Ertzaintzak etxerik gabeko 32 gaztek okupatuta zuten eraikina desalojatu du astelehen goizean; gazte bat atxilotu eta beste zortzi Espainiako Poliziaren Atzerritarren sailaren zaintzapean utzi zituzten. Azken zortzi hauetatik seik kanporatze-agindua jaso dute.
Astelehen goizean desalojatu du Ertzaintzak, Donostiako Udaltzaingoaren laguntzaz, Moraza kalean 32 gaztek okupatuta zuten eraikina. Hamarnaka lagun hurbildu ziren desalojoa salatzera eta kaleratutako gazteei elkartasuna adieraztera.
El Diario Vascok informatu duenez, Espainiako Poliziaren Atzerritarren sailaren zaintzapean dauden zortzi gaztetatik seik kanporatze-agindua jaso dute. Instituzioen esanetan, desalojoa “osasungarritasunarekin eta segurtasunarekin” arazoak direla eta egin dute.
“Erakundeek okupazioaren aurpegi ilegala bakarrik nabarmentzen dute. Berdin zaie eraikin oso bat urteetan hutsik egotea, nahiz eta gizartearen sektore babesgabeenek etxebizitza gabezia pairatu”, salatu du SOS Arrazakeria elkarteak.
Gazteek hamar hilabete inguru zeramatzaten bertan bizitzen, eta azken hilabeteak “ur eta argirik gabe” eman dituztela salatu dute. Horrez gain, “etengabeko jazarpen poliziala” pairatu dutela esan dute. Ekainean Ertzaintza baimenik gabe sartu zela salatu zuten, eta etxea goitik behera arakatu zutela. Orduan hiru gazte atxilotu eta hainbat zauritu izan ziren.
“Segurtasun faltaren argudio faltsua”
Instituzioek segurtasun faltaren argudio faltsua erabiltzen dutela salatu du arrazakeriaren aurkako elkarteak, eta desalojoa Eusko Jaurlaritzak duela gutxi publikaturiko Pobreziari eta Desberdintasunari buruzko txostenean plazaraturiko tesien aurkakoa dela esan dute.
Bestalde, polizien jokabideak babesgabeen aurkako zigorrak areagotu egiten dituela salatu dute, eta Atzerritarren Legeak lana lortzeko oztopo asko jartzen dizkietela esan dute. Halako egoerek atzerritarrak eta babesgabeak publikoki kriminalizatzen dituztela esanaz amaitu dute, gizartean ideia arrazista eta xenofoboak areagotuz.
32 lagun kanporatu dituzte gaur Donostiako Moraza kaleko eraikin batetik.
Beste behin ere, SOS Arrazakeriak dei egiten die erakundeei babesgabe, migratzaile eta autoktonoen aldeko politikak sustatzeko. Baina, bereziki etxegabeen aldeko politikak bideratzeko eskatzen du. pic.twitter.com/yXli5CQm5W
— SOS Arrazakeria (@Sos_Arrazakeria) August 19, 2019
Dutxa Etxea zena 2013an itxi zuten Javier Marotoren alkatetza garaian, “integrazio arazo bat” zela argudiatuta. Uztailaren 22an auzoko zenbait eragile eta bizilagun Alde Zaharreko lokalean sartu ziren Herri Labanderia izeneko garbitegia martxan jartzeko. Udaltzaingoa... [+]
Bilboko AZET plataformak pisu turistiko bat okupatu zuen atzo, auzoaren turistifikazioa salatzeko.
Lokalaren jabeak eta Ertzaintzak desalojatu eta hesitu egin dute Jardun Koordinadorak maiatzaren 1ean okupatu zuen Kantauri espazioa. Jauregi Jenerala kalean dago lokal hori, eta bi hilabetez egon dira Jardun Koordinadorako kideak bertan, hainbat gorabehera izan badituzte ere.
Iaz, Señora Sariketa irabazi zuenean, Maider Arregik “inporta zaizkion jendea eta kausak” aipatu nahi izan zituen agurrean: “Infernu auzokoak, bollerak, marikak, AHTren kontra dabiltzan lagunak, okupazioaren aldekoak…”. Horiek denak eta... [+]
Zazpi urtetik gora okupatuta eman ondoren hustu egin dute Aiztogile kaleko 92. zenbakia.
'Desokupa kanpora' lelopean, elkarretaratzea egin dute larunbatean, etxebizitzaren aurrean.
Apirilaren 18rako zegoen ezarrita desalojoa, eta lurrak defendatzeko asmoz bertaratu ziren hainbat pertsona. Ertzaintza, baina, ez zen joan, eta auzitegiek jakinarazi dute atzeratu egin dutela huste saiakera. Desalojoa gelditzea lortzen duten bigarren aldia da.
Berangoko Otxantegiko nekazal lurrak modu kolektiboan lantzen bi urte eman ditu proiektu agroekologikoak, baina desalojo agindua dute apirilaren 18rako. Kanporatzea gelditzea lortu zuten iaz, eta berriro ere lortuko dutelakoan, gosari herrikoia deitu dute egun horretarako... [+]
Apirilaren 13an Berangoko Otxantegi Herri Lurra proiektuaren II. urteurrena ospatuko dute. Apirilaren 18an ordea bigarren desalojo saiakeraren mehatxua izango dute gainean.
Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.
Gipuzkoan, 700 apostasia eskaera baino gehiago lortu dituzte Zestoako Gazte Asanbladak eta Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitateak. Bihar protesta bat egingo dute Donostiako Artzain Ona katedralean, aurrera baitoa Gaztetxearen kontrako prozedura: hilaren 24an... [+]
Lurrak espekulaziorako eta dirua egiteko helburu bakarrarekin darabiltzaten jabeak badira Euskal Herriko hamaika txokotan; horren adibide nagusi izan dira azken urteotan Arbonako, Senpereko eta Kanboko esperientziak. Baina Hego Euskal Herrian ere badira antzeko kasuak; Uribe... [+]
Donostialdeko okupazio bulegoak hamar urte beteko dituela eta, urteurren festa antolatu du astebururako. Ostiralean mahai ingurua egingo dute Parte Zaharreko Birunda gune autogestionatu berrian, Etxebizitzaren defentsan, antolakuntza esperientziak ezagutzeko. Bertan izango dira... [+]
Errekaleor Bizirik auzoaren hamargarren urteurrena ari da ospatzen. Adierazi dutenez, 24 orduan lau identifikazio eta hiru isun jasan dituzte. Isunak mozal legea aplikatuta jarri dizkiete.