“Donostiako Udalak entzungor egiten die bestelako hiri-eredua defendatzen dugun donostiarroi”

  • Donostiako Arte Ederrak antzokiaren ondoan dagoen Araba parketik hasi da manifestazioa larunbatean eta 2.000 bat lagun bildu ditu. “Botere publikoak hiria herritarrentzat pentsatzeari eta horren arabera jarduteari utzi diote”, salatu dute.

Argazkia: Bizilagunekin Donostia.

2022ko ekainaren 20an - 09:53

Ekainaren 18rako egin zuten manifestazio deialdia Donostiako 46 auzo, elkarte, herri mugimendu eta talde sozialek udalaren hirigintza-politika “kaltegarriak” salatzeko eta “hiri eredua herritarren eta auzoen beharrei begira” egotera alda dadin eskatzeko. 2000 pertsona inguru bertaratu ziren Araba parketik udaletxe parera egindako manifestaziora.

Manifestazioa Araba parkean hasi zen. Arte Ederrak eraikinaren ondoan, izan ere, eraikin horretan luxuzko Hilton hotel bat eraikitzen ari dira.

Ibilbidea Donostiako udaletxe parean amaitu zen eta bertan irakurri zuten manifestazioaren amaierako mezua. “Hirigintza merkatu turistikoen eta inbertitzaileen interes espekulatiboen mendean jartzearen ondorioz, kolektibitateari kalte handiak eragiten ari zaizkio. Interes ekonomiko pribatuen arabera bideratzen dira donostiarrei zuzenean eragiten dieten erabaki garrantzitsuak, eta eredu horrek ondorio gero eta kaltegarriagoak eragiten ditu herritarren gehiengoaren bizi-baldintzetan”. Hainbat arazo estruktural zerrendatu zituzten ondoren: etxebizitza larrialdia, hiriaren ekonomia eredu prekarizatzailea, kalearen merkantzilizazioa eta masifikazioa, hiriaren elitizazioa, hirigintza politika erasokorrak eta ondare arkitektonikoen suntsiketa.

Nabarmendu zuten Udalak Hiri-Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) berritzeko prozedura abiatu duela eta honek orain arteko bidea jarraituz gero, Donostiaren eta donostiarren etorkizuna epe luzera “serioski kaltetzeko arriskua” ikusten dutela. “Itxurazko parte-hartze prozesua gibelean, entzungor egiten diete indar ekonomiko nagusiekin bat ez datozen iritziak ematen ditugun eta bestelako hiri-eredua defendatzen dugun donostiarrei”. Ondoren gaineratu zuten “hiria merkatu-interesen menpean jartzen duten politikei aurre egiteko eta eredua herritarren eta auzoen beharrei begira eraldatzeko indarrak biltzea premiazkoa dela nabarmentzen dugu”.

Amaitu dute jakinaraziz manifestazioa auzo elkarte eta herri mugimenduen arteko elkarlanaren “lehen urratsa” izan dela eta segida emango diotela.

Batu diren auzo elkarte eta herri mugimenduen zerrenda jarraian:

  1. Abaraska etxebizitza kooperatiboa.
  2. Alokairu Benta Berri.
  3. Altza XXI herri ekimena.
  4. Amara Bai auzo elkartea.
  5. Ancora.
  6. Añorgatxikitarrak auzo elkartea.
  7. Atxiki Añorga auzo mugimendua.
  8. AZPI Kultur Elkartea.
  9. Belartza 2 Gelditu.
  10. Bizilagunekin plataforma.
  11. CNT Gipuzkoa.
  12. Dendartean merkatarien elkartea.
  13. Donostiako Bilgune Feminista.
  14. Donostiako Piratak.
  15. Egia Bizirik auzo elkartea.
  16. Egiako Etxebizitza Sindikatua.
  17. Eguzki talde ekologista.
  18. Ehun mugimendua.
  19. ELA sindikatua.
  20. Ernai gazte antolakundea.
  21. Errausketaren aurkako mugimendua.
  22. ESK sindikatua.
  23. Groseko asanblada feminista.
  24. Haritzalde naturzaleen elkartea.
  25. Heriz plataforma.
  26. Herria kultur elkartea.
  27. Herripe auzo elkartea.
  28. Herritarren Harrera Sarea.
  29. Hondarpe Auzo Elkartea.
  30. Inquilinos de Azora.
  31. Intziri neska* gazte taldea.
  32. IZBE Intxaurrondo Zaharreko Bizilagun Elkartea.
  33. Kaleratzeak Stop Donostialdea.
  34. LAB sindikatua.
  35. Morlanstarrak auzo elkartea.
  36. Oficina de Derechos Sociales.
  37. Ondare SS elkartea.
  38. Osteguna Elkartea.
  39. Parkea Bizirik elkartea.
  40. Parte Zaharrean Bizi auzo elkartea.
  41. Piztu Donostia.
  42. Satorralaia bizilagunen mugimendua.
  43. Saretxe Groseko Etxebizitza Sindikatua.
  44. Steilas sindikatua.
  45. Uliako auzo elkartea.
  46. Uliako Lore Baratzak.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri mugimenduak
Gorputz hotsak
“Mina albo batera utzi nahi dugu, kapitalismoarentzat ez delako errentagarria”

Istorioetan murgildu eta munduak eraikitzea gustuko du Iosune de Goñi García argazkilari, idazle eta itzultzaileak (Burlata, Nafarroa, 1993). Zaurietatik, gorputzetik eta minetik sortzen du askotan. Desgaitua eta gaixo kronikoa da, eta artea erabiltzen du... [+]


2025-02-19 | Estitxu Eizagirre
“Kartzelara bidaltzen bagaituzte ere, hemen egongo da herri bat erasoen kontra defendatzeko prest”

Ilbeltzeko igande goiz batez jo dugu Baztanera. Eguzkiak oraindik ez du Lekarozko plaza argitu; bertan elkartu gara Garbiñe Elizegi Narbarte, Itziar Torres Letona eta Ernesto Prat Urzainkirekin. Itzaletan hotz egiten du eta umorez goxatu dugu lehen agurra, hogei urtean... [+]


Martxoak 3a “askatasunez” oroitzeko aldarria egin dute

ELA, LAB, ESK eta STEILAS sindikatuek eta M3 elkarteak "herrikoia eta sozialki plurala" den memoria eguna "errepresiorik gabe" egitea eskatu dute. Eusko Jaurlaritzari zuzendutako eskaera da, "iaz ez bezala", aurten manifestatzeko eskubidea... [+]


Bederatzi pertsonari lau eta hamar hilabete arteko kartzela-zigorrak ezarri dizkie Voxen kontra protesta egiteagatik Bilbon

Atxuri auzoan 2019ko azaroaren 5ean Voxen kontra egin zuten bederatzi pertsonaren kontrako epaia iritsi da. Akusatuek ez dute espetxean sartu beharko.


Erantzukizun publikoak hartzea eskatu dute Euskal Herriko Torturatuen Sarearen aurkezpenean

Torturak jasan dituzten 900 lagun bildu dira Donostian Euskal Herriko Torturatuen Sarea aurkezteko, otsailaren 15ean. Ekimenak torturatuen bozgorailu izan nahi du, eta oraindik torturen berri eman ez duten herritarrak sarera batzera animatu dituzte. Eusko Jaurlaritzari eta... [+]


Musika eta dantzaren bidez, elkartasuna adierazi diote Palestinari Donostian

Kulturatik elkarteak antolatuta, Musika eta dantza Palestinarekin ekitaldia egin dute Alderdi Ederren gaur eguerdian. Palestinako herriari elkartasuna adieraztea eta jasaten ari diren genozidioaren bukaera eskatzea izan da helburua. Donostiako Udalaren Musika eta Dantza... [+]


Ernaik Berriozarren egingo du Gazte Topagunea, apirilaren 17tik 20ra

Berriozarren (Nafarroa) egingo da Gazteon eskutik lelopean, antolakundearen ustez gero eta gazte gehiagok egiten dutelako bat independentziaren aldeko borrokarekin. Topagunea "ekimen soil bat" baino gehiago dela aldarrikatu dute: "Euskal Herriko txoko... [+]


“Torturak gauzatzeko baldintzek bere horretan jarraitzen dute”, Askek salatu duenez

Torturaren kontrako eguna baliatuz, Aske antolakundeak prentsaurrekoa egin du Bilboko Justizia Jauregian. Gaur egun ere tortura gauzatzeko baldintzek bere horretan jarraitzen dutela salatu dute.


2025-02-12 | Euskal Irratiak
Marieniako lurren aldeko militanteen epaiketa, irailaren 9ra gibelatua

Irailaren 9ra gibelatu dute Kanboko kontseiluan gertatu kalapiten harira, hiru auzipetuen epaiketa. 2024eko apirilean Kanboko kontseilu denboran Marienia ez hunki kolektiboko kideek burutu zuten ekintzan, Christian Devèze auzapeza erori zen bultzada batean. Hautetsien... [+]


Arabako musika kolektiboak
Guk geuk, geure erara

Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]


2025-02-12 | Jesús Rodríguez
Etxegabetzeen aurrean, irabazteko antolatu

Azken egunak garrantzi handikoak izan dira Bartzelonan, etxebizitzaren aldeko mugimenduarentzat eta espekulatzaileen aurkako borrokarentzat. Urtarrilaren 28an, polizia-armada batek Raval auzoko Massana Zaharrari [zentro sozial okupatua] eraso egin zion goizaldean, aurrez abisatu... [+]


Bere militante batek eraso “faxista” jasan duela salatu du Tolosaldeako Kontseilu Sozialistak

Larunbatean pertsona talde batek Tolosaldeako Kontseilu Sozialistako kide bati eraso egin ziola salatu dute. Azaldu dutenez, "faxistei aurre" egin zien propaganda jartzen ari zirela, eta piperbeltz espraiarekin zipriztindu zuten.


Eraso matxista bat salatu dute Amurrion

Amurrioko Emakume Sareak elkarretaratzera deitu du eraso matxistari erantzuteko, asteartean 19:00etarako. Bilbon, adin txikiko neska bati egindako sexu erasoa salatzeko mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean.


Carrefourren kontrako boikot eguna antolatu du larunbaterako BDZk

Gizarte palestinarrarekin elkartasunean luzatutako Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak kanpainak "baterajotze nazionalera" deitu du otsailaren 15erako Carrefourrek Hego Euskal Herrian dituen bost merkataritza zentrotan. 


Eguneraketa berriak daude