Ana María Martínez Navas Gasteizko epailearen sententziak bazterrak astindu zituen 2021ean, esan baitzuen "euskara munduko hizkuntza zailenen artean bosgarren" zegoela. Hizkuntza eskakizuna egiaztatzetik salbuetsi zuen Laudioko Udaleko bitarteko langile bat, 45 urtetik gora zituela argudiatuta. Auzitegi Nagusiak epaia berretsi du.
Laudioko Udalak bitarteko langile bat kargugabetu zuen hizkuntza eskakizuna ez zuelako egiaztatu. Ana María Martínez Navas Gasteizko epaileak langilea kargugabetu izana bertan behera utzi zuen 2021eko abenduan. Ebazpen hori emateko argudioa zen langileak ez zeukala zertan hizkuntza eskakizuna egiaztatu, 45 urtetik gora zituelako. Legearen arabera, langile publikoek ez daukate hizkuntza eskakizuna bete beharrik 45 urte baino gehiago badituzte. Kargutik at gelditu zen langilea, ordea, ez zen funtzionarioa, bitartekoa baizik. Epaileak ebatzi zuen, langile bitartekoei ere, eragiten diela hizkuntza eskakizunen salbuespenak.
Epailearen ebazpenak haserrea eragin zuen emandako epaiagatik eta horretarako erabilitako argudioengatik. Esan zuen "euskara munduko hizkuntza zailenen artean bosgarren" zegoela eta zenbait zerrendatan lehen postuan. Ondoko lerroetan dituzue orduko hartan Gasteizko 3. Epaitegiko epaile Martínez Navasek epaian esandakoak:
“Pertsona honek bere atsedeneko eta aisialdiko 1.295 ordu inbertitu izanaren eta esfortzu horren ostean 1. hizkuntza eskakizuna soilik lortu izanaren aurrean, badirudi Administrazioari ahaztu egin zaiola euskara munduko bosgarren hizkuntzarik zailena dela (zerrenda batzuetan lehena ageri da). Hizkuntza horren zailtasun nagusia da ez duela inongo loturarik beste hizkuntzekin, bilakaera isolatua izan baitu denboran. Horri gehitzen zaio egituraren konplexutasuna: hiztegiari dagokionez, hitzen esanahia aldatzen da ehunka atzizki, aurrizki eta artizki gehitzen direnean. Laudioko Udalak esan du 1.295 orduren ostean SOILIK lehen hizkuntza eskakizuna lortu duela eta kontratua eten ziola. Horrek hizkuntza hori ikasteko ezohiko zailtasunekiko sentsibilitate falta erakusten du eta guztiaren gainetik nabarmendu behar da lehen hizkuntza eskakizuna lortu zuela”.
Laudioko Udalak helegitea jar dezake
Laudioko Udalak helegitea jarri zuen eta azaroaren 2an ebatzi, eta abenduaren 15ean ofizialki jakinarazi denez, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ez du onartu helegitea. Bitarteko langilea kargugabetzea ez du ontzat hartu. Honela argudiatu du EAEko auzitegiko José Antonio Gónzalez Saíz epaileak: “Ez luke zentzurik karrerako funtzionarioak 45 urte betetzean lanpostua bete ahal izateak, eta bitarteko funtzionarioak ezin izango balu bete, arrazoi objektibo batek ere ez luke hori justifikatuko salbuespena arautu eta objektiboki parekagarriak diren bi egoera izatean”.
Ebazpena ez da irmoa, Laudioko Udalak kasazio-errekurtsoa jar baitezake Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Salan.
Irungo euskaldunen pazientziak gainezka egin du; haserre daude eta oraingoan ez dira "isilik geratuko". Gabonetako argiak pizteko ekitaldia erdara hutsean egin izanak hiriko 35 elkarte eraman ditu udalaren hizkuntza politika salatzera –aurrekari gutxi izango ditu... [+]
Euskararen kontrako epaien oldarrialdien, azkenengoetako bat izan da Gipuzkoako entitate publiko bat, Kabia, kinkan jarri duena, ezarritako hizkuntza eskakizunen kontrako epai batekin. Bertako langileak egonkortzeko prozesuan ezarritako euskara eskakizunak, euskararen... [+]
ELA, LAB eta Kontseiluak elkarretaratzea egin dute, Administrazioarekiko Auzietarako epaitegi batek Kabia organismoari emandako ebazpenaren aurka protestatzeko. Euskara maila bermatzeko ahalegina “hutsaren hurrengoa” bilakatzeko arriskua dagoela salatu dute.
Donostiako Decathlon saltoki handiak errotulazioak euskaraz ez dauzkalako kexa jarri du kontsumitzaile batek Behatokian. Saltokiaren erantzuna (gaztelaniaz) esanguratsua da: Erkidegoko legeak ez du jasotzen inongo inposiziorik karteldegia euskaraz jartzeari buruz. Alegia, lege... [+]
Kabia organismoaren zaharren egoitzetan 54 plaza egonkortzeko 2022an onartutako lan-eskaintza bertan behera utzi du Donostiako epaile Gonzalo Pérez Sanzek. Gipuzkoako Aldundiaren erakundeak jarritako hizkuntza eskakizuna gehiegizkoa eta baztertzailea dela dio epaileak.
Donostiako auzitegiak Gipuzkoako Foru Aldundiko aterpetxeetako garbitzaileen lanpostuen prozesuaren harira sententzia eman du: lanpostu guztietarako hizkuntza eskakizuna ezartzea “proportzioz kanpokoa eta diskriminatzailea” dela dio. CCOO sindikatuak eman du... [+]
Euskal Herriko lurralde batzuetan euskara ofiziala da, besteetan meridianoaren arabera ofiziala ala ukatua eta, aitzitik, ipar aldera bagoaz, toleratua (ez ofiziala).
Azken boladan, epaitegi batzuk ebatzi dute funtzionario publikoek ez dutela euskara ezagutzarik izan behar eta,... [+]
Realeko futbol taldeko entrenatzaile Imanol Alguacilek, Nizan, Europako Ligako partiduaren aurretik eskainitako prentsaurrekoan euskarazko hedabideei euskaraz erantzuten ari zela, hainbat kazetariren kexa entzun behar izan du. Duela astebete antzeko egoera gertatu zen... [+]
Amurrioko Udalak alde bakarrez dirulaguntza kendu zion eskualdeko euskarazko komunikabide bakarrari, eta ehunka herritarrek eta entitatek eskatu zioten dirulaguntza berrezartzeko. Aiaraldea Komunikabidea saiatu da udalarekin biltzen, baina udalak elkartzeari uko egin dionez,... [+]
Filosofiako laugarren mailan, EHUn, nahitaez ikasgairen bat gaztelaniaz hautatu behar dute ikasleek, ez baitago nahikoa ikasgai euskaraz. Gaztelaniazko ikasleek ez dute arazo hori, eta bitxia da, euskarazko ikasle gehiago dagoelako gaztelaniazkoak baino. Beste karrera batzuetan... [+]
Irailaren 18koa da azken sententzia: Donostiako udaltzaingorako lanpostu deialdiaren euskara eskakizuna atzera bota du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Euskalgintzaren Kontseiluak eta Donostiako Bagera Euskaltzaleen elkarteak elkarretaratzea deitu dute Donostian, Alderdi... [+]
EAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota du Donostiako bi udaltzain postutarako euskarazko B2 profila eskatzen zuen lan deialdia. "Euskaldunen eskubideak urratzen dituen" epai berri honen aurrean, hainbat eragilek salatu du "euskaldunen aurkako oldarraldiak"... [+]
Euskaraz deklaratzea ukatu dio epaileak, eta erabaki du ez parte hartzea bere aurkako epaiketan. Auzitegi kanpoan babesa ematera joandako hamarnaka euskaltzaleren aurrean desobedientziarako deia egin du Torrek. Guztira 3.268 euro ordaintzera zigortu dute.