EAE: Aldaketa(k) eta une katalana


2024ko apirilaren 16an - 08:10
Azken eguneraketa: 2024-04-18 21:33
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Aspalditik EAEko hauteskundeetan parte hartzea Espainiakoetan baino dezente baxuagoa da hautesleen parte batek bigarren mailako hauteskundeak bezala ikusten dituelako. Katalunian antzera izan zen procès-a hasi arte. Halere, 2003ko hauteskundeetan partaidetzak nabarmen gora egin zuen lehen aldiz CiUk galdu zezakeelako. Orduko hauteskunde kanpaina egun EAEn dugunaren antzekoa zen: eztabaida teknokratikoa (nork agindu dezake hobeto teknikoki eta ustelkeriarik gabe), aldaketaren beharra (pertsona eta ideia berriei leku egitea), politika aurrerakoiagoak bultzatzea eta estatutu berri bat lortzea.

Gurea antzeko ataka da: 1986tik EAJk lehen aldiz hauteskundeetan lehen indarra izateari utzi diezaioke EAEn. Honek parte hartzea bultzatuko du gutxienez 2012ko %64 ingurura arte, hortik gora handitu ahala seguruenik bi alderdi nagusien mesedetan izango da. Izan ere, XXI. mende hasiera arte EAEn muturreko alderdi anitzeko sistema bat zegoen, azken urteetan moderatuz joan dena aniztasuna murriztuz eta inkestek diotena konfirmatzen bada, 2020an irudikatu zen alderdi biko sistema inperfekturako aldaketa kontsolidatuko da bi aukera politiko nagusiek gutxi gorabehera Eusko Legebiltzarreko jarlekuen %75a lortuko dutelako.

2003an Katalunian garbi zegoen ezkerreko indarren artean batasuna gertatuko zela CiU gobernutik kentzeko. PSCko sektore abertzaleek protagonismo handia hartu zuten erraztuz ERCrekin eta ICVrekin aliantza. EAEn, aldiz, hauteskunde emaitzetan egon daitekeen aldaketa gobernu aldaketa nola bilakatu ez dago garbi. EH Bilduk hauteskundeak irabaziko balitu ezkerreko alderdien arteko gobernua ez da aurreikusten. PSEk PSCk baino jarrera unionistagoa du eta balizko koalizio batean ez litzateke liderra izango, baizik eta bazkide txikia, horrek sortzen duen inpaktu mediatikorekin Espainian.

Baina, lehia politikoan moderazioa nagusi den unean pentsa zitekeen interesen arteko transakzioak funtzionatu zezakeela aldaketa laguntzeko. Nik zu babesten zaitut Espainiako eta Nafarroako gobernuetan eta zuk ni babesten nauzu Iruñean bezala EAEn. Kontua da Hego Euskal Herriko sozialisten giltza Madrilen dagoela eta han gobernua sozialista mantentzeko ezinbestekoa da EAJren babesa. EH Bilduk ez bezala, EAJk PPko gobernuak edo PSOEkoak babestu ditzake eta, une honetan, PSOE babesten dituzten alderdi guztien artean PPri babesa eman diezaiokeen bakarra da gehiengo osoa segurtatuz balizko eskuineko gobernu bati.

Ondorioz, Eusko Jaurlaritzan ezkerreko koalizio batek Madrileko gobernua arriskuan jarriko luke. Horrek ez du esanahi ez dagoenik partida. EAJk eta PSEk gehiengo osoa galdu dezakete eta hau horrela gertatuko balitz, badakigu PP prest egongo dela, Gipuzkoan eta udaletan egin duen bezala, EAJ-PSE koalizioa babesteko. Horrek agertoki berri bat irekiko luke, sozialistek ezkerretik higadura sufrituko lukete eta Madrilen gobernuan egoteari utziko baliote EAJk koalizioak egiteko garaian duen zentraltasuna galdu ahal izango luke epe motz edo ertainean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EAEko hauteskundeak 2024
Joera kontrajarriak?

“Inoizko [EAEko] parlamenturik abertzaleena” vs. “Independentismoa minimo historikoetan dago”. Bi baieztapen horiek azken aldian entzuten ditugu, eta areagotu dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan apirilaren 21ean izandako hauteskundeen ondotik. Bi esaldi... [+]


Materialismo histerikoa
Gure gauzatxoak

MAPA | Non jasotzen dituzte botoak alderdiek?

Apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan alderdiek udalerriz udalerri izandako babesa irudikatzen du mapa honek. Zirkuluen azalerak proportzionalak dira hautatutako alderdiak udalerri bakoitzean ateratako boto kopuruarekiko.

[[hauteskundeak alderdiak zabala 2024... [+]


Eguneraketa berriak daude