Covid-19 izurria zabaltzen hasi zenetik ari da esaten Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomi Elkartea dela Europan birus hori gehien testeatu duten eskualdeetakoa, egindako test kopuru gordinak erakutsiz. Eneko Axpe zientzialariak, ordea, erakutsi du justu alderantzizkoa dela erreparatzen baldin bazaio test kopuruen eta testetan positibo edo kutsatu eman dutenen kopuruen arteko proportzioari: EAE dela Europan proportzioan test gutxiena egin duen eskualdea.
Hemeroteketan frogatu daitekeenez, Eusko Jaurlaritzako buruak koronabirus izurriaren hasieratik saiatu dira herritarrak lasaitzen esanaz beste inon baino test gehiago egiten dituela Osakidetzak. Jakina baita Osasunerako Mundu Erakundeak Covid-19a kontrolatzeko estrategiaren ardatz nagusien artean beti aipatu duela herritarrak modu masiboan testeatzea, zehazki, susmagarri den edozein kasu isolatzeaz gain (Txinan egin dena baina hemen ez) susmagarri edo gaixo horrekin harremanetan egon den pertsona oro testeatu behar dela, izurria eraman arren sintomarik erakutsi ez eta aldi berean birusa zabaltzen ari diren pertsonak ere isolatzeko.
Hori Euskal Herri osoan horrela ez dela edozein herritarrek dakien gauza da: gaur delako eguna koronabirusa daukaten gaixoekin lanean aritu edo ari diren profesional guztiak oraindik testeatu gabe daudena, pentsa gainerako kontakto guztiak... Hala ere, Eusko Jaurlaritzak alderantzizko mezuarekin lasaitu nahi izan ditu herritarrak. Martxoaren 18an, justu Espainiak Alarma egoera ezarri eta konfinamendua hasten zen egunetan, Osakidetzak esan zuen ordurako EAEn eginak izan zirela milioi biztanleko 1.837 test, "Europako bataz bestekoa 350 probatan dagoen bitartean". Apirilaren 2an Iñigo Urkullu lehendakaria bera izan zen datu berriz irudiztatu zuena ideia bera:
Eta ostegunean, 23, Nekane Murga Osasun sailburuak berriro argudiatu du EAE testak egiteari dagokionez Europaren bataz bestekoaren gainetik dagoela.
Hori, ordea, administrazioak testekin daraman estrategiaren egokitasuna neurtzeko modu murritzegia dela erakutsi du Eneko Axpe fisikariak, Stanford Unibertsitatean eta NASAn ari denak. Bi grafiko osagarrirekin azaldu du kontua artikulu luzeenarekin baino hobeki:
Bigarren koadroak nabarmen ageri da EAEn –eta itxura guztien arabera Nafarroan ere bai– Covid-19ez kutsatuta daukan jende kopuru handiaren proportzioan oso test gutxi egin direla. Gauza jakina, bai, baina agintariek herritarrei aitortu nahi ez dietena eta herritarrok ere aski indarrez argitzea eskatzen ez duguna.
Atxak –iturri ofizialetatik hartutako datuekin– erakutsi duen koadroan deigarria egiten da zeintzuk dabiltzan taularen goiko aldean eta zeintzu azkenean. Bat egiten baitu milioi 1 herritarreko koronabirusak hildako kopuruetan munduko estatistikek erakusten duten zerrendarekin. EAEtarron aurretik dago Belgika, mundu herrialdeen artean milioi 1eko heriotza kopuru altuena duena.
Gauza asko ari da astintzen Covid-19 txikia gure bizimoduan eta are gehiago aldaeraziko dituela bistakoa da. Tartean, bai gure agintariek eta ziurrenik gizarteak ere gu eta gure osasun sistema Alemaniaren edo Austriaren parean omen geundelako uste hori... izurriak eraman du airean.
Euskadi quintuplica la media europea de pruebas de covid-19 con 1.837 test por millón de habitantes
En Euskadi se han realizado hasta la fecha 4.020 pruebas para detectar el coronavirus, lo que supone 1.837 test por millón de habitantes, mientras que la media europea es de 350 pruebas por millón de habitantes.
(c) 2020 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de este contenido sin su previo y expreso consentimiento.
Euskadi quintuplica la media europea de pruebas de covid-19 con 1.837 test por millón de habitantes
En Euskadi se han realizado hasta la fecha 4.020 pruebas para detectar el coronavirus, lo que supone 1.837 test por millón de habitantes, mientras que la media europea es de 350 pruebas por millón de habitantes.
(c) 2020 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de este contenido sin su previo y expreso consentimiento.
Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]
"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]
Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.
Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.
Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.
Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.
Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.
Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.
Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]
Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]
Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]
"Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.
Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]
Ikerketan ia 40.000 hilekodun pertsonek parte hartu dute eta haietatik ziklo erregularra dutenen %42k txertoaren ondoren odoluste handiagoa izan dutela ondorioztatu dute ikerketan.