Donostiako Udalak aho batez kendu dio urrezko domina Silva ministro frankistari

  • Donostiako Udaleko talde guztiek adostu dute Urrezko Domina kentzea Federico Silva Muñozi, Francoren diktadura garaian Herri Lanetako ministro izandakoari. PPk bere ekarpena balioan jarri du, Donostiako saihesbidea adibidetzat jarriz; hala ere, Memoria Historikoaren legea bete behar dela argudiatuta, domina kentzearen alde agertu dira.


2021eko abenduaren 10ean - 10:05
Azken eguneraketa: 11:06
Udal batzar aretoan alkateak eta udal taldeetako bozeramaileek urrezko domina banatzeko egindako ekitaldi batean 2018an Argazkia: Inaxio Esnaola / Irutxulo

Haizea Garay Elkarrekin Donostia udal taldeko zinegotziak kritikatu zuen joan den azaroaren 17an, 2017an bere alderdiak domina kentzea eskatu zuenetik, “EAJ-PSEren gobernuek ez dutela hatz bakar bat ere mugitu horrekin amaitzeko”, eta zinegotziaren arabera, “horrek erakusten du gobernu honen utzikeria frankismoaren biktimen memoria eta duintasuna berreskuratzeko”.

2018ko irailean, eta EAJ-PSEren “gobernuaren immobilismoa ikusita”, berriro proposatu zuten, eta “berriro onartu zen udal gobernuari eskatzea hark aktibatu zezala Agurgarriko Ohore eta Goraipamenen Erregelamendua aldatzeko prozedura”, Federico Silva Muñoz ministro frankistari urrezko domina kendu ahal izateko.

Azkenean udal erregelamendua aldatu behar izanik gabe kendu zaio domina ministro frankistari, Memoria Historikoaren legea, udal erregelamenduaren gainetik dagoelakoan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oroimen historikoa
Urduñako espetxe frankistako biktima gehiago deshobiratzeko lanak abiatu dituzte berriro

Astelehenean abiatu zituzten lanak eta frankismo garaiko 20 biktima berriren gorpuak topatu dituzte honezkero. Asteburura arte luzatuko dute gorpuzkiak lurpetik ateratzeko hirugarren kanpaina.


2024-11-28 | Irutxuloko Hitza
Mikel Zabalzaren omenezko plaka jarriko du Donostiako udalak larunbatean, Intxaurrondoko kuartelaren aurrean

Donostiako Udalak Mikel Zabalza Garateren (1952-1985) omenezko plaka bat jarriko du larunbat honetan (hilak 30), Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelaren aurrean (Baratzategi kalea, 35). Guardia Zibilak gaurko egunez atxilotu zuen Zabalza, 1985ean, Altzako bere etxean... [+]


Iruñeko Erorien Monumentua
Maravillas Lambertoren izena ez erabiltzeko eskatu dute fusilatuen senideek

Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteak gogor kritikatu du Iruñeko Erorien Monumentuaren inguruan EH Bilduk, Geroa Baik eta PSNek egindako akordioa. "Pedagogia" egiteko toki hobeagoak daudela dio eta interpretazio zentroari Maravillas Lamberto izena... [+]


Iruñeko Erorien Monumentua Maravillas Lamberto interpretazio zentroa izatea adostu dute

Iruñeko Erorien monumentua faxismoaren salaketarako eta memoria demokratikorako Maravillas Lamberto interpretazio zentroa bilakatzea adostu dute EH Bildu, PSN eta Geroa Baik. Eraikinaren parte bat eraitsiko dute, eta adiera frankistako elementuak kendu edo estaliko... [+]


2024-11-18 | Hala Bedi
Frankismoaren errepresaliatuak omendu zituen Lagrango Udalak larunbatean [Argazki galeria]

"88 urteko isiltasuna nahikoa da; gure herritarrek behingoz aitortza ekitaldi bat merezi dute"


2024-11-12 | Julene Flamarique
Sortuk manifestazioa egingo du Brouard eta Muguruzaren hilketen urteurrenean, azaroaren 20an Bilbon

Espainiako eta Frantziako Estatuak “nazio askapen mugimendua ito” nahi dutela ohartarazi du Sortuk, eta Santi Brouard eta Josu Muguruza HBko militanteen erailketak estatu biek egiten duten “gerra zikinaren parte direla” adierazi du.


Memorian eta bihotzean gordeta, Saturrarango historia zabaltzen jarraituko dute

Saturraran Elkarteak antolatuta, Oroimen Eguneko ekitaldian batu dira larunbatean 1939tik 1944 bitartean Saturrarango Emakumeen Kartzela egon zen inguruan, bertan preso egondako emakume eta umeak oroitu eta omentzeko.


2024-10-25 | ARGIA
Gasteizen 1976ko martxoaren 3an zauritutako beste zazpi pertsona identifikatu dituzte

Egun hartan Espainiako Poliziak bost langile hil zituen eta dozenaka zauritu. Orain, identifikatu gabeko beste zazpi zauritu aurkitu dituela iragarri du Martxoak 3 elkarteak. Oraindik, alabaina, ez dute lortu zauritutako beste 20 pertsona identifikatzea.


Puig Antich, Estatuak ez du inoiz barkamena eskatzen

Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]


Eguneraketa berriak daude