Pandemia garaiak heriotzak zenbaki bihurtu ditu baina zenbaki bakoitzaren atzean pertsona bat dago. Heriotza debate zentral bilakatu da COVID-19aren izurritearen barnean.
Koronabirus garaian maite dituzun pertsonei agur esatea oztopoz betetako bidea da. Birusaren ondorioz hil direnen eta beste arrazoi batengatik hildakoen ingurukoen kasuan, denek jasan behar izan dute pandemiaren ondorio latz hau. Hilabete askotan zehar hileta-errituak aldatu eta murriztu egin dira, eta kasu askotan, bereziki COVID-19 gaixotasuna duten gaixoetan, ez da agur esateko aukerarik izan, hutsunea besterik ez da egon. Pandemiaren gailurrean, gehienez ere hiru lagun joan zitezkeen ehorztera edo errausketara. Konfinamendua arintzearen lehen fasean, taldea hamarrera igo zen; bigarren fasean, udan, hamabost lagun arte, eta hirugarrenean, 25era arte, baina bien artean metro eta erdiko distantzia mantendu beharra egon da une oro.
El diario.es komunikabideak hainbat aditurekin hitz egin du doluaren inguruan. Vicente Prieto psikologoak bere kontsultara gero eta jende gehiago heltzen ari dela esan du: dolua normalizatu ezin dutenez, dolu patologikoa sortu zaie, laguntza psikologikoa behar duten egoera mugatzailea: "Lanera itzultzen ez diren pertsonak dira, edo ohiko ohitura normalizatuak hartzen ez dituztenak, ez baitute ulertzen zer prozesu egiten ari diren. Isolatu egiten dira eta antsietate-depresioaren nahasteak eragin ditzakete, eta, are gehiago, estresa izanez gero, beldur traumatikoa duten pertsonak dira".
Prieto doktoreak hiru gomendio ematen ditu doluari modu eraginkorrenean aurre egiteko asmoz: Lehenbizikoa, pandemiaren aurrean errealitatea onartzea eta ez kateatuta geratzea zergatik gertatu zaigun guri galdezka. Bigarrena, bideokonferentziak erabiltzea familiarekin konektatuta egoteko eta elkarrekin negar egiteko: "Besarkada bat ordezkatuko duen teknologiarik ez badago ere, daukagunera egokitu beharra dago". Hirugarrena, posible den unean "pertsona maiteak merezi duen omenaldia egitea, orain gure artean egon ez arren beti gurekin egongo dela gogoratzeko".
IPIR institutuak, doluan eta galeretan terapeutak prestatzen jarduten denak, COVID-19aren garaiko doluari buruzko gidan, adineko edo arriskuko pertsonen erabateko isolamendua hausteko eta galera bideratzen laguntzeko modu batzuk gomendatzen ditu: ehorztetxeko langileen konplizitatea izatea, gutun bat irakurrita agurtzeko, hilkutxa barruan objektu pertsonal bat gordetzeko, abesti berezi bat jotzeko hiletan edota hileta bideo-dei batekin grabatzeko. Beste gomendio bat etxearen alde batean "oroimenaren txokoa" jartzea da, lasaia eta intimoa, negar egiteko, hitz egiteko edo otoitz egiteko.
Agur esatea doluaren parte oso garrantzitsua da aurrera jarraitu ahal izateko. Pandemiak despedida hauek ezinezkoak egin ditu eta ondorioz, hurbilekoen heriotzak prozesatzea pandemia gabeko egoeran baino askoz ere zailagoa egiten da. Irabazi asmorik gabeko Covidwarriors erakundeak 3.000 gailu baino gehiago lortu zituen, enpresek emanak, 62.000 pertsona baino gehiago ospitaleetara konektatzeko konfinamenduan. Boluntarioek telefonoak edo tabletak konfiguratzen zituzten eta erabiltzeko prest uzten zituzten. Azkenik, ikusi zuten familiekiko komunikazioan zegoela hutsune nagusia, gaixo askori ospitaleetan mugikorra gordetzen zitzaien momentutik erabat bakartuta geratzen baitziren.
Ezaguna da umeek bizitzako etapa eta gertaera guztiak naturaltasunarekin hartzen dituztela, eta heriotzarekin berdintsu gertatzen da. Javier Fonseca gazte eta haur literatura idazleak hurrengoa azaldu du: “Aurten haurrek aitona-amona asko galdu dituztela pentsatu dut, eta horrek markatu egingo ditu, konfinamendu garaiarekin batera. Uste dut haur-literaturan etorkizunean agur esan gabeko heriotzaren gaia landu beharko dela, hori izan da pandemiak izan duen mingarriena.” Adiós izeneko aldizkarian astero heriotzari buruzko haurrentzako liburuak gomendatzen ditu Fonescak. Haurrek ere heriotzaren inguruan irakurtzea ezinbestekoa dela uste baitu.
Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]
"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]
Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.
Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.
Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.
Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.
Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.
Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.
Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]
Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]
Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]
"Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.
Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]
Ikerketan ia 40.000 hilekodun pertsonek parte hartu dute eta haietatik ziklo erregularra dutenen %42k txertoaren ondoren odoluste handiagoa izan dutela ondorioztatu dute ikerketan.