Martxoaren 10ean, kalamuaren kontsumoa legeztatzeko lege ekimena onartu zuen Mexikoko Kongresuko Behe Ganberak, eta ondoren Senatuak. Hala, Uruguai eta Kanadaren atzetik, aisialdirako erabili ahal izango dute kalamua Mexikon, baina legalizazioa bermatu gabe. Narkotrafikoak goitik behera baldintzatu eta odoloztu duen herrialde batean, droga bat baimentzea ez da egunero gertatzen.
Mexikoko ekimenak ez du kalamuaren erabilera legeztatzen. Aldaketa nagusia da norberak aldean izan dezakeen marihuana kopurua nabarmen handitzea. Orain arte legeak bost gramo marihuana edukitzea baimendu du. Orain, ia sei aldiz handitu dute kopuru hori: 28 gramo. Zigorrak ere aldatu egin dira. 29 eta 200 gramo marihuana edukitzeak isuna dakar eta hortik gorako kopuruentzat, berriz, espetxe-zigorra. Era berean, kalamua saltzeak delitua izaten jarraituko du. Mexikon marihuanarekin lotutako atxilotuen gehiengoa da 5 eta 100 gramo arteko kopuruak edukitzeagatik . Lege-aldaketa horrek atxiloketa horiei amaiera eman die.
Landaketari dagokionez, legeak kalamua landatzeko baimena ematen du norberak kontsumitzeko (gehienez sei landare heldu bakoitzeko, edo zortzi etxe bakoitzeko). Hala ere, aurretik Adikzioen aurkako Batzorde Nazionalaren baimena eskuratu behar da. Era berean, legea ahalmen berezia ematen die segurtasun indarrei kalamua landatzen dutenen etxera sartzeko, horretarako agindu judizialik eskatu gabe, "legea betetzen dela egiaztatzeko".
Legea oso muga handiak ditu legalizazioaren bidean aitzindari diren Uruguaik edo Kanadak onartutako legeekin alderatuta, baina garrantzi handiko mugarri sinbolikoa da Mexikon. Hamarkadak daramatza "drogen aurkako gerra” gordinean murgilduta, eta narkoek hanka eta erdi izan dute erakunde publikoetan sartuta.
Mexikoko Senatuak 2016an egindako ikerketa baten arabera, narkotrafikoaren kartelek 1.000 eta 2.000 milioi dolar arteko irabaziak izaten zituzten urtero AEBetan kalamua saltzeagatik, hau da, haien diru-sarrera guztien %15 eta %26 artekoa. Hala ere, kalamuaren garrantzia nabarmen murriztu da kartelen diru-sarreretan, AEBetako estatu askotan marihuana legeztatu dutenetik, azken kasu horietako bat New York da.
Lopez Obrador presidentearen alderdiak babestu du legea, orain arte Obradorrek berak zioena gaindituta. 2020ko otsailean, ekimena Mexikoko Kongresuan eztabaidatzen ari zirela, kalamuaren erabilera medizinala baino ez zuela babestuko adierazi zuen Obradorrek. Neurri handi batean, Lopez Obradorrek ere drogen aurkako gerrari eutsi dio. Adibidez, duela gutxi eta dekretu bidez, indar armatuak segurtasun publikoko lanetan aritzeko baimena 2024ra arte luzatu zuen. Luis Gomez Romero Australiako Wollongong unibertsitateko irakasleak eta Mexikoko presidente ohi Vicente Foxeko aholkulari ohiak gogorarazi duenez, azken 15 urteetan 150 000 pertsona hil dira (garai horretan Mexikon izandako hilketen erdia gutxi gorabehera) drogen aurkako gerraren ondorioz.
Kanadako Columbia Britaniar probintziak programa pilotu berri bat hasi du, kokaina eta heroina bezalako droga gogorren jabetza despenalizatzen duena kopuru txikitan. Kanadako gobernu federalak mendebaldeko kostaldeko probintziaren eskaera onartu ostean, hiru urte iraungo duen... [+]
Asteazkenean Vienan egindako bozketan, Nazio Batuen Erakundeak kalamuaren ezaugarri medizinalak onartu ditu, El Salton jaso dutenez.
Urriaren 17ko hauteskundeetan Zeelanda Berrian eutanasia eta marihuanaren kontsumoa legeztatzeari buruz erabaki zuten herritarrek. Eutanasiari dagokionez, hautesleen % 62,5ek legeztatzearen alde bozkatu du, eta % 33,8k aurka. Kalamua legearen barruan kontsumitzeaz, aldiz,... [+]
Besteak beste, urtean 200 eta 600 milioi euro arteko zergak sortuko lituzkeela azpimarratu dute. Ondorioz, Kalamuaren Elkarteen Konfederazioak narkotrafikoaren zati esanguratsu bat Espainiako Estatuaren zerga-bilketan integratzea proposatzen du.
1963an Tel Arad aztarnategian (Israel) duela 2.700 urteko bi aldare aurkitu zituzten, bata bestearen ondoan.
Kaliforniara joan da R. hiru urtez marihuana moztera. Bertan legala da kontsumoa, baina horrek ez du esan nahi mundu erraza denik; kontraturik gabe lan egin du eta hainbat zailtasun aipatu du. Bizi izan dituen esperientziak Aiaraldera ekarri ditu, eta anonimotasunetik hitz... [+]
Urriaren 17tik aurrera Kanadan erabat libre izango da kalamua ekoiztea bezala kontsumitzea, osasuna artatze bezala aisialdirako. Ez da cannabisa despenalizatu duen lehen herrialdea izango (2013an egin zuen urrats hori Uruguaik, AEBetako bideratzi estatutan libre da, 29... [+]
Kanadako Senatuak ekainaren 7an bedeinkazioa emanda, hiru hilabete barru marihuanaren kontsumoa bezala salerosketa libre izanen dira han. AEBetan legezkoa den estatuetan ikusi denez, kalamuaren trafikoan aritzeak ez du gehiago gaiztagin bihurtuko inor, osasun arazoentzako... [+]
AEBetako Georgiako estatuan, poliziak 60 gaztetik gora atxilotu zituen Atlanta hiriko kanpoaldean etxe batean egiten ari ziren festan, Democracy Now gunean jaso dutenez. Marihuana pixka bat aurkitu zuten bertan.
Bi urteko espetxealdia eta 16.000 euroko isuna eskatu ditu Josep Pamies baserritar eta landareetan adituarentzako Lleidako fiskalak, aurpegirauz marihuanaren kontsumoa sustatzen duela. Pamiesen inguruan sortutako Dolça Revolució elkarteak defenditu du, argudiatuz... [+]
AEBetako presidentearen arreta piztu nahi du Columbia Barrutiko Marihuana Koalizioak, “martxan jar dezan marihuana maila federalean legalizatzeko erreforma”.
Kalamuak duen THC osagaiak zelula minbizi-eragileak beren buruaz beste egitera bultzatzen dituela frogatu du Cristina Sanchez Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko biokimika molekularreko ikertzaileak. Kanabisaren eratorriek tumore mota guztiei eragiten dietela azaldu du.