Ekainaren 15ean, astelehena, Durao Barrosoren etorreragatik protesta egiteko batzarra deitu dute Donostian. Egiako Txoko Internazionalistaren aurrean egin dute deialdia 20:00etan.
Europako Batzordeko presidente ohi Jose Manuel Durao Barroso portugaldarra Donostiara etorriko da ostegunean, ekainaren 18an. Donostia 2016 eta Globernance institutuaren eskutik, "Europarentzako narratiba berri bat" hitzaldia eskainiko du gaztelaniaz 19:00etan hasita, San Telmo Museoan.
Europako finantzaren botere-guneekin estuki lotutako pertsona da Barroso eta, George W. Bush, Tony Blair eta Jose Maria Aznarrekin batera, Iraki gerra deklaratu izanaren arduradun nagusietako bat izan zen.
Munduko erakunde militar suntsitzaileenak 75 urte bete ditu, eta eztei horiek behar bezala ospatzeko, esan du bere kideek gehiago gastatu beharko dutela armetan. Gainera, urtemugaren goi bileran beste potentzien kontrako gerra hauspotu du NATOk, Txinaren eta Errusiaren kontrako... [+]
Ez da ezusteko handirik izan Europako hauteskundeetan, eskuin muturrak gora egin duen bitartean, berdeek orain arteko emaitzarik txarrenetakoak izan dituzte. Zentzu horretan, geroz eta gehiago nabarituko dugu trantsizio ekosozialari lotutako erabakietan ebidentzia zientifikoek... [+]
401 aldeko boto eta 284 kontrako jaso ditu, baina gehiengoa lortu du 41 botogatik. Hurrengo bost urteetan berriro ere presidente izango da, popularren, sozialdemokraten, liberalen eta berdeen babesa jasota. EH Bilduk kontra bozkatu du, eta EAJk alde.
Europar Batasunaren txandakako presidentetza beretu eta astebeteren buruan Viktor Orban hungariar lehen ministroak egin duen ezusteko blitz-ak azalpen serioa eskatzen du. Gaiaren neurrikoa.
Amaitu berriak ditugu Europar Batasuneko Legebiltzarrerako hauteskundeak eta ezer gutxi jakin dugu hautagaiek datozen bost urteetarako dituzten asmoei buruz, gauza orokorrak ez badira. Izan ere, esan digute eskuin muturra datorrela, eta egia da, baina horrezaz gain, oso gutxi,... [+]
Europa mailako Critical Raw Materials Act edo Lehengai Kritikoei buruzko Legea indarrean sartu berri da. Klima larrialdiaren testuinguruan energia berriztagarriak garatzeko, mineralen eta metalen horniketa "seguru eta iraunkorra" bermatzera datorren legea izan... [+]
Sindikatuek eta Alda elkarteak deituta karrikara atera dira herritarrak eskuin muturraren gorakada salatzeko.
Bigarrenetik seigarren postura erori da Berdeen alderdia Ipar Euskal Herrian, Europar legebiltzarreko hauteskundeetan. 2019ko hauteskundeen datuekin alderatuta, 10.000 boz galdu dituzte; hots, %17tik %7ra pasa dira.
Etxebizitzen eta alokairuen prezioek mugarik gabe jarraitzen dute gorantz eta milioika lagun egoera oso prekarioan utzi ditu horrek: gazteek ezin dute emantzipatu, herritar asko euren auzotik ostikoka bota dituzte, eta beste askorentzat infraetxeak partekatzea da irtenbide... [+]
Ekainaren 30eko eta uztailaren 7ko Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeetan eskuin muturrak garaipena lortu dezake, eta hori gertatzekotan Le Penen RN eta Macronen Renaissanceren arteko koalizio gobernua osa liteke. Arrisku errealaz kontziente, eskuin muturraren gorakada... [+]