Prentsaurreko korala egin dute larunbat goizean hainbat herri mugimendu eta sindikatutako kideek Donostiako Trinitate plazan. Helburua: Piztu Donostia kanpaina aurkeztea. Azken bi urteetan hirian gai politiko zein sozialekin loturiko 289 isun jarri dituztela salatu dute, baita aurre egiteko proposamenak jendarteratu ere: erresistentzia kutxa, isunen protokoloa eta Eskubideen Behatokia. Mobilizazioak ere iragarri dituzte. Amaitzeko, Beñat eta Unai Gaztelumendik gaiaz idatzitako bertsoak ere abestu dituzte.
Erraustegiaren aurkako hiru pegatina jartzeagatik 400 euroko isuna herritar bati, G7aren aurkako pankarta bat jartzeagatik 400 euroko isuna beste bati, instituzioei komunikatu gabe biltzeagatik 100 eurokoa beste bati. Hiru adibide besterik ez dira, baina hiru egunean behin isun bat jarri dute Donostian azken bi urteetan. Udaleko iturriak aipatuz, datu hori eman dute Piztu Donostia kanpainaren sustatzaileek. 2018an 130 isun jarri zituzten eta 2019an 155. Urtebetean %17ko igoera, beraz.
"Errepresio politiko hau bideratzeko lege markoa bikoitza da hirian. Batetik, Espainiako Estatu mailako Mozal Legea erabiltzen dute; bestetik, Donostiako Udaleko Mozal Ordenantza. Biek helburu bera dute, kritika soziala eragoztea. Ertzaintza eta Udaltzaingoa Donostiako Polizia politikoak dira", salatu dute haserre.
"Hiria publizitate erraldoiz bete digutenek" halako isunak jartzea gaitzetsi dute, adierazpen askatasunarekin loturiko jardun gisa ikusten baitute. Donostian "oinarrizko eskubide demokratikoak murrizten" ari direla adierazi dute.
Adierazpen askatasuna, biltzeko askatasuna eta mobilizatzeko askatasuna errespetatzea lortzeko bide gisa ikusten dute otsailaren erdira arte luzatuko den "Piztu Donostia, mozal hiriari ez" kanpaina.
Gaiarekin loturiko "Ez dakit ahorik ixten" koplak sortu dituzte Gaztelumendi anaiek. Beñat Gipuzkoako Bertsolaritza Txapelketako irabazlearen ahotik abestu dituzte:
Piztu Donostia kanpainarekin batera, hirian jartzen dituzten herri mugimenduek beraiek isunen kontaketa egin ahal izateko Eskubideen Behatokia sortu dutela jakinarazi dute. Abokatu eta laguntzaileez osaturiko taldea izango da eta datu base bat osatuko dute.
Erresistentzia kutxa ere sortu dute, isunak jaso eta ordaintzeko laguntza behar dutenei zuzendua. "Helburua ez da isuna jaso dutenei, besterik gabe, dirua ematea eta kitto, baizik eta jasotzen diren isunak ordaintzen laguntzea, beharrezkoa denean dirua aurreratuz eta aurreratutako dirua ahal den neurrian berreskuratzeko kanpainak proposatuz". Erresistentzia Kutxa osatzeko diru bilketa ugari bideratuko dituzte. Lehenengoa, grebarekin ados egon, baina egun horretan bat egin ezin duten langileei dei egin diete. Horretarako, beren egun bateko soldata bideratzeko eskatu diete, eta hori egin ahal izateko informazioa laster banatuko dutela jakinarazi dute.
Prentsaurrekoa baliatu dute urtarrilaren 30erako deituta dagoen greba orokorrarekin bat egiteko eta kanpaina hau honi egindako ekarpen gisa aurkeztu dute. Aurreikusten dute greba orokorraren prestaketan, garapenean eta etorkizunean isunak jasoko dituztela herritarrek, eta horien aurrean nola jokatu zehatuko duen protokoloa idatzi dute. www.piztudonostia.eus webgunean dago. Ondorengo asteetan hiriko eragile sozialei horren garrantzia azaltzea eta isunen bat jasotzean bete behar den fitxa helaraziko diete.
Lau mobilizazio iragarri dituzte: Urtarrilaren 13tik 20ra, eragile sozial guztiei dei egiten diete Adierazpen Askatasunaren Astea burutzera. "Ez gaitzaten kikildu, jar ditzagun kartel, pankarta eta nahi adina adierazpide kaleetan". Urtarrilaren 25ean, mobilizazioa deitu dute Pio XII plazatik Udaltzaingoaren biribilgunera, "salatzeko Donostiako Udaltzaingoa jokatzen ari den papera isunen kontu honetan". Otsailaren 1ean, greba orokorraren ondorengo balantze errepresiboa egingo dute Antiguako Ertzaintzaren komisaldegi aurrean. Azkenik, otsailaren 15ean mobilizazioa egingo dute Donostiako udaletxetik Egiako epaitegira, Mozal Legea eta Mozal Ordenantza bertan behera uzteko eskatuz.
Berriozarren (Nafarroa) egingo da Gazteon eskutik lelopean, antolakundearen ustez gero eta gazte gehiagok egiten dutelako bat independentziaren aldeko borrokarekin. Topagunea "ekimen soil bat" baino gehiago dela aldarrikatu dute: "Euskal Herriko txoko... [+]
Torturaren kontrako eguna baliatuz, Aske antolakundeak prentsaurrekoa egin du Bilboko Justizia Jauregian. Gaur egun ere tortura gauzatzeko baldintzek bere horretan jarraitzen dutela salatu dute.
Irailaren 9ra gibelatu dute Kanboko kontseiluan gertatu kalapiten harira, hiru auzipetuen epaiketa. 2024eko apirilean Kanboko kontseilu denboran Marienia ez hunki kolektiboko kideek burutu zuten ekintzan, Christian Devèze auzapeza erori zen bultzada batean. Hautetsien... [+]
Azken egunak garrantzi handikoak izan dira Bartzelonan, etxebizitzaren aldeko mugimenduarentzat eta espekulatzaileen aurkako borrokarentzat. Urtarrilaren 28an, polizia-armada batek Raval auzoko Massana Zaharrari [zentro sozial okupatua] eraso egin zion goizaldean, aurrez abisatu... [+]
Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]
Larunbatean pertsona talde batek Tolosaldeako Kontseilu Sozialistako kide bati eraso egin ziola salatu dute. Azaldu dutenez, "faxistei aurre" egin zien propaganda jartzen ari zirela, eta piperbeltz espraiarekin zipriztindu zuten.
Amurrioko Emakume Sareak elkarretaratzera deitu du eraso matxistari erantzuteko, asteartean 19:00etarako. Bilbon, adin txikiko neska bati egindako sexu erasoa salatzeko mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean.
Gizarte palestinarrarekin elkartasunean luzatutako Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak kanpainak "baterajotze nazionalera" deitu du otsailaren 15erako Carrefourrek Hego Euskal Herrian dituen bost merkataritza zentrotan.
Bi langileak oroitzeaz gain erantzukizunak eskatu dituzte, Zaldibar Argituk igandean Eitzagan eginiko ekitaldian. Justiziaren mantsotasuna salatu dute, sumarioa oraindik instrukzio fasean dagoelako.
Horrela eman diogu amaiera deskolonizazioari buruzko lantaldeari, joan den azaroan Arraia-Maeztun (Araba) egin ziren “Euskal Herrian ekofeminismoak gorpuzten” topaketen baitan. Lurraldearen defentsaren hainbat espresioren babesleku izan zen, ideia emankorren hazitegi... [+]
Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.
Manifestazioa goizeko 11:30ean izango da, Justizia Jauregian. Mugimenduak euskaldunon eskubideen alde eta auziperatuekiko elkartasunean luzatu du deialdia. Auziperatuek iazko Euskararen Egunean Baionako Justizia Auzitegian "Justizia Euskararentzat" pintaketa egin zuten... [+]
Izena duen oro bere izanaren jabe liburua plazaratu du LAB sindikatuko idazkaritza feministak, hainbat kide feministaren lekukotasunak oinarritzat harturik. "Genealogia edo glosario bat gauzatu dugu edo, agian, gauza biak batera dira edo baliteke ez izatea ez bata ez... [+]
Inkestatuen %45,6k alarde parekide bakarra nahiago du herriarentzat eta %65ak baino gehiagok alardearen gatazka konpontzeko herritarrek gai horren inguruko hitzaldi eta tailerretan parte hartu behar dutela adierazi dute.