Azken dantza hau izena du Duplak egin duen aurtengo abestiak eta Senpereko lakuan grabatu zuten bideoklipa. Dantzari, guraso zein umeen artean azaldu ziren Pantxoa eta Peio ere. Bideoklipa laugarrengo saiakeran egin zen.
Aurtengo Herri Urratseko bideoklipa Dupla taldearen eskutik egin zen Senpereko (Lapurdi) lakuan. Inguruan zebiltzan kirolari zein familia kuxkuxeroek laugarrengo saiakeran irten zen grabazioa ikusteko aukera izan zuten, Berriak jaso duenez.
Dena antolatu zuten Duplako Gari Uriartek eta Beñat Oribek teknikarien laguntzaz: bateria plataformara eraman, kameraren mugimenduak zehaztu edota hondartzan zeuden haur eta gurasoak koordinatu. Ondoren, Pantxoa eta Peiorekin bat, txalupa batetara igo eta grabazioari ekin zioten.
Hala ere, grabazio-taldeak zenbait arazori aurre egin behar izan zien. Kameraren mugimendu txarra batetik, txalupen elkarren arteko talka bestetik, zenbait saiakera hutsean geratu ziren. Hirrugarren grabazioa Duplakoei eskuan zeramaten irratia uretara erori ostean grabazioa eten zuten hamar minutuz.
Herri Urratseko lehendakariorde Mañu Erbiti neoprenoa jantzirik atera zen irratiaren bila. Bilatzearen saiakerak ezerezean geratu zirela ikusita, irratirik gabe aurrera egitea erabaki zuten. Laugarrena behin betiko grabazioa izan zen. Teknikariek jakinarazi zutenez, irratia balio handiko objektua zen erakusketa batekoa baitzen.
Bertaratutakoen balorazio orokorra "ona" izan zen. Pantxoa eta Peiok belaunaldien arteko harremanaz hitz egin zuten: "Kantari eta belaunaldi desberdinak izanik ere, gauza batek batzen gaitu: euskarak". Beñat Oribek bideokliparen lanketaren inguruan zegoen maitasun eta elkartasunaz hitz egin zuen: "Jendea orduak eta orduak guri laguntzen aritu da ezeren truke. Afaltzera gonbidatu gintuzten, etxea utzi ziguten, eta honek horrela funtzionatzen duela konturatu ginen".
Urtarrilaren 4an hil zen Robert Hirigoien euskaltzalea (Larresoro, Lapurdi, 1944). Ostegunean eskainiko diote azken agurra, jaioterrian (10:00etan). Herri Urrats festaren sortzaileetako bat izan zen, baita Lapurtarren Biltzarrarena, Kanboko ikastolarena eta euskara eta euskal... [+]
Maiatzaren 12an Senpereko lakuaren inguruan egin da Herri Urrats, ohi bezala. 41. edizioan Nekane Artola Ikastolen Elkarteko lehendakariak hiru gauza galdegin ditu: baliabideak, hizkuntza politika ausartagoak eta euskararen ofizialtasuna.
Igande honetan, maiatzak 12, urtero bezala Ipar Euskal Herriko ikastolen Herri Urrats festa ospatuko dute Senpereko lakuaren inguruan. Aurten, TxikiLinux Txokoa egongo da Xiberoa gunean. 9:00etatik 17:00etara haurrentzako tailerrak prestatu dituzte, sistema eragile libre eta... [+]
40 taldeen artetik garaile atera da Muga Zero punk-rock taldea.
Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko festak “aukerak ireki” nahi dizkie euskal musikagileei. Urtarrilaren 3an amaituko da izena emateko epea, eta otsailean iragarriko dute irabazlea. Saria maiatzaren 12an Herri Urratsen zuzenean jotzea izango.
"Ekaitz erauntsiak Herri Urratsen 40. urteurrena ospatzeko geneukan ametsa zapuztu du. Besta bere handitasun osoan ezin ospatze horrek milaka euroko galera ekonomikoa ekarri dio Seaskari; hori dela-eta, deialdi zabal bat egiten diogu euskal jendarte osoari".
Igande honetan, maiatzak 14, urtero bezala Ipar Euskal Herriko ikastolen Herri Urrats festa ospatuko da Senpereko lakuaren inguruan. Aurten, Ilargikoop ikasle kooperatibak bere txoko propioa izango du Xiberoa gunean. Elkartenetekin batera egun osorako egitaraua antolatu dute:... [+]
Aurten 40 urte beteko ditu Herri Urratsek eta, “sorpresaz beteta” etorriko da, antolatzaileek ARGIAri azaldu diotenez. “Urratsak zubi” lelopean, maiatzaren 14an egingo da festa Senperen eta aldarrikapenek leku inportantea izango dute, azterketak euskaraz... [+]
Ba oso inbento ona da Herri Urrats. Ipar Euskal Herriko ikastolek aurrera egiteko eta hori dena, noski, baina baita Hego Euskal Herritik egun-pasa joaten garen askorentzat, katarsi politiko-mentala egiteko ere. Gure kainismoaren aurkako antidoto perfektua. Bat-bateko... [+]
Igande honetan, maiatzak 8, Ipar Euskal Herriko ikastolen festa ospatuko dute Senpereko lakuaren inguruan, bi urteko etenaldiaren ondoren. Joatekoak bazarete Araba gunean antolatu duten TxikiLinux Txokora gerturatzea gomendatzen dizuegu. Goizeko 9:00etatik aurrera bertan izango... [+]
Pandemiak eragindako bi urteko hutsune behartuaren ostean, Senpereko lakuak Euskal Herriko txoko guztietako pertsonak jasoko ditu igande honetan, 2022ko Herri Urratsen. Itzulera honetan zapatilak lotu eta hainbat ikuskizun eta kontzertuz gozatzeaz gain, Seaskak bosgarren... [+]