez gara sartuko, eta inor sartu ezean preso dauden pertsonak kultur ekintzarik gabe geratuko lirateke. Horren aurrean jarrera ezberdinak daude barruan eta kanpoan eta inondik ere ez dugu elikatu nahi jarrera ezberdin horien artean ika-mikarik edo jarrera txarrik. Denok ados gaude, ordea, Eusko Jaurlaritzak atera duen dokumentuaren kontrako jarreran, beraz kontra egin dezagun, bakoitzak egokien ikusten duen moduan, hau bide bat da, baina bide gehiago egon daitezke. Denak izango dira ongi etorriak. Zentzu horretan animatu nahi zaituztegu kultur mundutik arloz arlo eta herriz herri salatu dezagun Eusko Jaurlaritza. Azkenik, gogora ekarri nahi dugu orain arte hainbat talde eta pertsonari ukatu zaiela espetxera kultur emanaldiak egitera sartzea inongo arrazoirik eman gabe, baliatu nahi ditugu lerrook hori ere salatzeko."

Euskal kulturgintzako esparru guztietako taldek eta norbanakoek sinatu dute manifestua

Sinatzaileen artean, euskal kulturgintzaren esparru guztietan nabarmendu diren norbanakoak aurki ditzakegu: bertsolaritzan, antzerkian, euskalgintzan, musikan edota literaturan, besteak beste. Hau da orain arte dokumentua sinatu dutenen zerrenda osoa:

Xebastian Lizaso Iraola Bertsolaritza
Askoa Etxebarrieta Lasheras Dantzaria
Fermin Muguruza Musika
Unai López de Armentia Antzerkia
Gotzon Barandiaran Arteaga Literatura
Javier Barandiaran Melero Antzerkia
Metrokoadroka kolektiboa Antzerkia
Manex Agirre Arriolabengoa Bertsolaritza
Iosu Ordoñez Fernandez Libre bizi
Uxue Urzelai Euskalgintza
Oihana Iguaran Bertsolaritza
Erika Lagoma Pombar Bertsolaritza
Aitor Bizkarra Bertsolaritza
Eneko Abasolo Bertsolaritza
Oier Azkarraga Grajales Bertsolaritza
Unai Iturriaga Zugaza-Artaza Bertsolaritza
Etxahun Lekue Etxebarria Bertsolaritza
Koldo Gezuraga Seijido Bertsolaritza
Odei Barroso Gomila Musika
Bingen Mendizabal Alvarez de Arkaia Musika
Ander Solozabal Kortabarria Musika
Jon Basaguren Musika
Txerra Bolinaga Musika
Aitor valcarlos LA TXAMA Musika
Xabier Lasa Bertsolaritza
Joseba Baleztena Musika
Iñaki Ortiz de Villalba Paiueta Musika
Josu Zabala Musika
Iban Zaldua Literatura
Perlata Musika
Zero Musika
Iñaki URBIZU AZACETa Musika
Víctimas Club Musika
Uxue Apaolaza Literatura
Aner Peritz Manterola Bertsolaritza
Ramon Agirre Zinema
Txema Ramirez de la Piscina Kazetaritza
Edu Zelaieta Anta Literatura, EHUko irakaslea
Zigor Garro Perez Literatura, zinema
Arkaitz Sagasti Musika
Aritz Landeta Terceño Musika
Añube Musika
Xabat Ituarte Musika
Josu Aranburu Musika
Urki gojenola ibarloza Musika
Breixo Ferbandez Musika
Garazi Arrula Ruiz Literatura
Lur Aranburu Zirkuko artista
Kepa Arakistain Musika
Itziar Moreno Ilustrazioa eta ipuin kontalaritza
Alexander Idoeta Anakabe Bertsolaritza
LEE KORE Musika
Aitor Atxa Musika
Broken Legacy Musika
Aissa Intxausti Bertsolaritza
   

Irekita dago sinadura bilketa, helbide honen bitartez.

Sarri Sarri

Hain zuzen, sinatzaile horietako bat Fermin Muguruza artista ezaguna da: Martuteneko espetxean (Gipuzkoa) eskaini zuen emanaldi bat iazko azaroan, eta bertan abestu zuen Sarri Sarri kantua, kartzela beretik Iñaki Pikabea 'Piti' eta Joseba Sarrionandia ETAko kideek ihes egin eta 39 urtera.

Emanaldi horren ondoren, Eusko Jaurlaritzaren Justizia Sailak espetxeetan kultur emanaldiak antolatu ahal izateko baldintzak aldatuko zituela hitzeman zuen. María Jesús San José sozialista buru duen sailak adierazi zuenez, hemendik aurrera kultur emanaldi orok "balioak errespetatzeko konpromisoa" agertu beharko du, eta euren arabera Sarri Sarri abestiak ez du betetzen baldintza hori. Erabakia "sorpresa eta etsipen handiz" hartu zuela adierazi zuen Muguruzak Instagram bidez zabaldutako mezuan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kartzela
Instituzioek preso atzerritarren birgizarteratzea oztopatzen dutela salatu du Salhaketa Nafarroak

Elkarteko Andoni Burguetek nabarmendu du espetxean dauden presoek egindako delitu gehienek behar sozioekonomikoekin lotura dutela.


“COPELen leloa argia zen: amnistia ala ihesa”

Banku atrakatzailea, presoa, Trantsizio garaian espetxetan borroka historikoa piztu zuen COPEL taldeko sortzailea, euskal talde armatuetako kideen laguna, ostalaria, militantea, libertarioa, ortuzaina. Gauza asko izan da eta da oraindik ere Daniel Pont. Abenduan Girona utzi eta... [+]


Ateratzeak, elkartasunaren zirkua eta alzheimer politikoa

Zerk harritu zintuen gehien kartzelatik atera zinenean? Galdetu didate maiz azken urte eta erdian.

Bilboko kaleak turista eta bi hankadun txakurrez lepo daudela ikusteak, adibidez? Edo egoera politikoaren aldaketak? Lehenengoak akitu eta amorratu nau, badago zer borrokatzen... [+]


2024-10-29 | Leire Ibar
Baldintzapeko askatasunean aske geratu dira bi preso iruindar

Josune Arriaga eta Aurken Sola, hurrenez hurren, hamalau eta hamasei urteko espetxealdien ostean, baldintzapeko askatasunean irten dira kalera Espetxe Zaintzako Epaile Zentralaren ebazpenaren bidez.


Lokutorio greba Zaballan

Espainiako Estatuko espetxeetatik Euskal Herriratu gintuztenetik Zaballako espetxean komunikazioaren alorrean gabezia ugari topatu ditugu. Aurrez aurreko gutxiago eta laburragoak dauzkagu, lokutorioko bisitak baldintza tekniko kaxkarretan gauzatu behar izan ditugu eta telefono... [+]


ANALISIA |
Amurrioko epaia: mendekurik gabeko akordioa, indultua errazteko bidean

Hiru urte eta bederatzi hilabeteko espetxe zigorra gogorra badirudi ere, akusazio partikularrak ahalegina egin du Lezamako polizia nazional ohia espetxera joan ez dadin. “Ez da garaia kartzelak betetzeko”, adierazi du bere abokatuak.


“Gutun trukeak isolamendua apurtzen eta mina eta borroka kolektibizatzen laguntzen digu”

Zigor sistemak gizartean eragiten dituen ondorioez mintzatu da Naiara Perea, larunbat honetan Gasteizen izanen diren espetxeen aurkako jardunaldi transfeministen asanbladako kidea.


Garaipen gazi-gozoak

Gure kuadrillan, gazteagotan, askotan komentatzen genuen galtzera ohituta geundela. Hamaika gatazka txiki zein handitan murgilduta ibili ginen, ia beti arrazoiz jantzita eta irudimen handiz, baina gehienetan galdu. Pentsa! Guggenheimen aurkako plataforman aritu ginen Guk geuk... [+]


“Kartzelak gaixotzen du eta kartzelak hiltzen du”

Espetxeetako osasun zerbitzuaren gabeziez mintzatu da Libertad Francés Lecumberri, Salhaketa Nafarroa elkarteko koordinatzailea: “Osasun arloko langileak espetxeko logikekin eta irizpideekin kutsatzen direnean, zenbait eskubideren bermatzaile izan beharrean,... [+]


Datorren urtean hustuko dute Martuteneko kartzela

Donostiako alkate Eneko Goiak azaldu duenez, datorren urtean hustuko dute Martuteneko espetxea, eta Txomiñeneako proiektuaren bigarren fasea martxan jarriko du udalak. Honela aurreratu du Goiak, Tokiko Gobernu Batzordearen ostean egindako prentsaurrekoan, datorren... [+]


Frantziako kartzeletako gainpopulazioa bukatzeko neurriak eskatu ditu Kartzelen Ikuskari Orokorrak

Abuztuaren 1ean 74.237 preso ziren 60.000 lekurentzat, 179 presondegitan banaturik. Baionako kartzelak, demagun, 75 leku ditu eta 135 preso daude gaur egun bertan. Gainpopulazio horren ondorioak zerrendatzen ditu bere oharrean CGLPL Frantziako Kartzelen Ikuskari Orokorrak:... [+]


Presoen suizidioa: zer gertatzen da kartzela barruan?

Preso dauden pertsonen artean portaera suizida areagotu egiten da, faktore psikologiko eta soziodemografikoengatik. Hego Euskal Herrian, 2023an, bi presok egin zuten beren buruaz beste astebetean. Orain gutxi, Eusko Jaurlaritzak “laguntzarako presoen” irudia... [+]


Preso pilaketak eta indarkeriarako deia eragin ditu El Salvadorreko “megakartzela” berriak

“Amerikako kartzelarik handiena” sortu du Bukele presidenteak, bandakideak sartzeko. Banda guztietakoak egongo dira nahastuta, 2020tik egin moduan. Giza eskubideen aldeko taldeek kartzeletako egoera salatu dute, eta ohartarazi bandak nahasteak hilketak eta matxinadak... [+]


2023-03-02 | Hala Bedi
Zaballako espetxean hildako presoa zigortuta zegoen, ustez telefono mugikor bat izateagatik moduloz aldatzera behartua

Hala Bedik jakin duenez, 22 urteko gaztea zigortu egin zuten hil aurretik: moduluz aldatzera behartu zuten ustez telefono mugikor bat izateagatik. 13. moduluan zegoen, Zaballan bizi-baldintza kaskarrenak dituenetako batean.


Eguneraketa berriak daude