Moussa Sow kale saltzaileak (abizena ez dugu lortu) eta Joseba Alvarez militanteak martxoaren 26an epaitegietan deklaratu beharko dute Donostiako Udaltzaingoak haien kontra salaketa bana jarri duela eta. Jatorri senegaldarreko saltzaileari “udaltzainen aurkako erasoa” leporatu diote eta Alvarezi desobedientzia “udaltzainen jarduera oztopatzeagatik”.
Eskumuturrekoak eta artisau-lanak saltzen ditu Sowk. Donostiako Alde Zaharreko auzokideentzat ezaguna da horregatik. 2018ko ekainaren 24an kalez jantzitako bi udaltzainek Sow atxilotu zuten Abuztuaren 31 kalean. "Zalaparta entzun genuen, hurbildu eta orduan ikusi genuen nola biren artean, besoa okertuta eta oso modu txarrean, arrastaka zeramatela Moussa”, dio Joseba Alvarez Alde Zaharreko bizilagunak. Berarekin hitz egin du ARGIAk. Bera bezala, gero eta jende gehiago elkartu zen, “auzotarrak modu txar eta indarkeria maila hori etetea eskatu genien poliziei, horretarako beharrik ez zegoela argudiatuz, kalean eskumuturrekoak saltzen ari zen, besterik ez”. Egoera ikusita, udaltzaingoek errefortzuak eskatu zituzten, eta borrak airean, Moussa atxilotuta eraman zuten.
Handik bost hilabetetara Donostiako Udaltzaingoak Alvarezi “Poliziaren lanak oztopatzeagatik” desobedientzia delitua egotzi diote eta Sowi are delitu larriagoa, “polizien aurkako mehatxuak, desordena publikoak eta udaltzainen kontrako erasoak” egitea. Martxoaren 26an Donostiako epaitegietan deklaratu beharko dute biek 9:30ean, Mari Jose Rua Portu epailearen aurrean.
Etengabeko jazarpenaren adibide
Udaltzainek Moussa Sow atxilotu baino hiru egun lehenago kalean identifikatu zuten, eta saltzen ari zen material guztia kendu zioten. Espazio publikoan “baimenik gabe” saltzen ari zelako. Alvarezek argitu duenez, “Moussak erresidentzia paperak ditu, eta gehien jota, egin duena, horri delitu deitzerik badago, kontu administratiboa da. Baina udaltzainek Zigor Kodea erabili dute bere kontra eta delitu larria leporatu diote". Zigor Kodearen 550.2 artikuluak dio, agintearen aurkako erasoak urte bat eta lau urte arteko espetxe zigorra dakarrela.
“Udaltzainek arinkeriaz jokatzen dute, pertsona baten bizitza hankaz gora jar dezakete. Leku askotan poliziek manteroekin egindako historia berdina da hau, baina Donostian eta mantarik gabe”. Alde Zaharrean Mozal Legearen aplikazioa eguneroko ogia dela dio Alvarezek, eta errefuxiatu eta migratzaileen aurkako udaltzainen jarrera oldarkorraren beste tanta bat besterik ez dela.
Kalea saltzaile izatea ez da delitua. Kriminalizaziorik ez!
Alvarezek argi du bere aurkako salaketa gutxienekoa dela, kasu hau salatzeko egingo dituzten protesten helburu nagusia Moussak epaiketarik ez izatea da, eta are gutxiago “atentatua” egotzita.
Lelo hori erabiliko dute Moussa Sow-rekin elkartasunez martxoaren 26an, 9:30ean Donostiako epaitegien aurrean LAB sindikatuak antolatu duen elkarretaratzean.
Lo Que No Te Cuentan de Donosti-k 30 pertsona soilik batu zituen Easo plazan larunbatean, eta haren aurkako deialdi antifaxistak 300. Bestalde, Gasteizko Errota auzoko mobilizazio arrazisten sustatzaileek auzotik irten eta Gasteiz mailako mobilizazioa deitu zuten iragan... [+]
Lo Que no te Cuentan de Vitoria eta Lo Que no te Cuentan de Pamplona Telegram taldeak sortu ditu Lo Que no te Cuentan de Donosti taldearen administratzaileetako batek berriki. Gasteizko kontuak ez du jarduerarik momentuz, baina Iruñekoak 500 jarraitzailetik gora ditu eta... [+]
Lo Que No Te Cuentan De Donosti taldeak mobilizazio berri bat antolatu du datorren astelehenean, hilak 11, Amara Berrin, Kaleko Afari Solidarioak banatzen diren ordu eta leku berean. Hiriko hainbat eragile antifaxista eta antirrazista batzen dituen plataformak... [+]
Gasteizko Errotako (Koroatze) auzoan izan diren manifestazio "anonimoek" kolokan jarri dute auzokoen arteko elkarbizitza. Azalera atera dituzte ere hauetan parte hartu duten partidu politiko batzuen eta beste kide batzuen izaera faxista eta arrazista.
Korrika eta presaka ekarri dute megafonoa. Hau onartezina da. Hau ezin da onartu. Denok batera oihu egin dezagun, ezin dugu honela jarraitu. Zurean ere sartu direla? Bai arrazoi duzu, jo ditzagun txaloak zuretzat. Hurrengo astean hemen batuko gara denok eta aurre egingo diegu,... [+]
Iragarritako heriotza baten kronika. Donostiako Udalak Egiako Kaleko Afari Solidarioak debekatu ditu, «segurtasunaren» aitzakian. Bizpahiru urte dira Egian segurtasuna guztien ahotan dagoela, eta azken hilabeteotan, talde eskuindarren gorakadarekin, egoerak okerrera... [+]
Azken asteetan mobilizazio arrazistak piztu dira Gasteizko Errota eta Donostiako Egia auzoetan, eta biek iragarri dute asteroko deialdiei eusteko asmoa. Haien artean desberdintasunak daude, baita antzekotasun asko ere: sustatzaileak anonimoak izatea, konfrontazioa bilatzea, edo... [+]
Hainbat eragile antifaxista eta antirrazistak antolatuta, Lo que no te cuentan de Donosti (LQNTCDD) taldearen kontrako elkarretaratzea antolatu dute, datorren astelehenean 20:00etan, Amarako Easo plazan. Telegram kanal horretatik, leku horretan deitua dute asteroko... [+]
Aste mugitua izaten ari da Donostian, Kaleko Afari Solidarioen bueltan dabilen jendearentzat. Astelehenean beren aurkako kontzentrazioa egin zuten dozenaka pertsonak, inolako baimenik gabe eta Ertzaintzak esku hartu gabe, eta tentsio handia izan zen. Horrek hauspotuta, Eneko... [+]
Poliziek arrazaren araberako "profilak" egiten dituztela azaldu du Europako Kontseiluaren txosten batek, eta komisarietan pertsona migranteek eta ijitoek arrazismo sistematikoa pairatzen dutela seinalatu. Melonik poliziak babestu ditu: "Gure polizia-indarrek... [+]
Kaleko Afari Solidarioak (KAS) egitasmoko kidea da Ixiar Gonzalez Gurrutxaga. Donostiako Udalak asteazkenean debekatu egin die behar dutenentzako otordu beroak eskaintzen jarraitzea. 18:00etan prentsaurrekoa deitu dute beren erantzunaren berri emateko. "Hiru aukera ditugu:... [+]
Donostiako Kaleko Afari Solidarioak (KAS) taldeak ezin izango ditu otorduak eman ostegunetik aurrera, Egian behintzat. Hala jakinarazi diete udaltzainek asteazken iluntzean, ahoz, antolatzaileei, baimenik ez dutela eta Donostiako Udalaren erabakia dela argudiatuta. Asteazken... [+]
Afari solidarioak banatzen diren ordu eta leku berean zegoen antolatuta baimenik ez zuen elkarretaratzea. Tentsio une handiak izan dira, eta Ertzaintzak KASen aldeko hainbat jarraitzaile identifikatu ditu.
Eusko Legebiltzarrera heldu da gaia, eta pobrea izan da Eusko Jaurlaritzaren erantzuna. Osakidetzak medikuak falta dituen arren, apenas handitu diren Medikuntza ikasteko plazak EHUn. Gainera, karrera euskaraz ikasteko plaza gutxiago eskaintzen dituzte espainolez baino, nahiz eta... [+]