Drogen aurkako atxiloketak eta gero zer?

  • Ertzaintzaren fokua drogen kontsumora, ekoizpenera eta salmentara bideratu da 2023an eta zenbait operazio ikusgarri egikaritu dituzte Aiaraldean.

Drogen aurkako hainbat operazio esanguratsu egin ditu Ertzaintzak aurten Aiaraldean. Argazkia: Ertzaintza

2024ko urtarrilaren 11n - 08:30

2023an Aiaraldean bost lagun atxilotu eta beste hamar ikerketapean utzi ditu Ertzaintzak drogen trafikoari lotuta. Berez, kopurua ez da bereziki azpimarragarria, baina bai poliziak berak eman dion garrantzia. Aipatu beharra dago ikusgarritasun hori ez dela Aiaraldean soilik gertatu, eta EAE osoan zabaldu dituela tankerako albisteak poliziaren prentsa kabineteak.

Edonola ere, fenomeno honetan bi kasu oso ezberdin banatu behar dira. Alde batetik, Ertzaintzak presioa areagotu du espazio kolektiboetan drogen kontsumoari zein salmentari aurre egiteko. Horrek isla izan du, bereziki, zenbait taberna eta gazte lokaletan, zeinetan ertzainek sarekadak egin dituzten "txikizkako droga-salmenta detektatzeko eta horren kontra jarduteko". 

Ertzaintzak drogen salmentaren kontrako presioa areagotu du azken urteotan.

Kasu batzuetan droga saltzaileak salatu dituzte (Amurrion zazpi), baina, oro har, kalamua edo bestelako substantzien kontsumoagatik isunak jarri dituzte eta ez dute inoiz inor atxilotu horrelako operazioetan. Esaterako, Amurrion sei herritar salatu zituzten martxoaren amaieran eta beste zortzi Laudion otsailean (droga salmentagatik, aldiz, bi). Horrez gain, miaketa gehiago egon dira, eta batzuetan tabernen bezeroei exijitu diete, autoen giltzak gainean izanez gero, ibilgailuak irekitzeko barruan bilaketarekin jarraitzeko.

Gainera, isunak ez dira hor eten eta, esaterako, Ernaiko gazte bati seiehun euroko isuna (Hiritarren Segurtaun Legea baliatuta) ezarri zioten sarekadaren erdian laguntza eskaintzeagatik miatuak izaten ari ziren gazteei.

Esku-hartze horien proiekzio publiko faltarekin alderatuta, bestelako atxiloketak gertatu dira Aiaraldean, zeinak oihartzun handia izan duten hedabidetan. 

Arrastatu sorta horren lehenengo protagonistak Belandiako baserri batean hiru tona kalamu kukulu zituen. Kopurua, dudarik gabe, arreta deitzeko modukoa zen, baina deigarria izan zen akusatua epailearen aurretik pasa ondoren, aske geratu zela karguekin. Zarata handia egindako operazio horrek, hain zuzen, puntu beltz izugarria zeukan, oraindik argitu ez dena, alegia. Izan ere, atxilotutako herritarrak argudiatu zuen kalamu hori ez zuela THCrik (hau da, eragin fisiko zein psikologikoa duen osagaia), zehazki, CBD marihuana zela biltegian zuena. Landare mota hori, berez, ez da legez kontrakoa eta eskualdeko zenbait tabako-dendatan eskuratu daiteke inolako arazorik gabe, salmenta ez baitago debekatua.

Atxilotu ugari egon dira aurten eskualdea drogen kontsumo eta trafikoari lotuta, eta kalamuaren aurkako operazio ikusgarriek ezaugarritu dute urtea.

Gainerako lau atxilotuak eta ikerketapean geratutako beste bi lagunak urrian izan ziren salatuak. Horien adina 37 eta 67 urteren artean dago eta marihuana 1.500 landare topatu zituzten guztira. Amurrion, Laudion eta Okondon izan ziren hiru operazioak eta inork ez bazuen kartzelan bukatu ere, akusazioak ez dira arinak. Berez, osasun publikoaren kontrako delituak egozten dizkiete eta zigor horiek hainbat urteko espetxe zigorrak ekartzen dituzte, baita ondare eta jabego guztiak arriskuan jartzea. Hori guztia marihuana landatu izanagatik, hau da, herrialde batzuetan jadanik legezkoa den droga bat (kafea, tabakoa edota alkohola bezala) ekoizteagatik. 

Hortaz, galdera da, zer emaitza erreal utzi dituzte azken atxiloketa horiek titularretatik harago. Printzipioz, kalamu hori guztia merkatu beltzean egon beharko balitz, hori ere frogatzeke baitago, inguruan, eskualdean, begien bistakoa da kalamuaren kontsumoak ez duela behera egin 1.500 landare harrapatzeagatik. Eta hori ez bada lortu, orduan galdera da zein den atxiloketa horien helburua. Hau da, norberaren kontsumoa bermatzeko marihuana landatzen duten kontsumitzaileak izutzea? Ez du horrek, hain zuzen, merkatu beltza eta drogen mafia laguntzen? Eta ez dira droga ilegalen esparru horiek kontsumoaren alderik arriskutsuenak? Hau da, indarkeria eta ustelkeria sustatzen dituztenak? Zer lortu du Aiaraldeko bizilagunak atxilotzea eta hedabideetan agertzea?

2023ko atxiloketa ikusgarriek ez dute kalamuaren kontsumoa gelditu edota murriztu. 

Gauzak horrela, irudi ikusgarriak uzten dituzten atxiloketa horiek ez dira drogen aurkako gerraren garaipenaren ikur, baizik eta politika errepresibo horien porrotaren adibide, ez baitute kontsumoa oztopatzen. Gehienez, produktua garestitzen dute eta psikosia pizten dute, gehienbat, kontsumitzaileen artean. Argudio horrek ez du zuritu nahi edozein drogen errealitate kaltegarria, gutxienez potentzialki, baina bai kritiko izatea erakundeen erantzunarekin. Hamarkada ugaritan zapalkuntza politikek ez dute kalamuaren kontsumoa gelditu. Are gehiago, gero eta arruntagoa da. Onartuta hori ezin dela ekidin eta aintzat hartuta, kontsumoa bereziki arriskutsua dela nerabezaroan edota gaztaroan, substantzia legez kanpo uztea ezin da konponbidea izan, merkatu beltzean ez baitago adin kontrolik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Drogak
“Kartzelak gaixotzen du eta kartzelak hiltzen du”

Espetxeetako osasun zerbitzuaren gabeziez mintzatu da Libertad Francés Lecumberri, Salhaketa Nafarroa elkarteko koordinatzailea: “Osasun arloko langileak espetxeko logikekin eta irizpideekin kutsatzen direnean, zenbait eskubideren bermatzaile izan beharrean,... [+]


Kokaina gaindosiaz heriotza, Donostiako Tabarin kabaretan

Kabaretak, parrandak, emakume biluziak dantzan, kokaina, heroina eta morfina salgai farmazietan... Pelikula bateko eszena dirudi, baina Donostiaz ari gara. Orain 100 urte baino gehiago, aristokratentzat eta burgesentzat festa latzak izaten ziren hiriko kabaretetan. 1917an,... [+]


Espainiako Osasun Sailak terrazetan erretzea debekatzeko plana berreskuratu du

Mónica García ministroak ziurtatu du araudi zehatzak egongo direla lurrungailuen erabilera kontrolatzeko, eta zehatz-mehatz aztertuko direla hainbat egoera, “kerik gabeko espazioak zabaltzeko”.


Kerik gabeko eremuen aldeko neurriak ezarriko dituzte Ipar Euskal Herrian

Ezingo da erre hondartza, parke, baso, espazio publiko eta eskola inguruetan. 2024tik aurrera, tabako paketearen prezioa progresiboki igoko da 11 eurotik 13 eurora.


Haurrei zuzendutako zigarro elektronikoek alerta gorria piztu dute

Jostailu edo panpina itxurako eta goxoki zaporeko bapeatzaile edo zigarro elektronikoak ugaritu dira. Ohartarazi dute tabako industriak gaztetxoenak dituela jomuga, eta neurriak hartzen hasiak dira hainbat herrialdetan. Erabilera bakarreko bapeatzaileak debekatzeko asmoa agertu... [+]


Kanabisaren kontsumo “kontrolatua” legeztatu dute Alemanian

Asteazkenean onartu dute neurria ministro kontseiluan, eta prozesu parlamentarioa 2023an amaitzea espero dute. “Merkatu beltza gelditzeko” saiakera dela azaldu dute legea sustatu dutenek. Kalamua 25 gramoraino legez kanpokoa ez izatea eta pertsona bakoitzak... [+]


Alkohola, oharkabean pasatzen den droga

Zer da droga eta zer ez? Zer-nolako eragina dauka drogak inguruan? Horren bueltan mintzatu dira Oihana Arana (Eskoriatza, Gipuzkoa, 2001), Maialen Alvarez (Ermua, Bizkaia, 1994) eta Ander Sagardoi (Iruñea, 1994). Drogarik kontsumitu ez arren, drogak inguratzen ditu; batez... [+]


Presoen suizidioa: zer gertatzen da kartzela barruan?

Preso dauden pertsonen artean portaera suizida areagotu egiten da, faktore psikologiko eta soziodemografikoengatik. Hego Euskal Herrian, 2023an, bi presok egin zuten beren buruaz beste astebetean. Orain gutxi, Eusko Jaurlaritzak “laguntzarako presoen” irudia... [+]


2023-02-06 | ARGIA
Kanada hasi da droga gogorrak kopuru txikietan edukitzea despenalizatzen

Kanadako Columbia Britaniar probintziak programa pilotu berri bat hasi du, kokaina eta heroina bezalako droga gogorren jabetza despenalizatzen duena kopuru txikitan. Kanadako gobernu federalak mendebaldeko kostaldeko probintziaren eskaera onartu ostean, hiru urte iraungo duen... [+]


2022-11-21 | ARGIA
Jose Luis Etxebarria 'Porru'
Heroina Arrasaten Guardia Zibilak banatzen zuela frogatu zuen udaltzainburua hil da

Jose Luis Etxebarria Porru 1982tik 2012ra izan zen Arrasateko udaltzainburu, eta frogatu zuen droga Donostiako Intxaurrondoko eta Bilboko La Salveko kuarteletatik eramaten zutela herrira. Azaroaren 20an hil da, 65 urte zituela.


2022-11-10 | Lide Iraola
Alkoholak eragindako heriotzak %30 hazi dira urtebetean AEBetan, azken 40 urteetako tasarik altuena

2019tik 2020ra bitartean %30 igo ziren alkoholaren gehiegizko kontsumoak eragindako heriotzak, azken bi hamarkadetako goranzko joera zorroztuz. Hiru aldiz gehiago dira alkohola tarteko hil diren estatubatuarrak, kausa nagusia ez izan arren.


2022-09-30 | ARGIA
Ertzain bat atxilotu dute narkotrafikoarekin lotuta, ez da lehen kasua

Ertzain bat atxilotu dute ostegunean, ustez droga-trafikoan aritzeagatik. Bere etxean 54 kilo kokaina atzeman dituzte. Ez da lehen aldia EAEko poliziako kideak narkotrafikoarekin nahasita harrapatu dituztenak.


2022-09-26 | Sylvia Kay
Drogak legalizatzeko ordua iritsi al da?

Sylvia Kay ikertzaile da, eta nekazaritza eta ingurumen justiziarekin, elikadura sistemarekin eta lur eta natur baliabideen politikarekin lotutako gaiak jorratzen ditu. The Ecologist hedabidean uztailean argitaratu eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugun artikuluan... [+]


Ehun ziztadatik gora eta bortxaketa bat salatu dira asteburuan Euskal Herrian

Algortan, Azpeitian, Baionan, Bilbon, Gasteizen, Santurtzin, Villabonan, Zarautzen eta Zierbenan salatu dute emakume askok ziztatuak izan direla. Horrez gain bi gizonek emakume bat bortxatue dute Zizurkilen.


Eguneraketa berriak daude