Datorren ekainaren 9an Europako hauteskundeak egingo dira. Egoera kritikoan izango dira, Europar Batasunak (EB) behin betiko lurperatu baitu bere itxura humanista. Bakean, giza eskubideetan eta gizarte kohesioan oinarritutako ustezko nortasuna praktikan mito hutsa da: gerra, militarismoa, neokolonialismoa, botere korporatiboa eta austeritatea dira oraingo testuinguruan Europako proiektua hobeto definitzen duten hitzak, krisi sakonaren, hegemoniagatiko borrokaren eta muga biofisikoak azkar gainditzen ari garen unean.
Horrenbestez, urrun dauzkagu zenbait iruditeri, hala nola soft power-a, diplomazia, gatazkak elkarrizketaren bidez konpontzea, gerraren prebentzioa edo bloke atlantistaren barruan AEBekiko ustezko kontrapisu lauso baten ariketa. Era berean, Europako irudia asilo eta babeserako lurralde gisa txikitu egin da. Next Generation funtsak babestu nahi izan zituen "berde jasangarriaren" narratibak ere egun benetako natura azaltzen du: "Oliba?berdea". Ukaezina da EB eragile nagusietako bat dela "gerra erregimena" mundu?mailan finkatzeko eta aurrera egiteko, eta fenomeno horrek gizateria osoarentzako ondorio oso larriak izan litzake.
Hala, natura ondareak, merkatuak eta influentzia guneak bereganatzeko bloke geopolitikoen eta korporatiboen arteko lehia irekian, EBk aurreiritzirik gabe lagun-etsai logika hartzen du estrategia politikoaren oinarritzat. Gerra ez da soilik ekidin beharreko etorkizuna, baizik eta, alderantziz, elite kontinentalek lehenetsitako irteera hipotetikoa, krisi ekonomikoaren eta AEBekin eta Txinarekin alderatuta galdutako posizioen aurrean. Horrela, nazioarteko gatazken kiribila xaxatzen ari da, aliatuek eskubideak zapaltzea albo batera uzten da, merkatu eta natura ondare estrategikoak zukutzeko akordioak sinatzen dira, eta politika ekonomikoko proposamen nagusi gisa neoliberalismo militaristaren alde egiten da.
Gazako genozidioa EBren rolaren lagin negargarria da. Netanyahuren gobernuaren zakarkeri basatienei emandako erantzunez haratago, argi dago Europak Israelen jarrera bermatzen duela, ekintza edo omisioa dela medio. Zalantzarik gabe, urrun gaude oraingo egoera kritikoak eskatzen dituen minimoetatik, Israelekin harreman diplomatikoak haustetik hasita (eta, batez ere, EB-Israel Elkartze Akordioa apurtzea), aldebiko enpresa-loturak amaitzea (hala nola CAF edota Sosa startup bizkortzailearen kasuak Euskal Herrian), edo edozein arma salmenta errotik debekatzea.
Euskal Herriko gizarte-mugimenduok EBren eta haren eliteen gorakada militaristaren protagonismoa salatu behar dugu, esplizituki botere korporatiboaren alde eta langile-klaseen interesen kontra egiten dutelako, besteak beste
Ukrainako inbasio eta gerraren kasuan ere, EBren rola gatazka-pizgarri militarista gisa argi geratzen ari da. Hala, haren jarrera beligerantea eta Errusiarekin negoziatutako behin-behineko irteeretarako eragozpenak nabarmentzekoak dira. Izan ere, herrialdea "mehatxu existentzial" gisa irudikatu nahi da Europako biztanleriaren imajinario kolektiboan.
Bi kasuetan, diskurtso ofizialarekin lerrokatzeko derrigortasunak nazioarteko elkartasunaren gaineko errepresioa hedatzea eragiten du, sektore herrikoiak diziplinatzeko ariketa gisa.
Baina, jada adierazi dugun bezala, EBren rola gerra erregimenean ez da mugatzen egungo gatazketako jarduera negargarrietara. Aitzitik, politika ekonomikora eta nazioarteko politikara hedatzen da bere osotasunean, eta neoliberalismo militaristaren, neokolonialaren, arrazistaren eta baztertzailearen makineria koipeztatzen du.
Marko horretan kokatzen da, lehenik, Defentsa Estrategia Industrial berria bultzatzeko ekimena, Europako korporazio handientzat 1.500 milioiko esleipena duena; edozein gizarte-arretaren gainetik gerra-inbertsioei lehentasuna ematea; NATO biziberritzea, edo gerrarako aurrekontua handitzea (Itun Atlantikoko konpromisoek ezarritako BPGaren %2 jada gainditu du Espainiako Estatuak).
Bigarrenik, Global Gateway bezalako programa berriek, lehengai kritikoen legeak edo hainbat herrialde eta eskualderekin (Egipto, Ruanda, Qatar etab.) egindako hamaika merkataritza-itunek eta memorandumek dinamika neokolonial eta kapitalista indartzen dute, Europako multinazionalen interesak nazioartean blindatzen dituztelako, eta energia eta material estrategikoak eskura izatea bermatzen saiatzen dira trantsizio energetiko korporatiboak aurrera egiteko (litioa, lur arraroak, kobrea, nikela, gas naturala etab.), edozein arreta politiko edo ekosozialen gainetik.
Hirugarrenik, EBk aho betean sustatzen duen "Europa gotorlekuari" lotutako nekropolitika finkatzen da, bereziki hegoaldeko mugan. Babes eta Migrazio Itunaren erreforma berriak beste aldaketa bat suposatzen du zentzu horretan, muturreko eskuin emergentearen agendari kontzesioak egiten zaizkion testuinguruan.
Laugarrenik eta azkenik, EBk austeritate-politiken itzulera bermatzen du, botere korporatiboen defentsan: aurrekontu- eta zor-mugak itzultzen dira gobernantza ekonomiko berriarekin, hala nola megaproiektu korporatibo anitzak ugaritu trantsizio energetikoaren aitzakiapean. Horrek argi eta garbi uzten du lagun-etsai logikaren aplikazioa barne-politikan ere, klase herrikoien interesen aurrean.
Oliba-berde agenda ez da inolaz ere muturreko eskuinera mugatzen, tamalez transbertsala baita: eskuinera eta bere burua sozialdemokratatzat duenera ere iristen da, ezker batzuk barne hartuta. Ez da alferrik, agenda atlantistarekiko leialtasuna azaltzen duten faxismoekin aliantza ongi etorria dela baieztatu ere egin du Ursula von der Leyenek.
Azken finean, Euskal Herriko gizarte-mugimenduok EBren eta haren eliteen gorakada militaristaren protagonismoa salatu behar dugu, ez dielako bakarrik planetaren muga biofisikoei aurre egiten eta gizateriaren etorkizuna arriskuan jartzen, baizik eta baita esplizituki botere korporatiboaren alde eta euskal zein nazioarteko langile-klaseen interesen kontra garatu ere egiten da. Horrenbestez, Europako hauteskundeen bezperan, Euskal Herria Kapitalari Planto plataformak maiatzaren 31n kontzentraziorako deialdia egiten du, 12:30ean Bilbon, Gobernuaren Ordezkariordetzaren aurrean, gogorarazteko Euskal Herrian ez dugula defendatzen egungo Europa harresitua, gerrazalea eta genozida.
Gonzalo Fernandez, Maite Ezquerro eta Gorka Martija, Euskal Herriak Kapitalari Planto!-ko militanteak
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]
Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]
Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]
Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.
Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]
2021ean hasi ginen Guggenheim Urdaibai proiektuaren inguruko lehen oihartzunak entzuten…Bai ala bai egingo zela esan zigun orduko Unai Rementeria ahaldun nagusiak. Bere esanak indartzeko, 40 milioi euro utzi zituen “blindatuta” museoak eraikitzen zirenerako... [+]
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"
Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko,... [+]
Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]
Epistemologia, edo ezagutzaren teoria, filosofiaren arlo nagusietako bat da, eta historian zehar garrantzizko eztabaidak izan dira gure ezagutzaren mugen eta oinarrien inguruan. Honen baitan bi korriente indartsu topatzen dira, ezagutzara iristeko bide ezberdinak proposatzen... [+]
Getxoko Epaitegiak Europa ikastetxeko 4 urteko haurren kasua artxibatu izanaren berri izan dugu aste honetan. Horrek zera galdetzera garamatza: instantzia judizialak, polizialak… prest al daude haurren eskaerei erantzuteko? Benetan babesten al dira gure adingabeak... [+]
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]