EAEko 22 enpresa nagusiek zegokiena baino 225 milioi euro gutxiago ordaindu zuten Sozietateen gaineko Zergan

  • ELA sindikatuak enpresa nagusien kontu ofizialak aztertu ditu, baita horien ikuskaritza txostenak ere. 2019ko kontu ofizialen arabera (informazioa dagoen azken urtea), EAEko 22 enpresek 1.295 milioi euroko irabaziak izan zituzten. Hala ere, enpresa horien guztien artean 98,7 milioi baino ez zituzten ordaindu Sozietateen gaineko Zergan. Hau da, 22 enpresa horien tasa erreala %7,6 baino ez zen izan. Salbuespenik gabe %25eko tasa aplikatu balitz Sozietateen gaineko Zergan, ogasunek 225 milioi euro gehiago jasoko lukete. ELAko Mixel Lakuntzaren hitzetan "Ez da batere albiste ona diru nahikorik ez biltzea osasungintzarako, zaintza sektorerako, hezkuntzarako edo enplegua sustatzeko".


2021eko otsailaren 09an - 15:38

ELA sindikatuak eman ditu 2019ko datu hauek guztiak. EAEko 22 enpresak Sozietateen gaineko Zergan ordaindutako tasa erreala %7,6 baino ez da izan 2019an. ELAko idazkari nagusi Mitxel Lakuntzak azpimarratu duenez, "enpresa handiek ez dute ia ezer ordaintzen; jasotzen dituzten 10 eurorengatik euro bakarra ordaintzen dute". Kasu bereziki deigarriak eta salagarriak daudela dio sindikatuak, hau da, Sozietateen gaineko Zergan euro bakar bat ere ordaintzen ez duten enpresak: Petronor (135 milioi euroko irabaziak dituena); Tubacex eta Bridgestone (11,5 milioikoak); Pepsico (16,5 milioikoak); eta GKN (8,3 milioikoak), besteak beste. Beste enpresa adierazgarri batzuek ere oso zerga gutxi ordaintzen dituzte beren mozkinei dagokionez. Horren adibide dira Mercedes Benz (irabazien %10,4); ITP (tasa efektiboa %4,6 da); CIE Automotive (%5,4); Aernnova (%7,6); Kutxabank (%4,6); Euskaltel (%11,1); edo Gasca (%0,3).

Lakuntzak salatu du gobernu eta patronalak eskutik helduta doazela. '`Auzolana´ bakarra Eusko Jaurlaritzaren eta patronalen artekoa da, enpresa handiek zergak ez ordaintzeko egiten duten elkarlana, hain zuzen ere'. Bere hitzetan, enpresa handiak dira fiskalitatea arautzen dutenak. "Euskal lobbya dira, eta hori etikoki eta sozialeki onartezina da".

ELAk uda baino lehen premiazkoa den zerga-erreforma abiatzea exijitu du, eta horretarako bilerak eskatuko ditu Lehendakariarekin, ahaldun nagusiekin, EH Bildurekin eta Elkarrekin Podemosekin. Datozen hilabeteetarako ere mobilizazioak iragarri ditu.

Iberdrola eta Inditex

"Badira beste enpresa batzuk gure lurraldean jardun, mozkin-maila handia izan eta ia zergarik ordaintzen ez dutenak. Horren adibide argiak dira Iberdrola eta Inditex taldea" azaldu du ELAk.

Iberdrolak, "euskal erakundeek adibide gisa aurkeztu duten enpresak, 2019an 2.800 milioi euro baino gehiagoko irabaziak izan zituen, baina 36 milioi euro baino ez zituen ordaindu Sozietateen gaineko Zergan, hau da, irabazi guztien %1,3. Zerbaiten adibidea bada, jardunbide fiskal txar baten adibidea da", salatu du ELAk.

Inditex taldeak (8 markaz osatua dagoena, tartean Zara), "10.400 milioi euroko irabaziak izan zituen 2019an, eta ez zuen euro bakar bat ere ordaindu Sozietateen gaineko Zergan. Inditexen jabe nagusi Amancio Ortegak erakundeei egindako dohaintzak erabiltzen ditu bere irudia garbitzeko. Hobe litzateke lortutako irabaziengatik zergak ordaintzea".

ELAk eskatzen duen %25eko gutxieneko tasa efektiboa aplikatuz gero, Iberdrolak 703 milioi ordaindu beharko lituzke, Sozietateen gaineko Zergan ordaindu zituenak baino 667 gehiago. Inditex taldearen kasuan, 2.600 milioi lirateke.

Kooperatiba handiek ia zergarik ez

"Aipamen berezia merezi dute aztertutako kooperatiba-enpresek, hauek ez dutelako ia zergarik ordaintzen. Hala, Ampok ez du euro bakar bat ere ordaintzen irabaziengatik, Danobatek ere ez (% 0,1 bakarrik), eta Irizarrek egindako ekarpena oso txikia da (% 4,9). Kooperatibek Sozietateen gaineko Zergarik ez ordaintzea onartezina da", azpimarratu du sindikatuak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ogasuna
Ostalaritza patronalak Gipuzkoako txosnei TicketBai ezartzea eskatu dio Aldundiari

EAEko hiru hiriburuetan udako jaiak ospatzearekin batera, etorri dira, berriz ere, ostalaritzako patronalaren kexuak jai herrikoien aurka. Gipuzkoako Ostalaritzaren elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu dio Arabakoaren bidea jarraitzeko, eta txosnei eta kale saltzaileei... [+]


2024-04-10 | ARGIA
Eragozpen fiskala bultzatzeko kanpaina abiatu dute, herritarren dirua ez dadin gastu militarrera bideratu

Gerra hots eta karrera armamentistiko betean, eragozpen fiskalera animatu ditu herritarrak KEM-MOC talde antimilitaristak, errenta aitorpena egiterakoan gure dirua ez dadin erabili gastu militarra handitzeko. Herritarrei laguntzeko bulegoak ireki dituzte EAEko hiriburuetan eta... [+]


Analisia
Erreforma fiskala, oraingoz ezta ere

Atera berri dituzte zerga bilketaren datuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru ogasunek, eta ikusi dugu inoiz baino diru gehiago jaso dutela. Berehala iragarri dute erreforma fiskalari buruzko gogoetarako beharrezko tartea hartuko dutela, ez dagoelako presarik, ezta premia... [+]


2023-07-21 | Gedar
Txosnak ‘TicketBai’ erabiltzera behartu nahi ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak

"Irabazi-asmoa" dutela iritzita, "Ogasunean izena ematera" beharko dituztela iragarri du Eider Mendoza Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak.


2023-02-01 | ARGIA
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan fiskalitatea aldatzeko asmoa agertu dute EAJk eta PSOEk

Bi alderdiek azaldu dutenez "elkarrizketak" abiatu dituzte zerga sistemaren inguruko erreforma egiteko. Helburuetako bat "progresibitatea handitzea" izango dela diote, baina prozesua udal eta foru hauteskundeen ondoren amaituko dela ohartarazi dute.


Analisia
Fiskalitate desberdina

Pertsona Fisikoen Errenten Zerga deflaktatuko du beste behin Eusko Jaurlaritzak urtarrilaren 1etik aurrera, oraingo honetan %5,5, Iñigo Urkulluk Eusko Legebiltzarrean iragarri duenez. Aditu eta ekonomialari askoren aburuz, baina, neurri horrek desberdintasun sozialak... [+]


Urkulluk legebiltzarrean iragarritako neurri fiskalak desberdintasun sozialak areagotu ditzake

Pertsona Fisikoen Errenten Zerga deflaktatuko du beste behin Eusko Jaurlaritzak urtarrilaren 1etik aurrera, oraingo honetan %5,5, Iñigo Urkulluk Eusko Legebiltzarrean iragarri duenez. Aditu eta ekonomialari askoren aburuz, baina, neurri horrek desberdintasun sozialak... [+]


Eragozpen fiskalaren kanpaina abiatu dute Bilboko kuartel militarrean kateatuta

Eragozpen fiskalaren aldeko plataformak ekintza burutu zuen larunbatean Bilboko kuartel militarrean. Gastu militarra salatzearekin batera, aurtengo eragozpen fiskalaren kanpaina abiatu dute ekintzaren bidez.


Hobari fiskala
Egindako ekarpenari aitortza

Mezenasgoaren gaia ez da berria ARGIAn, mahai gainean askotan egondakoa da. Errenta aitorpenean hobari fiskala lortzen du mezenasgoaren figurak eta ezaguna da kultur elkarteetako bazkideen artean, esaterako. 2021ean eman du ARGIAk pausoa eta Hego Euskal Herriko ARGIAko kideek... [+]


2021-06-30 | ARGIA
850 milioi euroko zorra dute ogasunarekin EAEko 242 zergadun handik, eta asko higiezinen eta eraikuntza sektoreko enpresak dira

Asteazkenean argitaratu dituzte EAEko ogasunek zordun handien izenak jasotzen dituzten zerrendak. 242 izen ageri dira horietan, 850 milioi euroko zorra pilatuz. Nafarroako ogasunak asteartean argitaratu zuen zerrenda. Lurralde guztietako zerrendetan, higizezinen eta eraikuntza... [+]


2021-06-29 | ARGIA
673 enpresa eta norbanakok 319,9 milioi euro zor diote Nafarroako Ogasunari

Nafarroako Ogasunak 120.000 eurotik gora zor duten enpresa eta norbanakoen zerrenda argitaratu du. 673 dira hauek, eta denen artean 2020an 319,9 milioi euroko zorra pilatu dute Nafarroako Ogasunarekin. Aurreko urtean baino 33 zordun gehiago ageri dira zerrenda honetan, eta 15,8... [+]


2020-12-02 | ARGIA
2020an galerak izan dituzten autonomoei 2019an ordaindutako zergak itzuliko dizkie Gipuzkoako Aldundiak

Hala adierazi du Eider Mendoza Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak. 13 milioi euro inguruko eragina izan dezakeela kalkulatu du.


Eguneraketa berriak daude