Guardia Zibilak 2014an Tarajalgo hondartzan hamalau pertsona hil ondotik, urtero egin izan da Duintasunaren Aldeko Martxa Ceutan. Ezbeharraren zazpigarren urteurrena pandemia betean heldu denez, urteorko mobilizazioa deszentralizatu dute, jende pilaketak ekiditeko. Hego Euskal Herrian egin dituzte hainbat deialdi.
Larunbatean zazpi urteko beteko dira “Tarajalgo tragedia” gisa ezagutzen den gertakaritik. 2014ko otsailaren 6an, hamalau pertsona hil ziren itota Tarajalgo hondartzatik gertu (Ceuta). Espainia helmugatzat zuten migratzaileak ziren zendutakoak; Maroko eta Espainia arteko muga igarotzeko ahaleginetan igeri ari zirela, Guardia Zibilak eraso egin zien gomazko pilotak eta gas negar-eragilea erabiliz, hamabost pertsonaren hilketa eraginez. Ordutik, urtero egin izan da Duintasunaren Aldeko Martxa Ceutan, egun hartan hildakoen eta orohar migrazio-politikek eragiten dituzten heriotzen oroimenez, eta salatzeko giza eskubideen urraketa sistematikoak.
Aurten, COVID-19ak eragindako egoera dela eta, ezin izango diote urteroko planteamenduari eutsi, jende andana biltzen baitzuen. Alabaina, ekimena ez dute bertan behera utzi, baizik eta moldatu: Espainiako Estatuko luze-zabalean hedatuko da ekitaldia, tokian tokiko ekitaldiekin ordezkatuz Ceutan egin ohi dena. Hego Euskal Herrian ere deitu dituzte elkarretaratzeak larunbaterako, “Heriotza politiken aurrean: memoria, bizitza, eskubideak” lelopean: Bilbon, Moyua plazan, Gobernuaren Ordezkariordetzaren aurrean, 17:30ean; Iruñean, Gaztelu plazan, 17:30ean; Donostian Boulevardean, 12:00etan; eta Irunen San Juan plazan, 12:00etan.
“Ogia, lana, etxebizitza eta duintasuna” aldarrikatzeko Duintasun Martxa antolatu dute iazko martxa antolatu zuten eragileek.
Martxoaren 22ko Madrilgo Duintasunaren Martxak egitearen ideia Andaluziako Langileen Sindikatuarena (SAT) izan zen. Sindikatuko gazte plataformako bi kidek, Curro Morenok eta Javier García Fernándezek, hitzaldia eman dute Donostian, Andaluziako gazteen eta... [+]
Espainiako Barne ministerioak “Herritarren segurtasunerako legea” aldatuko duela adierazi du, jaso dituen kritikek eraginda.
Larunbatean Espainiako hiriburuan ehunka mila pertsona atera ziren kalera, Duintasunaren aldeko martxa deiturikoan.
Egunaren hasiera Madrilek azken urteotan ikusi duen manifestaziorik handienetakoak markatu zuen. Gaua, aldiz, polizia eta zenbait manifestariren arteko istiluek hartu zuten.
Duintasunaren aldeko Martxa Espainiako hiriburura iritsiko da larunbatean. Madrilgo agintariek gogor kritikatu dute ekimena eta hiriburua poliziek hartuko dute.
“Benetako demokrazia baten alde” Duintasunaren Martxa antolatu dute Espainiar estatuko hainbat eragile eta norbanakok. Martxoaren 22an madrilera iritsiko diren bederatzi zutabe atera dira otsaila eta martxoan zehar, eta herriz herri estatua gurutzatuko... [+]
Andaluziako SAT sindikatuko Diego Cañameroren hitzetan, autodeterminazio eta subiranotasun eskubideek eta eskubide sozialek elkar hartuta joan behar dute. Bartzelonan egin ditu adierazpenok, gizarte eragileek deitutako Duintasunaren aldeko Martxak hizpide.