Tasa turistikoa deitzen zaie turistek hotel edo ostatuetan emandako gau bakoitzeko zenbait lurraldetan bertako administrazioari ordaindu behar izaten dioten zenbatekoari. Bildutako dirua turismoaren sustapenari eta turismoaren erakargarri diren guneen zainketara bideratu ohi da, hauek mantendu eta bere ustiapena iraunkortzeko asmoz.
Tasa turistikoak ez du lurraldeen eta hirien turistifikazioaren arazoa konpontzen. Ez da hala izan neurri hau, bere molde desberdinetan, ezarri izan duten tokietan eta ez da hala izango EAEn, Gipuzkoan eta Donostian.
Katalunia eta Balear Uharteak dira tasa turistikoa duten Estatuko lurralde bakarrak. Euro bat eta lau euro arteko tasa ordaintzen dute turistek ostatu gau bakoitzeko. Bistan da lurralde hauen turistifikazio arazoak ez direla konpondu neurriarekin. Europan, 21 herrialdetako hiri eta lurralde desberdinetan daude ezarrita antzeko neurriak. Batzuetan gauko zenbateko finko bat ordaintzen da; beste batzuetan, ostatuko fakturaren portzentaje bat. Erroman, gauko zazpi euroko tasa dago indarrean, gaur egun.
"Donostiak ezin du gaur egun jasotzen duena baino turismo gehiago jaso. Donostiarren bizimoduan eta bizi-baldintzetan kalte nabarmenak eragiten ari da indarrean dagoen turismo- eta hiri-eredua"
Hilabete askotan ari dira administrazio desberdinetatik tasa turistikoaren gaia lantzen eta publikoki hedabideetan asmoak, borondateak eta zurrumurruak hedatzen. Hala ere, ez zaie erraza egiten ari ustezko adostasuna praktikan gauzatzea. Izan ere, administrazioen artean desadostasunak bi puntutan daude: nork bildu eta kudeatu behar duen tasa turistikoaren bidez jasotako dirua (1) eta zein helburutara bideratu behar den diru-sarrera hori. Beste hitz batzuetan: zergatik eta zertarako ezarri nahi den tasa turistikoa (2).
Lanketa hau “sektorearekin” egiten ari direla jakin dugu hedabideen bitartez, beti bezala. “Sektorea” deitzen diotena, turismoan interes ekonomikoa duten enpresa eta inbertsiogileak dira. Ez dute parte hartzen turismo eredu orojale honen kalteak jasaten dituztenek. Ez dute parte hartzen auzo elkarteek, sindikatuek edo gaia jorratzen duten gizarte mugimenduek. Elkarlanean dihardute bai, turismoaren hazkunde mugagabea eta lurralde osoaren turistifikaziorako borondatea partekatzen dutenen arteko elkarlana da, ordea.
Donostiak ezin du gaur egun jasotzen duena baino turismo gehiago jaso. Donostiarren bizimoduan eta bizi-baldintzetan kalte nabarmenak eragiten ari da indarrean dagoen turismo- eta hiri-eredua. Etxebizitzaren prezioen gorakada hiritik kanporatze masiboa eragiten ari da, bereziki gazteena. Hiriaren egitura ekonomikoa aldatzen ari da, turismoari lotutako sektoreen pisua handituz; hain zuzen ere prekarietatea handikoak diren sektoreak (ostalaritza, ostatuak, merkataritza eta garbiketa). Hiri espazioaren pribatizazioak eta kultur ekimenen merkantilizazioa komunitate sareak eta auzo-bizitza arriskuan jartzen ari dira. Turismo gehiago erakartzea ez da donostiarren lehentasunezko beharra. Baliabide publikoekin gutxi batzuen interes pribatuarentzat lan egitea da. Tasa turistikoa turismoa sustatzeko erabili ohi da, eta horrexegatik, ez dugu nahi tasarik, xede horretara diru-publiko gehiago bideratzeko bada. Arazoa handitzeko neurri bat litzateke, arazoa konpontzekoa baino.
Tasa turistikoei ematen zaien beste funtzioa, turisten erakargarri diren toki eta guneak “zaintzea” da. Ingurune naturalak, ondare arkitektonikoko elementuak, alde zaharrak, portuak eta abar, turisten joan-etorriek, hondakinek eta bestelako desgasteak sufritzen dituztenez, horien “konponketa” egiteko baliatzen omen da. Praktikan, erakargarri hauen inguruan azpiegiturak (parkinak, pasarelak...) edo zuzenean turistei zuzendutako zerbitzuak eskaintzeko (informazio guneak, panelak...). Turismo masiboaren kalte larrienak, bertako biztanleriarengan sortzen direnak, ikutu ere ez. Azken finean helburua turistaren esperientzia ona ziurtatzea eta turismoaren hazkunde bidea sustatzea izaten jarraitzen du, ez bertakoen egoeran eragitea.
"Bizilagunekin plataformaren irakurketa garbia da. Tasa turistikoak, planteatuta dagoen bezala, ez du arazoa konpontzen. Are gehiago, arazoa okerragotzeko eragin dezake"
Beraz, Bizilagunekin plataformaren irakurketa garbia da. Tasa turistikoak, planteatuta dagoen bezala, ez du arazoa konpontzen. Are gehiago, arazoa okerragotzeko eragin dezake. Gure hiriaren turistifikazioari bidea zabaltzen diote indar politikoen artean adostasuna sortzen du, hain zuzen ere beren orain arteko jardunari bete-betean erantzuten diolako. Turistifikazioari neurria hartzeko tresna bezala saltzen dute herritarren aurrean, baina bitartean hazkunde turistikoaren aldeko lanean jarraitzen dute; besteon bizi-baldintzen kontura aberasten ari diren gutxi horien alde. Hazkunde turistikoaren paradigma legitimatzeko tresna bat da, nagusiki.
Tasaren ezarpena ezagutuko dugula susmatzen dugunez, proposamen bat mahai gaineratu nahi genuke, hala ere. Ezarriko bada, Fiturrera hamarnaka politikari eta lagun eramateko, atzerriko hedabideei publi-erreportajeak ordaintzeko edo urteroko marketing kanpainak ordaintzeko erabili ordez, erabil dezagun diru-sarrera politika sozialetarako. Inbertitu dezagun donostiarren kanporatzea gelditzeko politiketan, etxebizitza larrialdia gelditzeko, lan-baldintza duinak ziurtatzen, balio ekologikoko inguruneak babesten, auzo-bizitza sustatzen, behetik gorako kultur egitasmoetan... Horiek dira Donostian bizi garen eta bertan bizi nahi dugunon kezkak eta beharrak. Eta turismo gehiago erakartzeak ez du horien hobekuntzarik ekartzen azken urteetan ikusi dugun bezala. Desazkunde turistikorantz neurriak hartzeko ordua heldu da eta ikusi nahi ez duten agintarien aurrean indarrak metatzen ari den herritar multzo gero eta handiagoa dago.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Jakina da lan ikuskariak falta ditugula geurean. Hala ere, azken egunotan datu argigarriak ematea lortu dute: lan ikuskaritzaren arabera, EAEko enpresen %64ak ez du ordutegien kontrolean legedia betetzen. Era berean, lehendakariordeak gaitzetsi du, absentismoaren eta oinarrizko... [+]
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]
Trumpen itzulera pizgarri izan da sendotuz doan eskuin muturreko erreakzionarioen mugimenduarentzat. Izan ere, historikoki, faxismoaren gorakada krisi ekonomikoekin lotuta egon da, baita sistemaren zilegitasun politiko eta ideologikoaren krisiarekin ere. Gaur egun, geldialdi... [+]
Batzuendako, dirutza izatea ez da nahikoa, eta euren ego hauskorrek diruaren txintxina ez ezik, protagonismoa ere eskatzen dute. Aberats okituak izatea nahikoa izango ez balitz bezala. Beti gehiago behar dute, anbizioa deritzote antsia horri, baina botere gosea eta nabarmendu... [+]
Bi neska komisarian, urduri, hiru urtetik gora luzatu den jazarpen egoera salatzen. Izendatzen. Tipo berbera agertzen zaielako nonahi. Presentzia arraro berbera neskek parte hartzen duten ekitaldi kulturaletako atarietan, bietako baten amaren etxepean, bestea korrika egitera... [+]
Iragan urtarrilaren hondarrean, Bretainiako lurraldeko bi hizkuntza gutxituei buruzko azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak publiko egin zituzten bertako arduradunek. Haiek berek aitortu zuten harriturik gertatu zirela emaitzak ikustean. Hain zuzen ere, egoerak eta... [+]
Silicon Valley-ko oligarkia AEBetako gobernura iritsi berritan lehertu da adimen artifizialaren (AA) burbuila. Txip aurreratuen erraldoia den Nvidia-k urtarrilaren amaieran izandako %16,8ko balio galera, egun bakar batean inoiz izan den burtsa balio galerarik handiena da... [+]
Gizakiok berezkoa dugu parte garela sentitzeko beharra. Parte izateko modu hori jasotako hezkuntza, ingurua... formateatzen joaten da.
Identitateak ezinegon asko sortzen du gizakiongan. Batzuetan, banaketak ere eragiten ditu, ezin dugulako jasan beste baten identitatearen... [+]
Fermin Muguruza jarraitzen duzu sareetan. Madrilgo kontzertuko bideo bat ikusi duzu bere kontuan: dantzari batek “Kongo askatu!” oihukatu du, bandera esku artean. Haren profila bilatu duzu: @c.kumaaa. Bilboko manifestazioaren deialdia zabaldu du. Ez zara joango,... [+]
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]
Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]