Durangaldean maiatzaren 7ko kontsultetan egingo diren galderak jakinarazi dituzte

  • Erabakita daude galderak Durango, Zornotza, Elorrio, Abadiño eta Zaldibarren maiatzaren 7an egingo diren galdeketetarako.


2017ko apirilaren 06an - 09:16
Abadiñoko Gerediaga auzoan dagoen ermitaren parean eskaini dute prentsaurrekoa, duen esangura sinbolikoagatik (argazkia: Anboto).
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Durangaldeko Gure Esku Taldeak prentsaurrekoa eskaini du asteazkenean, maiatzaren 7an Durango, Zornotza, Elorrio, Abadiño eta Zaldibarko herri kontsultetan egingo diren galderak jakinarazteko. Herri bakoitzak bere galdera propioa aukeratu du, egokiak iruditu zaizkion bideak eta metodologia parte hartzaileak erabiliz.

Herriz herri honako hauek izango dira galderak:

Durango:

⁃ "Bere etorkizuna modu librean erabakiko duen euskal estatu bateko herritarra izan nahi duzu?".

Elorrio:

⁃ "Euskal estatu burujabe bateko herritarra izan gura dozu?".

Zornotza:

⁃ "Nahi al duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?".

Abadiño: (bi galdera)

⁃ "Nahi al duzu euskal estatu burujabe baten herritarra izan?".

⁃ "BAI aukeratu baduzu: Nahi al zenuke euskal estatu hori independentea izatea?".

Zaldibar:

⁃ "Nahi duzu Euskal Herria independentea izatea?".

Abadiñoko Gerediaga auzoan dagoen ermitaren parean eskaini dute prentsaurrekoa, duen esangura sinbolikoagatik. "Garai batean Durangoko Merindadeak Gerediagako hemen egiten zituen batzar orokorrak. Gaur egun ere, Bizkaiko Batzar Nagusiak hartzen ditu noizerik noizera. Beraz, erabakiak hartzeko bilgunea zen eta da", adierazi dute.

Herririk herri egiten ari diren lanaren berri ere eman dute. "Gizarteko askotariko eragileen atxikimenduak batzen lan handia egiten ari gara" adierazi dute. Horren adibide da, esaterako, Elorrion udaleko alderdi guztien babesa lortu duen udal adierazpena. Edo Zornotza eta Durangoko udaletan dauden zinegotzi askok, herritar lez, galdeketari erakutsi dioten babesa.

Abadiñon gaur egungo eta iraganeko zinegotziak, norbanako lez, argazki berean batuko dituen ahalik-eta deialdi zabalena prestatzen ari dira. Zaldibarren, berriz, mozio baten bidez eskatuko diote udalbatzarrari galdeketa zilegia eta demokratikoa dela adierazteko. Baina, adierazi dutenez, atxikimenduak ez dira eremu politikora bakarrik mugatzen. Kultur, kirol arloetara eta langile mugimenduetara ere zabaldu dira: Durango eta Zornotzako futbolariak, sindikatuetako ordezkariak, gazteak…

Atxondon ere galdeketa egingo dute

Orain hurrengo Zornotzan eskainitako prentsaurrekoan, Zaldibar herri galdeketen bidera batuko zela izan zen nobedadea. Gaurkoan Atxondo ere galdeketen trenera igo dela jakinarazi dute. Atxondon Gure Esku Dago Taldea sortu eta herri galdeketa egitea erabaki dute. Galdeketa hori ez da maiatzaren 7an izango, baina "ilusioz lanean" dabiltzala eta data prest daudenean iragarriko dutela azaldu dute.

Albiste hau Anbotok argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gure Esku
2024-11-18 | Leire Ibar
Ekainaren 7an manifestazioa antolatu du Gure Eskuk, ‘Herri Libre Bat-Euskal Herriak Erabaki!’ lelopean

"Nazio gisa eskubideak aldarrikatu eta herri oso bat martxan irudikatzeko" deitu dute 2025eko ekainean Bilbon egingo den mobilizazioa. Euskal Herri libre eta kohesionatu bat osatzeko "denen artean eta elkar lagunduz" lan egin behar dela berretsi du... [+]


2024-10-17 | Julene Flamarique
Gure Esku-k “herri bat bagarela” erakutsiko du azaroaren 16an bideo maratoi batekin

Aurreko ekainean aurkeztu zuten ekimena Donostian. Maratoiaz gain Iruñean, Donostin, Bilbon eta Gasteizen zuzeneko ikuskizunak izango direla zehaztu dute asteazkenean. Hamabi orduz egongo dira “Euskal Herria irudikatzen”, eta “360 graduko Euskal... [+]


Gure Esku-k ‘Herri libre bat’ dinamika aurkeztu du

Datozen bi urteetako erronken berri eman du erabakitze eskubidearen aldeko ekimenak larunbatean Bilboko Kafe Antzokian. “Herri libre bat nahi dugu, mugimendua sortu nahi dugu, herria martxan jarri eta elkarlana bultzatu nahi dugu”, adierazi dute.


Espainiako Vueltan errepideak euskal ikurrez betetzeko deia egin dute astebururako

Gure Esku eta Nafarroa Berriz Altxa elkarteek ekimenak antolatu dituzte lasterketa Euskal Herritik igarotzen denerako. "Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea" aldarrikatu eta "muga artifizialak" auzitan jarri nahi dituzte, besteak beste.


“Popatik hartzera” bidali ditu ertzain batek hiru lagun, euskaraz aritzea eskatzeagatik

Hiru emakume euskaraz zuzendu zitzaizkien ertzain batzuei, jatetxe batengatik galdezka. Polizietako batek erantzun zien euskaraz bazekiela baina ez zuela erabiliko, eta "popatik hartzera" bidali zituen. Ertzainari plaka eskatu zioten orduan, eta poliziak erdiko hatza... [+]


2023-06-20 | Hala Bedi
Trebiñuren erabakitzeko eskubidea aldarrikatu du Gure Eskuk

Trebiñuko herritarrek bizi duten egoera "anakronikoa" salatu zuten igandean.


2023-05-25 | Euskal Irratiak
Frantziako Tourra kari, Euskal Herria mundura ekimena abiatu du Gure Eskuk

Frantziako itzuliak duen nazioarteko oihartzuna baliatuko du Gure Eskuk, 'Euskal Herria mundura' izeneko ekimenarekin. Tourreko lehen hiru etapak osoki Euskal Herritik pasako direla baliatuta, "inoiz egin den ikurrinik erraldoiena" zabalduko dute, eta 4.000... [+]


Erabakitzeko eskubidearen eztabaida berrartzeko eta sustatzeko eskatu die Gure Eskuk alderdi politikoei

Legealdiz legealdi, estatus politikoaren inguruko eztabaida edo bidea jorratzeko urratsak atzeratzen ari direla azpimarratu du Josu Etxaburu eledunak Eusko Legebiltzarreko batzorde batean: "Konpromisoak eskatzen ditugu hitzetatik harago ekintzak nagusitu daitezen eta herri... [+]


Erabakitzeko eskubidea
Jarrera aldatuta, alderdiak mugitu asmoz dator Gure Esku

Pirinioetako Bidea ekimena antolatu du Gure Esku-k uztailaren 2rako, Kataluniako eragile sozial soberanista nagusiekin. Asmoa da Atlantikoa eta Mediterraneoa lotzen dituzten gailurrak argiztatuz, nazioarteko komunitateari mezua bidaltzea: irtenbide politiko bat behar dute Euskal... [+]


2022-06-23 | ARGIA
Erabakitzeko eskubideaz erreferenduma antola dezala eskatu dio Gure Eskuk Eusko Legebiltzarrari

Asteazkenez bildu ziren Gure Eskuren bozeramaile Amalur Alvarez eta Josu Etxaburu Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko lehendakariarekin. Gure Eskuk Legebiltzarrari dei egin dio erabakitzeko eskubidea arautzeko bidean hainbat konpromiso har ditzan. Uztailaren 2an, Kataluniako... [+]


Eguneraketa berriak daude