Durangoko Azokaren 54. edizioa ate joka

  • Durangoko Azokaren 54. edizioak ateak irekiko ditu ostegun honetan. Beste urte batez euskal kulturaren topagune bilakatu da Durango abenduaren 5etik 8ra, 200 kultur ekitaldi baino gehiagorekin.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko abenduaren 04an - 13:09

Berrikuntza ugari izango dira aurten: erakusmahaiek irudi berriztua izango dute, Gogoetaren plaza Musika Eskolan antolatuko da lehen aldiz, nobedadeen zerrenda egin dute Spotifyn, joan den urtean Sormen Beka irabazi zuen taldeak Atopia RPG euskarazko rol jokoa aurkeztuko du eta aurtengo beka banatuko da, kasu honetan, musika alorrean… Hau guztia eta gehiago azaldu digu Azokako prentsa arduraduna den Julen Nafarrate Aurrekoetxeak.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Durangoko Azoka 2019
Atopia RPG euskarazko rol jokoaz, Galder Gonzalezekin

Iaz eman zuen lehen aldiz Gerediaga elkarteak Sormen Beka, literatura alorrean, eta Atopia RPG proiektuari egokitu zitzaion. Urtebete beranduago, proiektua azaleratu dute azokan.


2019-12-09 | ARGIA
Bisitarientzat euskal kultura bultzatzeko aukera, eragileentzat erakusleiho

110.000 bisitaritik gora izan ditu Durangoko Azokak lau egunetan. Gerediaga Elkarteak eta Azokako guneetako ordezkariak pozik agertu dira. Elkarteak 54. edizioa emankorra, orekatua eta oso jendetsua izan dela adierazi du. Siadeco enpresak Azokari buruzko datuak bildu ditu... [+]


Durangoko fantasiak eta pantasiak

Beti egin izan dit grazia “fantasia” hitzarekin gertatzen denak: letra bakar bat aldatzen diozu, hasierako “f” hori, ordezkatzen duzu “p” batekin, bihurtzen duzu fantasia “pantasi”, eta guztiz kanbiatzen da hitzaren konnotazioa... [+]


Kontsumoa vs. genealogia

Genealogiak interpelatu egiten zaitu kontsumoak egiten ez duen modu batean: nondik zatozen, zeri jarraitu diozun, zerekin hautsi duzun. Eta beti agertzen da ezusteko zerbait arbolan behera abiatzean.


Azoka analogiko baten abantailak

Ikerketa bateko zenbakiak izan genituen hizpide atzo eta gaur, Durangoko Azokako bigarren eguna hasi baino lehen, estatistikak aurkitu ditut nire kafesnean –Furra, furra kantakoari agertu zitzaion tanke hura baino gutxiago urduritu naiz, baina ez askoz gutxiago ere–... [+]


2019-12-09 | Estitxu Eizagirre
Elixabete Garmendia eta Josu Landa: euskal kazetaritza konplexu eta aitzakien gainetik

Abenduaren 6an egin da aurtengo Durangoko Azokako Gogoetaren Plazako lehen mahai-ingurua. Elixabete Garmendia eta Josu Landa aritu dira Gorka Bereziartuaren puntuei erantzuten “Gu gara euskal prentsa. Euskaraz eta ez elebitan” izenburupean.


Urteroko tristuratxoa

Udaberriko loreak bezala edo aknez kargaturiko piztiak bezala –agian bien konbinazio bat–, agertu dira gazteak Landako gunean Durangoko Azokaren 54. edizioa inauguratu duen ikasleen egun tradizionalean. Ustez behintzat, hori izan beharko litzateke gaurko gaia: nola... [+]


Durangoko Azokak 54. aldiz zabaldu ditu ateak

Ikasleei zuzendutako goiza bizi izan du azokak ostegunean, eta jendetza bildu da lehen orduetan. ARGIA bertan izango da, ostegunetik igandera arte.


Eguneraketa berriak daude