Durangoko Azokatik Amurriora mugituko da Ahotsenea

  • Kultur sortzaileak Durangoko Azokatik Euskal Herriko plazetara gerturatuko ditu Ahotseneak, Amurriora tartean. Urriaren 18an izango da eskualdeko emanaldia, Aresketa Ikastolak antolatutako Araba Euskaraz ekimenaren baitan.

Gaur egin dute ekimena aurkezteko prentsaurrekoa. / Ahotsenea eta Saioa Gauilunak
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko irailaren 10ean - 09:07
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

"Euskara jalgi hadi plazara", hala dio euskal kantu zaharrak. Helburu hori dute sortzaileek ere, bakoitzaren alea partekatzeko aukera izatea. Durangoko Azoka izaten da udazkeneko plaza nagusia, baina koronabirusak eragindako pandemiaren ondorioz, kultur ekosistema ere egokitu behar izan da garai berrietara. Ondorioz, Ahotsenea gunea Euskal Herriko lau plazetara hedatu dute, Amurriora, besteak beste.

Gainera, Araba Euskaraz izango du adar. Hain zuzen, urriaren 18an 8 euskal talderen lanak ezagutzeko aukera eskainiko dute Amurrion, Darabagu dinamikaren barruan. Modu horretan nahi diote eman amaiera aurtengo ikastolen aldeko festari. Alabaina, oraindik ez dute egitaraua zehaztu. "Sortzaileei luzatu zaie gonbita, eta prozedura Ahotseneak egingo du, oraindik ez dakigu nortzuk etorriko diren", adierazi du Eneko Alday Araba Euskarazeko kideak. Amurrrioarrak aurreratu duenez, formatua txikitu dute; eta Ahotseneak dena Durangoko Azokan 4 egunetan egin beharrean 40 bat talde bilduko ditu lau tokitan.

Amurrio, kultur ekosistemaren gune babestu izateagatik aukeratu dute. Izan ere, Aresketa Ikastolaren aurtengo helburuetako bat sortzaileei plazak eskaintzea izan da. Hargatik antolatu zituzten emakume sortzaileen erakusketa, artearena edota Bazen behin Darabagun ekimenak, "euskal sorkuntza ezagutarazi eta hauspotzeko". Aldayren hitzetan, lehendik ere Ahotsenearekin finkatua zuten lekua edo plaza ematea: "Urtero euskal kulturak abenduan du udaberria, baina ekainean ere egin nahi genuen. Salbuespen egoeragatik atzeratu behar izan zen jaia, baina gure konpromisoa berdina da Ahotsenearekin zein euskal sortzaileekin".

Horrenbestez, 2020ko sortzaileen lanak taularatuko dituzte urriaren 18an, Amurrion. Gaur eskaini dute prentsaurrekoa ekimena aurkezteko, Bilboko Bira kulturgunean.

Gauzak hala, eraberritua dator Ahotsenea proiektua. Batetik, Durangoko Azokaren baitako emanaldiak Plateruena antzokian izango dira. Literaturaren uzta, berriz, Zarautzeko Literaturia jaialdian bilduko dute. "Galdakaon ere izango dira literatura eta musika taldeak euren lanak aurkezten", erantsi du Eneko Aldayk, "Amurriokoa musikari lotutakoa izango da".

Ildo beretik, hizkuntza sustatzea izango da xedea: "Haur eta gazteei euskal kultura eta musika hurbildu nahi dizkiegu". Aldayren iritziz, euskaraz sortzeko eta gozatzeko proposamenak eta prozesuak plazaratu nahi dituzte. "Taldeak nola sortu edo antolatzen diren ere erakutsi nahi diogu jendeari. Finean, euskal musikaren industria edo artisautza gerturatu nahi dugu. Hori izango da Araba Euskarazen ekitaldi xumetxoa". Nolabait esateko, zikloa itxi nahi dute horrela: "Urtean zehar laguntzen egondako jendeari eskerrak eman nahi dizkiogu. Bide batez, hurrengo Araba Euskaraz jaiari keinua egingo diogu bailara ikuspegitik".

8 solasaldi eta 35 zuzeneko

Gotzon Barandiaran Ahotseneako kidearen hitzetan, "8 solasaldi eta 35 bat zuzeneko" antolatuko dituzte datozen hilabeteetan, "horrek esan gura du nahiz eta aurten disko eta liburu gutxiago argitaratzea aurreikusi, idazle eta musikari lar geratuko direla euren lan berriak aurkezteko aukera barik".

Zortzi euskal taldek joko dute Amurrion urriaren 18an, aurtengo Araba Euskaraz jaiari amaiera emateko

Gabezia horri erantzuteko erdietsi dute ahalik eta euskal sortzaile gehienei eskaintzea euren sormen lan berriak erakusteko plazak, eta ahal beste herritarrengana iristea lan horien berri. Irailaren 25etik 27ra Literaturia ospatuko dute Zarautzen, eta urriaren 18an Amurrioren txanda izango da: "Araba Euskaraz jaia bere osotasunean bertan behera utzi badute ere, Ahotseneakookin pandemiaren aurretik adostutako ekitaldia mantenduko dute. 8 musika taldek izango dute aukera euren lan berriak zuzenean aurkezteko". Galdakaon, berriz, azaroaren 2tik 8ra "Sormene" jaialdia antolatuko dute, Ahotseneako zuzenekoak eta solasaldiak ardatz: "Plaza berria estreinatuko du aurten euskal kulturgintzak Galdakaon. Iaz arte liburu azoka izandakoa euskal kulturaren plaza bilakatuko da kultur adierazpide guztiak aintzat hartuta".

Aiaraldea Komunikabidea ekimenaren babesle izango da. Orain arte gisa, beraz, egitasmoaren jarraipen berezia egingo du Aiaraldea.eus atarian.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Durangoko Azoka 2020
Durangoko Azokan 7.800 lagunek egin dituzte erosketak webgunearen bidez, orotara 28.000 produktu

Amaitu da 55. edizioa eta balorazioarekin batera, Gerediaga Elkarteak datuak eman ditu: 7.800 erosketa, 27.758 produktu salduta eta 50.000 lagunek jarraitu dute egitaraua, gehienak streaming bidez. Lehen aldia izan da webgunearen bidez bideratu dituztela salmentak eta erronka... [+]


2020-11-28 | ARGIA
Bizirik iritsi da ARGIA 2020 amaierara

Urte gogorra izan da ARGIA egiten dugunontzat ere. Historiaren gurpila azkartzen sentitu dugu eta lurralde ezezagunera garamatzan fenomeno erraldoi hau periodistikoki jorratzen galtza bete lan izan dugu. Hala ere, ezin dugu ahaztu kazetaritza independentea egiteko aukera badugu,... [+]


2020-11-26 | ARGIA
Ostegun arratsaldean irekiko ditu ateak Durangoko Azokaren denda digitalak

Durangoko Azoka birtualki egingo da aurten, eta ostegunean egingo da publiko denda digitala. Produktuen salerosketaz gain, 100 ekitaldiko kultur egitaraua ere antolatu dute.


Analisia
Merkatutik harago

“Durango efektuak” mobilizatuko ditu kulturzaleak topaleku fisikorik gabe? Inkognita horren erdian Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburuak herritarrei eskatu die “modu kolektiboan” erantzuteko. Alegia, erosteko,... [+]


Durangoko Azokarekin lotutako programazio musikala Hego Euskal Herriko hainbat aretotara zabalduko da

Durangoko Azokak iragarri du Euskal Herriko hainbat lekutan kontzertuak antolatuko dituela abenduaren 5etik 8ra. Helburua: pandemiaren aurkako neurrien eraginez Durangora joaterik izango ez dutenei ere Azokako giroa hurbiltzea. Gainera, urtarrileraino luzatuko dute Durangorekin... [+]


2020-10-08 | ARGIA
Formatua aldatuta dator 55. Durangoko Azoka eta ez da erakusmahairik egongo

Testuingurua mesedegarri izan ez arren, Durangoko Azokaren 55. edizioa egitearen alde agertu dira antolatzaileak. Gerediaga elkarteak ostegunean eman ditu aurtengo azokaren lehen xehetasunak: ez da erakusmahairik egongo, eta zuzeneko zein aurkezpenetarako aldez aurretik eman... [+]


Durangoko Azoka inoizko edizio arraroenerako prestatzen ari da

Abenduaren 5etik 8ra egingo da Durangoko Azoka. Koronabirusa elkarri kutsatzea eragozteko neurriek markatuko dute aurtengo edizioa, beharbada Azokak inoiz ezagutu duen bereziena. Kulturgintzan bizi den larrialdi egoerak markatuko du, baina antolatzaileek baikortasunari eutsi... [+]


Eguneraketa berriak daude