Ikasleei zuzendutako goiza bizi izan du azokak ostegunean, eta jendetza bildu da lehen orduetan. ARGIA bertan izango da, ostegunetik igandera arte.
Landako Guneak beste behin Euskal Herriko kulturaren ertz guztiak bilduko ditu egunotan. Ostegunean ateak zabaldu ditu, eta honekin 54 edizio igaro dira jada. Ate irekieraren aurretik dantzaldia eskaini dute, Mikel Laboaren Txoriak txori abestiaren doinuek lagunduta. Dantzariek ateak zabaldu eta ikasleek azokako hiru kaleak bereganatu dituzte. Izan ere, aurtengo edizioari ikaslearen goizarekin ekin diote.
ARGIAk ez du hutsik egingo eta Artekale kaleko 28 eta 31 standen artean gure komunikazio proiektua ezagutu eta kide egiteko auekra izango da. Horrez gain, hainbat produktu daude salgai: ARGIAko kazetariek idatzitako liburuak, Inor ez da ilegala jertseak, kamisetak eta poltsak, Bizi Baratzeko liburuak, Xapoketan karta jolasa eta 2020ko egutegia, egunero historiako efemeride bat biltzen duena. Horrez gain, Landako Gunearen kanpoan postu bat ere jarri du, bertan ere produktuak salgai egongo dira.
Aurten Durangoko Azokaren kanpo aldean ere bagaude, "Inor ez da ilegala" proiektuarekin (Amul beren not ku lleegalul, molof hizkuntzan). Artikulu hauek erosita ekarpena egiten zaio baita ere Bilboko Mbolo Moye Doole elkarteari. pic.twitter.com/ITZEqRMMii
— ARGIAk 100 urte (@argia) December 5, 2019
Iaz eman zuen lehen aldiz Gerediaga elkarteak Sormen Beka, literatura alorrean, eta Atopia RPG proiektuari egokitu zitzaion. Urtebete beranduago, proiektua azaleratu dute azokan.
110.000 bisitaritik gora izan ditu Durangoko Azokak lau egunetan. Gerediaga Elkarteak eta Azokako guneetako ordezkariak pozik agertu dira. Elkarteak 54. edizioa emankorra, orekatua eta oso jendetsua izan dela adierazi du. Siadeco enpresak Azokari buruzko datuak bildu ditu... [+]
Beti egin izan dit grazia “fantasia” hitzarekin gertatzen denak: letra bakar bat aldatzen diozu, hasierako “f” hori, ordezkatzen duzu “p” batekin, bihurtzen duzu fantasia “pantasi”, eta guztiz kanbiatzen da hitzaren konnotazioa... [+]
Genealogiak interpelatu egiten zaitu kontsumoak egiten ez duen modu batean: nondik zatozen, zeri jarraitu diozun, zerekin hautsi duzun. Eta beti agertzen da ezusteko zerbait arbolan behera abiatzean.
Ikerketa bateko zenbakiak izan genituen hizpide atzo eta gaur, Durangoko Azokako bigarren eguna hasi baino lehen, estatistikak aurkitu ditut nire kafesnean –Furra, furra kantakoari agertu zitzaion tanke hura baino gutxiago urduritu naiz, baina ez askoz gutxiago ere–... [+]
Abenduaren 6an egin da aurtengo Durangoko Azokako Gogoetaren Plazako lehen mahai-ingurua. Elixabete Garmendia eta Josu Landa aritu dira Gorka Bereziartuaren puntuei erantzuten “Gu gara euskal prentsa. Euskaraz eta ez elebitan” izenburupean.
Udaberriko loreak bezala edo aknez kargaturiko piztiak bezala –agian bien konbinazio bat–, agertu dira gazteak Landako gunean Durangoko Azokaren 54. edizioa inauguratu duen ikasleen egun tradizionalean. Ustez behintzat, hori izan beharko litzateke gaurko gaia: nola... [+]