Hegoaldeko sindikatu guztiak presoak hurbiltzearen alde azaldu dira

  • Eusko Legebiltzarrean ekainaren 13an eta Nafarroako Parlamentuan ekainaren 29an erdietsitako akordioen ondoren, Hego Euskal Herriko sindikatu guztiek espetxe politikaren aldaketa eta presoen hurbilketa eskatu dute.

Argazkia: Sortu Euskal Herria

2018ko uztailaren 02an - 11:28
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Foro Sozialak bultzatutako ekimena da eta hau da zehazki bidalitako agiria:

"Euskal Autonomia Erkidegoa: ELA, LAB, CCOO, UGT, Steilas, ESK, EHNE, HIRU eta Etxalde sindikatuek ekainaren 29an Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordean onartutako mozioari babesa erakusten dion testu bat sinatu dute.

Nafarroa: ELA, LAB, CCOO eta UGTk, bakoitzak bere oharraren bidez, pasa den ekainaren 29an Nafarroako Parlamentuan onartutako mozioari babesa ematen diote. Era berean, EHNE, Hiru, Steilas, ESK eta CGT sindikatuek mozioari babesa adierazten diote Foro Sozial Iraunkorraren bitartez.

Foro Sozial Iraunkorretik oso positiboki baloratzen dugu sindikatu guztiek hartu duten jarrera, bi parlamentuetan lortutako akordioen ondoren datorrena.

Espetxe politika aro berrira egokitzearen alde dagoen gehiengo politiko, sozial eta sindikala indartzen dute ekimen hauek guztiek.

Eta gehiengo hau gure Herritik kanpora ere zabaltzen ari da. Izan ere, atzo Bartzelonako udaletxean egindako adierazpenak agerian utzi du Estatu espainiarreko sektore anitz eta transbertsaletan horren aldeko iritzi korronte bat zabaltzen ari dela.

Zuhurtziaz eta, aldi berean, baikortasunez hartu ditugu Espainiako Gobernuko presidentea honi buruz egiten ari den adierazpenak, pasa den maiatzaren 29an Bilbon publiko egin genuen konponbiderako urgentziazko agenda sendotzen ari da-eta:

1.Gaixo dauden presoak eta 70 urtetik gorakoak.

2.Urrunketaren amaiera.

3.Gradu progresioa ahalbidetzea.

4.Zigorren pilaketarako irizpideak Europan erabiltzen direnak izatea.

5.Espetxe-alorreko eskumenen transferentziak.

 

Sindikatuek sinatutako agiria (Argazkia: Foru Soziala)

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sakabanaketa
2023-12-07 | Ahotsa.info
Karmele Solaguren sakabanaketa politikaren biktima gogoratu dute Barañainen

Bere heriotzaren 19. urteurrenean, Karmele Solaguren gogoratu dute bere omenez herrian jarritako monolitoaren aurrean. Solaguren kotxe istripu batean hil zen, bere semea Ekain Gerra Madrilgo espetxe batera bisitatzera egindako bidai batean. Solaguren bezalako biktimen aitortza... [+]


Sara Fernandez preso politikoen senidea biktima gisa aitortzea eskatu dute

“Sara gogoan” plataformak preso politikoen senidea motibazio politikoko “biktima gisa” ofizialki aitortzeko beharrezkoak diren mekanismoak antolatzeko eskatu die Nafarroako erakunde nagusiei. Hura omentzeko memoria ekitaldia egingo dute azaroaren 28an.


2023-07-28 | Ilargi Manzanares
Hondartzetara eramango dute presoen eskubideen aldeko aldarria abuztuaren 6an

Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdiko hamabost hondartzetan antolatu ditu mobilizazioak Etxeratek, Etxera lelopean.


Pili eta Fontsoren aitortza beharra aldarrikatu dute Laudion

Elkarretaratzea egin dute larunbata eguerdian Laudioko Herriko plazan, Pili Arsuaga eta Fontso Isasiren heriotzaren 33. urteurrena dela eta. Bi bizilagunak 1990ko uztailaren 1ean zendu ziren, Maribi Ramila euskal preso politikoa bisitatzera zihoazela izandako trafiko istripuan... [+]


2023-04-26 | Mati Iturralde
Hogeita hamalau urte igaro eta gero

Pasa den martxoaren 25ean ofizialki bukatu zen euskal presoen sakabanatzea. El Paíseko lerroburuaren arabera, "34 urte igaro eta gero, Espainiako Barne Ministerioak amaiera eman dio ETAko presoen sakabanatzeari". Euskal Herriko komunikabideek ere dataren berri... [+]


Euskal preso politikoak
Sakabanaketa politika amaituta, etxeratzea helburu

34 urtez luzatu den euskal preso politikoen sakabanatze politika amaitutzat eman dute Etxeratek eta Sarek, ostiralean Espainiako Gobernuak iragarritako bost Euskal Herriratzeekin. Pozez hartu dute berria bi elkarteek, eta iragarri dute orain lanean jarraituko dutela preso,... [+]


Oztopoak euskal presoen hirugarren graduari, Bilboko manifestazioaren atarian

Urtarrilaren hasieran euskal preso politikoen eskubideen alde Bilbon egiten den manifestazioa beti da berezia eskubideen aldeko egutegian, baina aurtengoa bereziki nabarmendu da, besteak beste, dagoeneko sakabanaketaren amaiera irudikatu nahi delako.


2022-11-15 | ARGIA
Beste zazpi euskal preso politiko Euskal Herriratuko dituzte

Iñigo Guridi Lasa, Asier Badiola Lasarte, Iñaki Bilbao Goikoetxea, Orkatz Gallastegi Sodupe, Fermin Vila Mitxelena, Iñigo Zapirain Romano eta Alberto Viedma Morillas preso politikoak Euskal Herriko espetxeetara hurbilduko dituzte.


2022-09-01 | ARGIA
13 euskal preso gehiago hurbilduko dituzte Euskal Herrira

Espainiako Gobernuko Espetxe Zuzendaritzak eta Eusko Jaurlaritzak adostu dute beste hamahiru euskal preso Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako espetxeetara hurbiltzea. Ez da jakinarazi zein espetxetara eramango dituzten; Lakuako Gobernuaren esku dago erabakia.


2022-03-10 | ARGIA
Jon Gurutz Maiza euskal presoa Frantziako Lannemezaneko espetxetik Martutenera hurbildu dute

Etxarri Aranazko Jon Gurutz Maiza Artola preso politikoa Frantziako Estatuko Lannemezaneko espetxetik (Euskal Herritik 330 kilometrotara) Donostiako Martuteneko kartzelara hurbildu dute, Etxeratek zabaldu duenez.


Garazi Abrisketa eta Aitana Izagirre
“Mirentxin Gidariak ekimenaren furgonetekin Granadara eraman eta ekartzen genituen Euskal Preso Politikoen senide eta lagunak”

Garazi Abrisketa (Zollo, 1988) eta Aitana Izagirre (Zollo, 1993) Mirentxin Gidariak ekimenaren parte izan dira eta euren esperientzia azaldu dute, baita taldearen disoluzioak utzi dien sentsazioa ere.


2021-06-11 | ARGIA
Bi euskal preso politiko Euskal Herria ekarriko dituzte, eta beste bi gerturatu

Raul Fuentes eta Gaizka Astorkizaga dira Euskal Herriko espetxeetara lekualdatuko dituztenak, eta Pedro Cano eta Orkatz Gallastegi hurbildu egingo dituzte. Horrez gain, Olga Comesi hirugarren gradua emango diote.


Eguneraketa berriak daude